Egia mozorrotuak

Dani Blanco
Baditut lagun idazleak eta baditut lagun poetak. Eta baditut idazle eta poeta direla aitortzen duten lagunak ere. Eta oro har, gauza batek bultzatzen ditu idaztera: plazera dutelako hartzen, zerbait dutelako esateko, komunikatu beharra sentitzen dutelako, beren ibilbidean edo bizipenetan urrats bat gehiago eman dutela ulertzen dutelako, eta forma zehatz baten bila dabiltzalako. Labur laburrean, hauexek lirateke, kafe baten estakurupean edo mikrofonoaren aurrean entzun izan dizkiedan arrazoiak. Baina, sakon sakonean, bizipena dago. Esperientzia. Eta errealitatea; bat izanik ere, egitate edo ez egitate horretaz bakoitzak jaso eta interpretatu duena. Nork berea. Bizipen hori transmititzeko modua, era eta forma dira, ondotik, idazleak zein poetak egiten duen aukera –abilezia handiagoz edo txikiagoz–.

Poetak, oro har, Beñatek dioen bezala, formari edo edertasunari areago diola begiratzen esan liteke. Ia-ia gezurra esateraino edo, bederen, egia mozorrotu aldera. Baina ez dut uste helburu gorena denik. Esan nahi dut, aldaketa nabarmentzen hasia dela literaturan eta poetek ere, poesiak ere, edertasuna biluztera iritsi aurretik, beren buruak eta bihotzak biluzteko joera hartu dutela. Irakurleak, bestalde, ikaragarri eskertzen duelarik.

Beste era batera esanda, hezur eta mamizkoago agertzen dituztela euren buruak poetek; eta, ondorioz, hurbilagoak egiten direla.

Aldea dagoen arren, idazleen eta poeten arteko tartea nabarragoa dela, nahiz eta poetek esaten dutenaren arabera, generoa aukeratzerakoan, aldea, “hor dagoen”.
Durangoko Azokaren hondar egunotan, urtean zehar aurkeztutako liburu hainbaten idazle eta poetaren hitzetan “mina izan dut gidari”, “sufrimenduari egin diot kantu” edo “sufrimendua gainditzeko” idatzitako liburuak –eta poesia liburuak– aurkitu ditugu. Eta sufrimendu hori agertzearekin obra ederragotu edota “estiloa sendotu” egin dutela dioten kritikak baita. Sufrimendua, izan ere, beti izan baita literaturarentzat iturri asegaitza eta idazle eta poetentzat sormen habia.

Hala ere, bereizi beharrekoak dira edertasuna eta mezua, forma eta edukia. Badirudi edertasuna helburu duenak mezua mozorrotzeko joera behar duela. Edota edertasuna lehenesten duenak mezuari trufa egiten diola. Eta garai batean hala izan baldin bada ere, arrazoi nagusien artean, zuzenean aritzeko modurik edo askatasun gutxienekorik ez zegoelako, gaur egun, gero eta idazle eta baita poeta gehiago ditugu, zorionez, edertasunari muzin egin gabe, noski, eta aurkikuntza hori helburu izanik ere, mezuari era zuzenagoan ekiten diotenak. Eta euskal literaturan ere badugu horren adibiderik.

Kontua da, orain, era zuzenagoan jorratu beharreko gaiek erraz harrapatzekoak edo ahalegin intelektual handiagoa eskatuko dutenak izan behar duten. Nik uste, maitasuna (bat aipatzeagatik) sekula ez dela adimen intelektual berezia eskatzen duen gaia izan eta formaz, beharbada, gehien mozorrotutakoa izan dela. Hau da, gezurrik ederrenak eta egiarik txikienak, segur aski, gai horren inguruan idatzi direla.
Mina ederra da eta beharrezkoa “egia bihurtzea”, bai literaturarentzat, bai poetarentzat. Irakurlea, ahaztu gabe doa.

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude