Begiak itxita

I
Bakardadea bihurtu
denetik nire senar,
ohe hau da itzali den
desioaren kedar.
Bakarrik oheratzea
bada nahiko ezbehar
baina urguilua dut ta
ez dut egingo negar.
Hutsune baten maitale
maindireetan zehar,
amets egiteko ez da
konpainiarik behar. (bis)
II
Uste nuenean inoiz
ez zela iritsiko,
sarrailako giltza hotsak,
ordubatak ta piko.
Lo plantak egin eta dut
ametsetan segiko,
begiak itxiko ditut
eta nola itxiko.
Nik ez diot galderarik
egingo eta kito,
ez du gezur bat erantzun
beharrik edukiko. (bis)
 
III
Hanka puntetan sumatu
dut airean bezala
ilunpean gerturatzen
ixil bere itzala.
Behatzekin laztandu dit
goxo larruazala,
nire ezpainen gorria
topatuz berehala.
Muxu bat oparitu dit
baina muxu hutsala,
denbora asko da muxu
ematen ez didala. (bis)
IV
Begiak zabaldu ditut
juxtu une horretan,
muxu ematen ahaztu
zitzaien ezpainetan.
Nahiz ez duen emakume
lurrinik arropetan,
nahiz ez duen karminezko
orbanik kamixetan.
Galdetu gabe badakit
non egon den ta zertan,
bere argazkia dauka
zintzilik begietan. (bis)
 
V
Ez dakit nolakoa den,
ez dit ezer kontatu,
agian da prestigio
handiko abokatu;
kurba perfektuenekin
jantzitako pekatu;
agian da zerbitzari,
enpresari prestatu,
falta zaiona norekin
eta zertan gastatu,
baina nik baino gehiago
ezingo du maitatu. (bis)
VI
Ohea hain da handia
bera ez dagoela,
izarak hain dira hotzak
ta bera hain epela.
Jakinagatik maitale
baten maitale dela,
aukeratzeko ez diot
eskatuko bestela,
badaki badakidala
badakit dakiela,
bat hautatzekotan bera
hautatuko duela. (bis)
VII
Amesteko, sentitzeko
askeak izatean,
isiltasunak handitu
ohi duen tik-tak-ean
badirudi atzerako
kontaketa batean
sartzen dela maitasuna
gure izarapean,
goxo hartu banau ere
bi besoen artean,
beste batekin amesten
ari da bitartean. (bis)
VIII
Amesteko, sentitzeko
askeak izatean,
isiltasunak handitu
ohi duen tik-tak-ean
badirudi atzerako
kontaketa batean
sartzen dela maitasuna
gure izarapean,
goxo hartu banau ere
bi besoen artean,
beste batekin amesten
ari da bitartean. (bis)
   

2010ea, Lazkao Txiki XIX. Bertsopaper Lehiaketako sorta irabazlea.
Doinua: “Gai honek badu mamia”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude