Don Norbait

Don norbait
1999. urtea izango zen, udaberri partean. Donostiako Trinitate plazan kontzertua: Bide Ertzean eta... Etsaiak. Eta, egia aitortzeko, bigarren taldea ikustera joanak ginen batez ere. Besteaz ezer gutxi jakin, “Deabruak Teilatuetan-ekoen talde berria” esan zuen lagun batek. Aurkeztu berria zuten lehen diskoa (oker ez banago) eta gau hartan (honetan ez nago oker) publikoak harrera hotz samarra egin zien. Abstraktuan ez hitz egiteko: genien. Eta zehatzago: nien.

Animalia kapritxosoa da gustua, baina denborarekin beti itzultzen da lehenago ibilitako bideetatik. Pazientzia izanez gero, bigarren aukera ematen dizu ehizatzeko. Hamaika urte beranduago karrerako soinu-banda bihurtua zitzaidan Bide Ertzean, ikusiak nituen zuzenean, baina inoiz ez Donostian. Eta Trinitatetik hurbil tokatu aukera, Victoria Eugenia antzokian, joan den asteko ostegunean.

Tolosarrek Don Inorrez diskoko kantekin hasi zuten saioa eta segituan konturatu ginen hura ez zela normalean ikusten ditugun kontzertuen antzekoa izango. Bazeukala beste zerbait. Eskenatokiak, atzeko pantailan proiektatutako irudiek, Imanol Ubedak akustikoa afinatu arteko tarteetan erakutsi zuen storyteller gaitasunak... pelikula bat zirudien momentu batzuetan; aberastasun kromatiko handiko ikuskizuna. Zuk esan jotzen hasi zirenean kasu, gorri bizi batek hartu zuen atzeko planoa, musikariak itzal, Quentin Tarantinoren Kill Bill-eko eszena bat gogoraraziz.

Soinua ere txit ondo, kantetako ñabardura txikienenez ohartzeko aukera eman zuen. Tontakeria dirudi, baina segun eta zein abestitan diferentzia marka dezake. Adibidez, Gorka Urbizu Ez dut atzera egingo kantan agertokira gonbidatu zuten bigarren ahotsa egitera eta perfektu entzun genuen Ubedaren atzeko planoan. Tamalez, iruditzen zait ez dela ohikoa euskal taldeen kontzertuetan horrelako baliabide teknikoak edukitzea; galdu egiten ditugu, kalitatezko aretoz aberats ez ibiltzeagatik, musikaren detaile asko.

Eta nabarmentzekoa Joserra Senperenak nola janzten duen lau taldekideen lana hammondarekin (batez ere) eta bestelako teklekin, psikodeliara hurbiltzen diren momentuak sortuz. Kontzertuaren “baina” bakarra, Xabier Leteren Ni naizen bertsioa izan zela esango nuke. Oiartzuarrak ahots atormentatuz kantatzen zuen jatorrizko hura iltzatuegi daukadalako izango da, baina ez ninduen erabat konbentzitu Bide Ertzeanen bertsioak.

Gainontzean chapeau: Hotel Bel-Air edo Badator eguna bezalako kantak klasikoak dira dagoeneko (bide batez, oraingoan lehen kanta horretako koadroa Zumetarena izan zen, diskoa Deabruena) baina Don Inorrezekoekin gustura ezkontzen dira zuzenean. Ez da harritzekoa. Joan den astean Victoria Eugenian ikusi genituen musikariak aspaldi irabazi zuten Don Norbait izena.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bide Ertzean
Beltzak zuri eta zuriak beltz

Nola belztu behar zuria. Joxan Artzeri omenaldia.


Bide Ertzean 77 grabatu zuten lekura bueltan

Zita berezia igandekoa: Bide Ertzean taldeak Urnietako Sarobe antzokian jo zuen, 77 diskoa grabatu zuten leku berean,


‘77’, Bide Ertzeanen berria

Pixkanaka ezagutzen ari gara Bide Ertzean taldearen disko berriari buruzko xehetasun gehiago. Hiruko formaziora itzuliko direla aurreratu zuten duela zenbait hilabete eta atzo diskoaren tematikaz idatzi zuten Toxic Twins blogean.


Bide Ertzean hirukote modura disko berrian

“A, kantu batzuk ere egin ditugu”. Toxic Twins blogean altxa dute erbia Ubeda anaiek: Bide Ertzeanek disko berria martxan daukala, udazken honetan entzungo dugula emaitza.


2012-09-25 | Aritz Galarraga
Imanol & Joni Ubeda
"Gaur egun ‘mainstream’ izateko bidean tuiterlariak daude"

Ez, karajilloa ez zegoen ohikoa baino kargatuago.


2004-10-14
Bosgarren diskoa kaleratu du Bide Ertzean taldeak
Bide Ertzean taldeak bosgarren diskoa plazaratu du Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen babesean. "Esan bare" izenburuko lan berria azaroan eta abenduan zehar aurkeztuko dute.

2002-09-27
Fermin Muguruzaren eta Bide Ertzean taldearen lan berri bana
Fermin Muguruzak "In-Komunikazioa" deituriko disko berria aurkeztu zuen atzo (26), Metak diskoetxearen eskutik. Erritmo jamaikarrak, elektronikoak, jazza eta soula batu ditu Muguruzak diskoko 10 kantuetan. Azaroaren 30ean kontzertu berezia eskainiko du Donostiako Belodromoan,... [+]

2000-09-29
Bide Ertzean taldeak “Grisa” bere bigarren diskoa argitaratu(...)


- Bide Ertzean taldeak "Grisa" bere bigarren diskoa argitaratu du. Tolosarren lan berria ere Gaztelupeko Hotsak disketxeak kaleratu du, baina "Zure minari" diskoan poesia nagusi baldin bazen, "Grisa"n rockari eman dio lehentasuna laukoteak... [+]


1999-05-17
Bide Ertzean taldeak bere iraupen luzeko lehen diskoa (...)


- Bide Ertzean taldeak bere iraupen luzeko lehen diskoa aurkeztu zuen ostiralean (14) Donostian. "Zure minari" izena eman diote eta Gaztelupeko Hotsak zigiluari esker kaleratu dute. ("Euskaldunon Egunkaria", "Gara")
Bide Ertzean taldeak doinua... [+]


Eguneraketa berriak daude