2010. urtea oso beroa izan da munduan

beroa
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Europan udazkenaren amaiera ohi baino hotzagoa izaten ari bada ere, Meteorologiaren Munduko Erakundearen (OMM) arabera, aurtengoa 1850. urtetik izandako hiru urterik beroenen artean izango da.

Abenduaren 2an argitara emandako txostenean aurtengo urtarrila eta urria bitartean munduko batez besteko tenperatura 1961-1990 epeko batez bestekoarekin alderatuta 0,55ºC handiagoa izan dela adierazten da; urtea ixteko datu batzuk falta badira ere, aurtengoak txiki utzi ditu 1998 edo 2005 urteetako tenperaturak.

2001-2010 epean batez besteko tenperatura 1961-1990 epean baino 0,46ºC handiagoa izan da eta 2000-2009 hamarkadakoa baino 0,03ºC handiagoa. OMMaren arabera, hau da historian ezagutzen den hamarkada batetik besterako hazkunderik handiena.
Bestalde, esan bezala, Europan azken hogei urteotan izandako urterik hotzena izan bada 2010ekoa, Kanadan, Groenlandian, Afrikan eta Asian inoizko tenperaturarik garaienak neurtu dira

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Groenlandia
Urak egotzi zituen bikingoak

X. mendetik XV. mendearen erdialdera arte bikingoek Groenlandia okupatu zuten, baina hamarkada gutxiren buruan uhartea utzi zuten.


2021-07-21 |
NUNAVUT, KANADAKO INUITEN TRADIZIOAREN GORDELEKU
Lurralde Autonomoa sortuko da, Ipar-mendebaleko Lurraldeetako inuitei autonomia emanez. Amerika osoan indigena komunitate batek izandako lorpenik handiena da honakoa.

Groenlandian ezkerreko independentistek irabazi dituzte uranio meategi proiektu batek polarizatutako hauteskundeak

Apirilaren 6an egin dituzten hauteskundeetan, Inuit Ataqatigiit (IA) alderdi independentista sozialistak irabazi ditu hauteskundeak botoen %37rekin, eta gobernuan zen Siumut alderdia gainditu du, independentista eta sozialdemokrata hau. Independentismoak gehiengo osoa lortu du,... [+]


Groenlandia, paradisu berdea

Groenlandia, 982. Erik Thorvaldsson (950-1003), Erik Gorria ezizenez ezagunagoa, munduko uharterik handienera iritsi zen.


2019-01-23 | Iñigo Igartua
Groenlandiarren hirutik bi Danimarkatik independizatzearen alde dago

Groenlandiako hauteskundeetan alderdi independentistek botoen %70 baino gehiago bildu ohi dute, Nationalia egunkari digitalean irakur daitekeenez.


Amerika “deskubritzeko” asmorik ez

Norvegia, 986. Bjarni Herjólfsson esploratzaile bikingoa Islandiara abiatu zen negua amaitu zenean, han gurasoekin bat egiteko. Eyrar-en lehorreratu zenean jakin zuen gurasoek etxaldea saldu zutela eta Erik Gorriarekin batera irla utzia zutela, Groenlandiara bizitzera... [+]


Poloak aurreikuspenak baino hamar aldiz lehenago urtuko dira ikerketa baten arabera

Slale webgune estatubatuarrak argitaratu du Groenlandia eta Antartikako glaziarrak NBEaren adituek diotena baino hamar aldiz azkarrago urtuko direla. NASAn urte luzez ibilitako James Hansen da ikerketaren egileetako bat.


Groenlandia: izotz azpian eremu berde fosildua
Groenlandia ez da beti zuri izan. Orain 450.000 urte egun Suedian edo Kanadan dauden basoen antzekoak zeuden.

Kopenhage-ko unibertsitateko Eske Willerslev ikerlariak 400.000 urte zituzten mamut eta bisonteen ADNak landu izan ditu orain gutxi arte. Horrelako ikerketa batean... [+]

Ekosistemak
Ozeano Arktiarra santutegi bilakatu dute?
Izenburu hori topatu dugu zientziari buruzko hainbat hedabidetan, baina guk galdera ikurra erantsi diogu.

Maiatzaren 28an, Ipar poloa inguratzen duten bost herrialdetako ministroek (Norvegia, Errusia, Kanada, AEB eta Groenlandia) elkarlanean aritzea eta eremua babestea... [+]

2012-07-26
Artikoa, atzera bueltarik gabeko puntuan

Groenlandiako izotzaren urtze azeleratuaren albistea munduko hedabide askok jaso ostean, Carlos M. Duarte ozeanografoak El País egunkarian analisia idatzi du. Bertan dio albisteak harridura sor badezake ere, ez dela gertaera isolatua. Artikoaren urtze fasea atzera... [+]


2012-07-25
Groenlandia sekula baino gehiago urtu da

Groenlandia ia osoa (%97) estaltzen duen izotz geruza lau egunetan urtu da bero masa batek erasanda, NASAko zientzialariek jakinarazi dutenez. Ezohiko gertaera honen aurrean, hasiera batean neurketa-sistemaren akats bat zela pentsatu zuten ikerlariek, inoiz horrelako datuak... [+]


Eguneraketa berriak daude