Paradisu zaharrak inperio berriarentzat

  • Amerika BBVAren “urrezko paradisua” da; hortxe du negoziorik handiena eta, ondorioz, hortxe du langile gehien: 103.721 langiletatik 58.919. Eta hortxe lortu du, 2009an, 4.210 milioiko etekin garbien erdia baino gehiago.
BBVA eta Amerika
Ezker-eskuin: Angel Cano BBVAko kontseilari ordezkaria; Jose Miguel Isulza Amerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusia; Francisco Gonzalez BBVAko lehendakaria; eta Ricardo Caballero Massachusetts-eko Teknologia Institutuko Ekonomia Saileko zuzendaria. Txilen bildu ziren BBVAk herrialde hartara egindako bisitan.BBVA
Egoitza soziala Bilbon daukan BBVAren urrezko paradisua ez dago ez Euskal Herrian, ez Espainiako Estatuan. Negozio handiena eta, beraz, egitura garatuena Amerikan dauka, nagusiki, Mexikon eta Hego Amerikan. Hor du negozio, langile eta etekin gehien. BBVAren 2009ko txostena eta aurtengo lehen seihilekoko emaitzak aztertuta hori ondorioztatzen da. Amerikaren alde egin duen apustua egoitza Texasen duen Guaranty Bank erosita indartu du. Guaranty Bankek 767 sukurtsal dauzka: 412 Texasen, 92 Alabaman, 83 Kalifornian, 77 Arizonan, 45 Floridan, 36 Coloradon eta 22 New Mexicon. Eta, halaber, iragan maiatzean, Credit Uruguay Banco bereganatu zuen, 36 bulego eta 480 langile dituena. Horrenbestez, Hego Amerikako herrialde horretako bigarren finantza entitatea bihurtu da.

Bitartean, Francisco Gonzalez, FG, BBVAko presidente izendatu zutenetik, BBVAk Bilbon dituen instalazioen lekualdaketa bizkortu egin da.

Langileak eta etekinak

BBVAn, orotara, 103.721 pertsonek egiten dute lan. Bada, langile gehienak, 58.919 hain zuzen, Amerikako sukurtsaletan eta bulegoetan daude, AEBn lan egiten duten 12.132 pertsonak barne. Erreferentzia gisa, kontuan hartu Espainiako Estatuan BBVAk 3.055 bulegotan diharduten 27.936 langile dituela.

BBVA taldeak, 2009an, 4.210 milioi euroko mozkin garbiak (zergak ordaindu ondorengo mozkinak) lortu zituen. Horietatik 2.230 milioi Amerikari dagozkio, 1.359 milioi Mexikori eta 871 milioi Hego Amerikako herrialdeei. Hala ere, urte horretan AEBko negozio eremuan 21 milioi euroko galerak izan zituen. Espainiako Estatuko eta Portugaleko negozio eremuan, aldiz, 2.000 milioi euro inguruko etekin garbiak lortu zituen.

2010eko lehen seihilekoan BBVAk Hego Amerikan lortutako emaitzak nabarmen hobetu dira. Hala, bankuak berak jakinarazitako datu ofizialen arabera, Amerikako zonalde horri dagozkion etekinak 453 milioi eurokoak izan dira urteko lehen sei hilabeteetan, 2009ko seihileko bereko etekinekin alderatuta, %12,9 gehiago.

32 herrialdetan 7.466 bulego ditu

BBVAk munduko 32 herrialdetan lan egiten du. Espainiako Estatuaz eta Portugalez gain, Hego Amerikako ia herrialde guztietan eta AEBtan ditu bulegoak. Asian ere gero eta herrialde gehiagotan lan egiten du. Mundu osoan dituen 103.721 langileak 7.466 bulegotan banatuta daude. 2009ko abenduaren 31n 884.373 akziodun eta 48 milioi bezerotik gora zeuzkan.
BBVAko presidenteak dagoeneko 80 milioi euroko erretiro pentsioa dauka
Egungo krisialdi ekonomikoa dela eta, 2009an, BBVAko lehendakaritzak eta administrazio kontseiluak beren ordainsari ekonomikoak izoztea erabaki zuten. Hala ere, Francisco Gonzalez, FG, presidentearen eta Angel Cano aholkulari nagusiaren sariak oso altuak dira oraindik. Hala, FGk 2010ean ia bi milioi euro jasoko ditu soldata finko gisa (2009an bezala) eta beste 3,4 milioi euro bono aldakor baten bidez. Entitatearen txosten ofizialaren arabera, 2009an FGk 1,92 milioi euroko sari finkoa eta 3,80 milioi euroko sari aldakorra jaso zituen. Bestalde, Canok aurten 1,25 milioi euroko soldata finkoa jasoko du eta ia beste bi milioi euro bono aldakor bidez.

FGk dagoeneko erretiroa hartuta beharko luke, baina BBVAren buruan jarraitzeko modua topatu zuen. 2009an, 65 urte bete zituenean, 80 milioi euroko (79,7) erretiro pentsioa jasotzeko eskubidea berretsi zuen. Erretiroa atzeratu zuenez, funtzio exekutiboak uzten dituenean soilik jasoko du kopuru hori.

Bestalde, BBVAko administrazio kontseiluko 13 kideek, 2009an, 24 milioi euro (24,157) jaso zituzten guztira, hainbat kontzepturengatik. Kontseilu horretako kide diren bi euskal aholkularien guztizko ordainsariak nabarmenduko ditugu: Gasteizko Merkataritza Ganberako presidente Roman Knorrek 295.476 euro jaso zituen; Deustuko Merkataritza dekano Susana Rodríguezek, berriz, 242.964 euro. Horrez gain, 19.503 eta 13.596 akzio jaso zituzten, hurrenez hurren.

Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude