Hur lizar

gur lizar
Beskingo bordaren inguruko lizarrak, Aralarren.Jakoba Errekondo
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gure mitoetarako zein landare egoki jotzen ditudanari tiraka, aurrekoan hurra, Corylus avellana, aitatu eta “hur” hitza gure hiztegiko zaharrenetakoa ez ote zen galde egin nuen, bateren batek erantzun zezan. Di-da erantzun dit nafartutako lagun giputx batek. Bere ustetan oso omen da zaharra hitza eta esanahi bitxia ematen dio: “Goian edo zintzilik dagoen edo goitik datorren ontzi baten barruan dagoen bizia”. Hizki bakoitzari bere erroa emanez osatzen du esanahi hori, baina hurra ere ezagutzen du, noski. Zaharrarena ez diot zalantzan jarriko eta bestea, esanahiarena, sinestatzen diot. Hobe batekin topo egiten ez dugun artean... Proposamenak egitea libre da eta ondo etorriak!

Fraxinus excelsior, Lizarraren izena ere ez da bartekoa izango. Ondo lizarrarenak gara bai, gure kulturaren paisaiako kide nagusietako honen besoetako. Amandre ona izango da, berari buruz gaizki esaka aritutako inor ez baitut sekula topatu. Intxaurrondoa, eukaliptoa, pinu beltza, hagina... Zuhaitz asko kakaztuz ahoa neurri hitz egiten duen jendea ugaria da. Aldiz, lizarra beti da on, altzo, lagun, babes, gozo, abaro, magal, dotore...

Dotore. Lerden, lirain, segail da lizarra, izarren pareko lizar. Mediterraniarrentzat “basoko Venus” da. Zuhaitzak tximista uxatzen du. Egurra kirtenetarako, lantza pertika timoietarako... Azala eta hostoa sendagai. Zarba bazka. Ezin izan bestela, lizarra etxeko. Orri osoa beteko genuke lizarraren toponimoz. Baita Euskal Herri osoa ere. Lizardiak garai bateko gizakien bizitokien arrasto dira maiz. Nola ez dugu bada gure hilerrien ikur? Gizakien arrastoen baldo, mugarri.

Hildakoen aztarna, baina gaurko egunera ederki egokitzen dena. Lizarren ezaugarri bitxienetakoa sexu ugaritasuna da. Landare gehienak hermafroditak edo sexu bakarrekoak dira. Lizarrak arrak, emeak edo tartekoak, bietatik dutenak. Eta xelebreena, etorkizunerako egokituak, urte batean arrak diren adarrak hurrengoan eme izan daitezke. Eta alderantziz. Lizarra gure hilerrietara.


ASTEKARIA
2010ko abenduaren 12a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lizarra
Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


2024-10-07 | Jakoba Errekondo
Lezkarekin sagardo hobea

Barrikoteak, barrikak, bukoiak eta upelak bete berriak ditugu etxean sagar muztioz (Malus domestica). Makina bat beteko ziren, ipar eta hego, gure geografia guztian mahatsarenarekin ere (Vitis vinifera). Sagasti, mahastiko lanak eta dolare, soto, upelategi eta pitarretako lanak... [+]


2023-10-18 | Reyes Ilintxeta
María Castejón. Manugaitz eta arriskutsua
“Ezagutzen ez dugun errebeldia eta arriskugarritasun genealogia itzela dugu emakumeok”

Pasioarekin hitz egiten du, eta pasioa eta lana elkartzen ditu etengabe. Zinema, historia eta feminismoa dira bere bizitzako filmeko protagonistak. Arauetatik aldendu, genero-aginduak dinamitatu eta erreferente berriak gorpuzten dituzten emakumeak erakusten dizkigu bere liburu,... [+]


2015-05-05 | Jakoba Errekondo
Lizar loreduna

Gure etxe ondoko bi sailetan, Malluan eta Ibaia izenekoaren beheko barrenean, zuhaitz handi batzuk udaberriarekin ezkondu dira. Zuri-laruz jantzi eta ezkondu. Lizarrak dira, urrutira ikusgarriak. Wikipediak “Euskal Herrian, modu naturalean, Arabako Badaia-Arrato... [+]


2015-04-29 | Jakoba Errekondo
Lizar hegalariak

Aldoka-maldoka nabil, batera eta bestera azken aldi honetan, baratzeko liburu berria dela eta. Baratzea ahoan, baina mihura (Viscum album) dabilkit buruan. Garai herri dotorean izan naiz lehengo igandean eta nire bizitzako lehen sermoia eman dut: elizan aurkeztu behar izan nuen... [+]


2013-10-03 | Jakoba Errekondo
Lizar gozoa

Oderitzen “harmena” deitzen zaio besakada batean bildu daitekeen hostoz jantzitako adar multzoari. Izen mordoa du ihartu eta neguko bazkatarako jasotzen zen azao horrek. Gari, belar, adar, egur... eskuta guztientzat izen bertsuak erabili izan dira. Eskuta eta eskuda,... [+]


2010-12-23 | Jakoba Errekondo
Zuhaitz lizarretan

“Lizarra gure hilerrietara”, diot azkenekoetan. Sendotasunaren eta indarraren ikur da, bai eta hilezkortasunarena ere, Eskandinavia aldean, adibidez. Ez du botanikarien izena alferrik jarria: Fraxinus excelsior. Fraxinus latinezko lizarra da, baina excelsior hitzak... [+]


2010-12-14 | Jakoba Errekondo
Lizartza

Gurea, lizarraren herria. Lizar, Eizaola, Eleixar, Elejarmozaaldea, Elejarmozadana, Elejarpe, Elesarmintegi, Elesarrekosoloa, Elesarzaondoa, Elexar, Elexarbe, Elisar, Elixar, Elizardia, Erreisala, Erreisalpea, Erresal, Erresalde, Erresaleta, Erresaletea, Erresaluzea, Errexaleta,... [+]


Eguneraketa berriak daude