Mila, mila esker!

Gaizka Iroz
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Hamabost urte Urruña eta Goierriko ikastolen arteko harremana sortu zela, Urruñan ikastola berria eraikitzeko. Hamabost urte ekipa osoak lan eta lan aritzen direla, laguntza ederra ekartzen zaiola ikastolako ibilmoldeari, ekintzak antolatzen direla haurrekin.

Gehienetan Hazia elkarteak Herriko Etxearen aldetik trabak eta zailtasunak ezagutu ditu, kantaldiaren errezibitzeko. Urtero tira-birak gainditu behar izan dira euskal kultura eta ikastolak ez baitira ulertuak izan hautetsi mundu hertsi horretan.
Haatik, ikastola handitzen doa, txikia gelditu da. Hautetsi nagusiek euskararen aldeko hitz handiak erabiltzen dituzte, erabat aldekoak direla! Alta, errealitatea bestelakoa da. Paskal Indo bera, Parisko arduradunekin bildu ondoren itzuli zaigu berriarekin, irakasle postuak kentzeko bidean daudela Hezkunde Nazionaletik. Horrek beharretan utziko gaitu, ikastolen eraikitzeko, irakasleen ordaintzeko, haurrentzako ekintza dinamikaren bultzatzeko, euskararen indartzeko ikastolan.

Horretan gaude, ikastolen laguntzeko lana ez da gelditzen. Hor dago, hain era naturalean askotan anitzek ez dutela ikusten ere! Laguntza gehiago eskertuko litzatekeela ere beharrak ez baitira txikitu, botere publikoek ez baikaituzte laguntzen euskararen egoeraren heinaren araberako neurriekin. Bai, ikastolek laguntza behar dute gure haurren geroa euskalduna izan dadin, gure haurrek beren geroa euskaraz izanen dela erabaki dezaten. Erakutsi behar diegu bide ona dela, gustura eramaten dugula euskaldunak izaten jarraitu nahi dugulako, euskararen mundua gurea delako eta maite dugulako.

Hazia elkarteak Goierriko ikastolarekin antolatutako kantaldia paregabea izan da, hor ikusi baititugu euskararekiko konpromisoa aspalditik hartu dutenak eta bihotzez daramatenak. Benito ikusi dugu, Benito urte luzeetan egoera latzak ere jasangarriagoak izaten lagundu diguna, hor ere emozioak azalarazi dizkigu; harekin bere musikari guztiek! Urruñako publikoa irabazi du eta herritarrak ikastolarengana hurbildu. Beñat, gure “artista” kantaldi honen bultzatzaile nekaezina, beste askoren ondoan. Denak tokikoak, itzalean ari direnak, ikastolaren alde, geroa hortik iraganen baita.
Bukatzeko Pirritx, Porrotx eta Marimotots, urte guztian bizitza alaitzen digutenak eta urtarrilaren 2an bi emanaldi eskainiko dituztenak gure ikastolen alde.

Euskararen munduak asko ematen digu eta horrela jarraituko du, hau baita bidea, elkarlana eta gehienetan musu-truk edo ia-ia. Hau da bidea, loturak sortzen dituena, kentzen ahal ez digutena, gure haurrei poza, plazerra ematen diena.

Azkenak
2024-07-23 | Ahotsa.info
Lizarrako txosnak erdigunean nahi dituztela aldarrikatu dute UPNren bazterketaren aurrean

Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.

 


Arabako diputatua zen Modesto Manuel Azkonaren hezurrak bere sorterrira itzuli dira, 88 urteren ostean

1936an fusilatu zuten frankistek, une horietan Arabako diputatua zela, eta herriko beste 42 fusilatuen hilobian bertan sartu zituzten Manuelen gorpuzkinak.


2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


AEBek “portu humanitarioa” kenduko dute Gazatik, bertatik laguntzarik ia sartu gabe

25 egun baino gutxiagoz egon da martxan hasieratik polemikoa izan zen portua. “Distrakzio neurria” izan dela salatu dute eragile ugarik.


Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


Greba egingo dute asteartean Iruñeko FCC-ko langileek, Iosu lankidearen heriotza salatzeko

Lan istripuz 33 pertsona hil dira Euskal Herrian aurten. Azkenekoa, Iruñeko sanferminetan garbiketan lanean ari zen Iosu izeneko langilea. Kamioiaren gainetik erori zen eta hartutako golpe larriaren ondorioz hil da. LABek FCC (Iruñerriko Mankomunitateko... [+]


Bidenek uko egin dio hauteskundeetarako hautagaitzari, eta Kamala Harrisen alde egin du

“Indar guztiak presidente karguan zentratzea” erabaki duela adierazi du, eta Kamala Harris presideneteordeari “babes eta abal osoa” eskaini dizkio. Harrisek baieztatu du bere hautagaitza aurkeztuko duela Alderdi Demokratak presidentegai izendatu dezan... [+]


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Hamasei hondartza itxi dituzte asteburuan Lapurdin, uraren kalitate eskasagatik

Horrez gain, Biarritzen ostreopsisa atzeman dute, itsas alga toxiko mikroskopiko bat, eta karabela marmokak agertu dira Donostiako kostaldean.


Atsedenerako eskubidea eta beharra aldarrikatu dute zaintza arloko langileek Donostian

Manifestazioa egin dute etxeko eta zaintza arloko langileek igandean, hainbat eragilek deituta. Hitzarmenen premia eta aisiarako eskubidea aldarrikatu dituzte, oztopo burokratikoak salatzearekin batera.


Eguneraketa berriak daude