Orga-ardatzak

Bixente Serrano Izko
Josu Santesteban
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Hori iraulketa hori, Kataluniako orga politikoarena! Itxuraz bai behintzat. Bitan pentsatu gabe atera zen PPko bozemaile bat erranik: “Aldakuntza nahi zuen jendeak eta hemen dugu” edo horrelako zerbait. Nago, ordea, ez dela aldakuntzarik gertatu, aldakuntza saio baten porrota baizik, eta horren ordez jendeak aurreko segurtasunera itzultzera deliberatu duela: kataluniar nazionalismo sosegatu eta pragmatikoa nagusi, espainiar nazionalismoaren banaketa “naturalagoa” PP eta PSOE artean (bai, PSOE diot nahita, PSOEk batik bat eraman duelako PSC porrotera), kataluniar nazionalismo ezkertiarraren postu-galera bere aurrekoraino…
Kataluniarren aldakuntza nahia, nonbait adierazi bada, 2006ko emaitzetan izan zen, hiru alderditako gobernua ahalbidetu zuten haietan. Alta, porrot egin du gero saioak. Batetik, PSOEk, erranik doa, urkabera bidali duelako PSC, bertzeak bertze kataluniarrei gorrarena eta oro har politika neoliberalari men egiteagatik. Bertzetik, ERCk meritu propioengatik irabazi du bere zigorra: berau zen, dudarik ez, gehien arriskatu zuena PSCrekin gobernu koalizioan sartzean, eta postura ausarta (egokia, nik uste) ipini zuen partidan, baina geroko jokaldietan ausarta bezain azkarra izan ez, eta noraezean ibili da (ahaztu gabe PSCren porrotak gobernukideena ekarri behar zuela, hein batean edo bertzean).

Hautesle anitzek, bada, aldatzeko saioaren porrota ikusirik, beren aurreko babeslekura jo izan dute, nire ustez, hauteskunde hauetan, atzera egin dute nazionalismoaren eta ezkertiartasunaren transbertsaltasunaren aldeko apustu hartan. Botoa PSCri baino gehiago PSOEri eman nahi izan ziotenetako ez gutxik, PPri eman diote orain, antza, eta PSCri sozialista ez hain nazionalistenak bakarrik gelditu bide zaizkio (ken etxeko egongelan geratu zaizkionak, agian). ERCrekin fidatu zirenetako asko CIUra itzuli dira, edo independentzia sartu nahi izan dute eguneroko menuan, edo etxeko egongelan ere gelditu. Badirudi 2006an kataluniar nazionalismoa gehi ezkertiartasuna vs. eskuina (kataluniar edo espainiar nazionalista) izan zela nola edo hala hautesleen ardatza, eta oraingo honetan, aldiz, espainiar eta kataluniar nazionalismoen artean moldekatu dela. Gauzak horrela, kataluniarrei matxuren artean matxurarik arinena etorri zaielakoan nago, CIU nagusi bihurtu denez.

Aspaldian dugu instalaturik ardatz nazionalista nafar organ, PSN eta UPN/PPren hautua –hau ugazaba, bertzea morroi zintzo–, euskaltzaletasun aktibo edo pasiboagoarekin zerikusirik duten planteamendu guztien aurka, amorruaren amorruz. Orain, baita Katalunian ere porrot egin baldin badu ardatza aldatzeko saioak, zer erran gure ardatz zurrun hau ordezteko aukerez Nafarroan?
EAEn ere, Blancok eta Lopezek erabaki zuten bi nazionalismo arteko ardatza ezartzea orga politikoari, PPrekin osatuz gobernua. Eta ardatz horrek du itxura osoa gurpilen artean jarraitzeko. Baina Katalunian orain gertatu izanaren antzeko zerbait gerta daiteke EAEn bere unean: PSEren aldeko boto anitzen hasierako frustrazioaz gain, hain larri baitabil Lopez PPri eskutik heldua, eta Zapateroren infernuak kiskal baitezake PSE.

Nazionalismoen arteko ardatz zurrunaren aldera jo dute PSOEk eta PP/UPNk, eta ideologia zurrunaren altzora –tamalez, ideologiaren “adierazle zurruna”ren eragina gurean, Žižek-en gogoeta psikoanalitiko eta politikoak ene burura etorriz– gonbidatzen gaituzte espainiar nazionalismoari uko egiten diogun guztiok.

Azkenak
2025-03-24 | ARGIA
Akordio batetik urrun, hezkuntza sindikatuek bost greba egunetarako deia egin dute

Joan den astean, Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Akordio batetik “urrun” daudela adierazi dute eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa... [+]


Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


2025-03-24 | Uriola.eus
“Lasterka askatasunera” bueltan dator

Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


2025-03-24 | Irati Diez Virto
Lamia oinak bueltan dira

Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]


2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Ilargiko borda, lurra eta ilintia

Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


Eguneraketa berriak daude