Zientzia eta egia

Jakina, gauzak ez dira hain sinpleak. Anak ondo dioen moduan, poetaren eta idazlearen arteko aldea ez da hain erraza zehazten. Antonio Gamoneda poetak esan izan du beretzat poesia ez dela literatura, aparteko gauza dela. Badira, ordea, poesia gainontzeko literatur genero eta arteekin lotzeko joera dutenak. Neroni hor nengoke Gamonedaren burbuila poetikoan bainoago. Modu aski sinplistan bereizi nuen aurreko Ttakunean egiaren eta edertasunaren artekoa. Platonen hartakotik ez da alferrik urte mordoa igaro. Literatura/fikzioa eta zientzia/egia bikote eskematikoak kritika ugari izan ditu urtetan alde guztietatik. Literatura eta poesiaren inguruan mintzatu gara zer edo zer. Zientziaz egin nahiko nuke oraingoan berba. Edo, hobeki esanda, zientzia omen dena jendarteratzeko moduez.

Eduard Punset ia hamabost urte daramatza TVE-n Redes zientzia-jendarteratzeko telebista programa egiten. Alderdi Popularraren Espainiako hauteskunde orokorretako lehenengo garaipenarekin batera hasi zen eta bizirik iraun die gorabehera politiko eta telebistako zuzendaritza aldaketei. Ez da gutxi. Gogoan dut Aznarren eldarnio zoro betean TVE ikustea heste-proba dorpea zela. Carlos Davila eta enparauak ziren uhinen jabe. Orduan esaten zen Redes programa zela Espainiako telebista publikoko programa pairagarri bakarra. Agian hala zen; itsuen herrian okerra alkate. Garai batean tarteka ikusten nuen baina inoiz ez grina handiegiz.

Gabon gaua eta Urte berri egunaren ondorengo egun gogaikarri horietako batean telebista ipini eta hara non zegoen aipatu programa aspaldiko partez. Egiteko askoz hoberik ez nuenez –egiatan, eduki banuen, baina ez nuen neke handiegirik behar izan neure burua engainatzeko– eta adiskide batek noiz edo noiz programan agertutako kontuak aipatzen zizkidanez kartsu, saioa ikustea deliberatu nuen. Crear hoy las escuelas de mañana (Gaur sortu biharko eskolak) izena zuen eta etorkizuneko balizko eskolei ziharduten, gaur egungo Bartzelonako eskola hipermoderno bat –ez dut izena aipatuko, aski propaganda egin baitzioten saioan– oinarri hartuta. Tartean, Richard Gerver “hezitzaile eta heziketa-sistemen aholkularia”ri egindako elkarrizketa zegoen. Bada, laburtzearren, diskurtso ustez zientifista baten izenean mezu ultraliberalak ziren etengabe nagusi, dena egun inposatu den kalaka moderno higuingarri horretan: lidertza, emozioen kudeaketa, kontsumitzaileak –ikasleei buruz hitz egiteko–, ikasgela adimendunak, eta abar. Bartzelonako eskola pribatu –esan gabe doa– horretan askatasunean oinarritutako hezkuntza eta “humanismo kristauaren balio oinarrizkoak” sustatzen dira. Ikasgelak ordenagailuz beterik daude eta haurrak eskola-uniformez janzten dira. Deigarria egin zitzaidan eskolako arduradunetako batek “mundu erreala” esapidea zenbatetan erabiltzen zuen, eta aldiro “merkatua” edo “kapitalismoa” hitzengatik alda zitekeelako itxura hartu nion.

Atentzioa eman zidana izan zen nola saltzen den lotsagabeki “zientziaren eta objektibitatearen pedigriarekin hezkuntza” eredu zehatz bat. Ez da kontu berria, baina beste behin konproba zitekeen nolakoa den zientziaren botere politikoa, eta zehazkiago, ustez egia biribilak botatzera dedikatzen den programa batena. Nola hasiko zara zalantzan jartzen balizko zientzialari eta aditu horiek guztiek diotena? Beraiena omen egia. Eta politika horretan sartzea bazterrak nahastea da, hezkuntza bezalako gizarte gaiez mintzo badira ere.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude