Gardentasuna
Internet bidezko eta ohiko negozioen arteko aldeez mintzatzean, bilbotarrak ere bezeroekiko tratuaz mintzo dira: “Interneten ez dago hurbileko hartu-eman fisikorik, auzoko dendetan gertatzen den moduan”. Kontaktu falta hori gardentasunarekin eta proaktibitatearekin ordezkatu behar dela iritzi diote: sare sozialetan norberari buruz esaten dena aintzat hartu behar da, bezeroei euren eskaeren nondik norakoen berri eman, feedback-a bultzatu, egindako huts egiteak arin zuzendu… “Hori eginez gero, errazago gaindituko duzu jendeak zure produktuarekiko izan dezakeen mesfidantza”. Dena den, ez dute uste online negozioak eta tradizionalak hain desberdinak direnik: “Akaso ez al litzaiguke gustatuko enpresa askok ere horrela funtzionatzea? Nori ez diote entzungor egin, establezimendu batean kexa bat jarri eta erantzuna jaso arte asteak ala hilabeteak pasa direnean? Zure produktua erdipurdikoa baldin bada, ez baduzu ongi aurkezten eta eskaintzen duzun zerbitzua profesionala ez bada, arazoak izango dituzu, Interneten, merkatal zentro batean zein zure auzoko dendan”.
Eskaerak 30 herrialdetatik jaso dituzte Sanchezek eta Novok: AEBetatik, Hego Koreatik, Arabiar Emirerri Batuetatik... Espainiako Estatuko salmentek ehuneko txikia hartzen dute, gehiago saltzen dute Herbeheretan, Alemanian edota Danimarkan. Luquik Australia du orain jomuga, uda delako han: “Horrek ez du esan nahi derrigorrez gehiago salduko duzunik. Saudi Arabiarekin saiakera egin nuen Facebook bidezko iragarki kanpainekin. 40 gradutara daude, jende ugarik bisitatu zuen nire denda, baina erosketarik ez zen izan. Antza, han ez dute Paypal erabiltzeko ohiturarik, eta ez dira gehiegi fio merkataritza elektronikoaz”.
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]
Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.
Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Eneko Mendiluze Plaza psikologoak gaueko beldurren inguruko zenbait gako eman ditu. Nabarmendu du guraso bakoitzak ikusi behar duela zer datorkion hobeto umeari.