Bizi artean hil

I
Azkeneko
argi printzen
indar falta
nabaritzen
hasterako,
Biarritzen
tragedia
nagusi zen.
Nahiz bizirik
irten nintzen
nahigabea
ez da hiltzen…
Nahiz bizirik
irten nintzen
ez dut segi
nahi bizitzen!
II
Neguan hotz,
udan bero,
hondartzara
pozez ero
hurreratzen
ginenero
disfrutatzen
nuen gero!
Orain hobe
igandero
hain bakarrik
ez banengo…
Orain hobe
igandero
iganderik
ez balego…
 
III
Ez dut ahazten,
ohi bezela,
etxerantza
gentozela,
behin pasata
lehen tunela
istripua
jazo zela.
Bizitza zein
den krudela,
familia
hil nuela!
Bizitza zein
den krudela,
ni bizirik
nagoela!
IV
Iratzarri
arte guziz,
begetalen
eran biziz,
urtebete
bat desgraziz
pasa nuen
penei eutsiz…
Orain diot
hainbat aldiz,
hobe zendu
izan banintz…
Orain diot
hainbat aldiz,
koman egon
nahi dut berriz!
 
V
Tetraplegiak
arazorik
ekarri dit
nahiz osorik
egon, zeren
ez dut lorik,
ez hankarik,
ez besorik…
Laguntza nork
emango dit,
erizainen
bat edo bik?
Laguntza nork
emango dit,
ez badut nahi
halakorik…
VI
Orain ahalik
eta maizen
jasandako
zorigaitzen
mina, nola
ez den ahitzen,
saiatu ohi
naiz garaitzen.
Baina zaila
zait epaitzen
garai ona
ze garai zen…
Baina zaila
zait epaitzen
pertsona bat
ote naizen…
VII
Izan harro
edo umil,
gizakiak
drama hurbil
du, patuak
modu purtzil
mingarrian
badarabil.
Ezin banaiz
bizi trankil
legedia
zertan dabil?
Ezin banaiz
bizi trankil
nahierara
nahi nuke hil!
VIII
Eutanasia
kontzeptura
hurbiltzeak
barne-guda
eragiten
badu, duda
etorri ohi
da burura…
Nork ulertu
behar du ba
sufritzen ez
duen hura?
Nork ulertu
behar du ba
bizitzea
den tortura.
   

Doinua: “Itsasoa laino dago”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

ASTEKARIA
2011ko urtarrilaren 16a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude