Irlanda zaharra euroaren kolonia bihurtu zenekoa

  • Joan den asteko Net Hurbilek zioen merezi zuela Morgan Kelly ekonomialariaren azterketa hurbilagotik ezagutzea. Irlandarren gainean ekaitzaldi bortitza hasi bezperatan, azaroaren 8an, Irish Times-en Kellyk honakoa publikatu zuen: “Uste baduzue erreskatea gogorra dela, itxaron ikusi arte hipoteken hondoratzea”.
net hurbil
Al Jazeera telebistaren webgunean paratutako argazki honetan Dublingo aitafamiliako bat ageri da gobernuaren kontra protestan. Afixean lehen ministro Brian Coweni aurpegiratzen dio: "Cowen, gure semeak 12 urte dauzka. Zorretan sartu dituzu bera eta oraindik sortu ez diren haren umeak". Ondoko lerroetan laburbildutako artikuluan Morgan Kelly ekonomialari irlandarrak "“inork baino lehen abisatu zuenak artean Tigre Zelta zen haren gainera zetorren ekaitzaren bortitzaz"“ aitortu du berak ez daukala alternatibarik: "Ekonomialarien artikulu mordoa irakurrita egongo zarenez badakizue behin honetara iritsita aginduko zaidala 30 hitz edo gutxiagotan gure arazoak konpontzeko soluzio bat marraztea. Tamalez besoak jaso eta esan behar dizuet ez daukadala konponbiderik, ez errezik, ez bestelakorik". Irlanda kasik oharkabean sartu da independentziaz geroztik egokitu zaion larrialdirik estuenean.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
If you thought the bank bailout was bad, wait until the mortgage defaults hit home” darama lerroburutzat Morgan Kellyren analisiak. Bi orriotan laburbiltzen saiatu gara.

Irailean Irlandako errepublika hil egin zen subjektu fiskal gisa eta Europako Banku Zentralaren preso bihurtu. Estatu irlandarraren zorra Ukraina eta Pakistangoen mailara jaitsita, Argentina, Grezia eta Venezuelaren zor-zaborretatik ahurra betera, atzerabiderik gabeko puntura heldu zen.

Irailean amaitzen zitzaien epea banku irlandarrek beste banku aleman, ingeles eta frantsesei hartutako 55.000 milioi eurotako bonoei. Irlandak orduan legez bazeukan etetea bankuei emandako bermea, argudiatuz informazioa ezkutatu ziotela, eta gaiok daramatzan auzitegiak erabakiko zuen kiebran zeudela. Baina Dublingo gobernuak erabaki zuen 55.000 milioiok pagatzea.

Erabaki horrekin irabazle atera dira Alemania eta Frantziako bankuak, dirua berreskuratu dutelako; Irlandako politikari nagusiak, Europak zoriondu dituelako kirol legez jokatzeagatik; eta banku irlandar errudunetako buruzagiak, gehienek segitzen baitute beren enplegu ondo sariztatuetan. Arazo bakarra da Irlandak ez duela zergetan biltzen dirutza guzti hori.

Gobernuak hasieran esan zuen herritarrek 30.000 milioi inguru ordaindu beharko zutela Anglo Irish bankua salbatzeko operazioa. Antzeko kalkulua eginez, AIB eta Bank of Ireland salbatzeko beste 30.000 milioi bederen beharko dira. Bata dela bestea dela, azkenean 70.000 milioi irentsiko dituzte bankuek... baina ordainetan Dublingo gobernuak aurrekontuetatik moztutakoekin ezin dira gainditu 15.000 milioiak.

Zor publikoaren bonoak hondoratu dituena bankuen kiebra da, ez defizit publikoa. Bankuena gabe nazioaren zorra lau urtetan hurbildu zitekeen Frantzia batek daukanera. Baina ez da gertatuko. Herritarrek jakin behar dute datozen hiru urteetako errenten gaineko zergak osorik Angloren zuloa betetzera botako dituela estatuak, hurrengo bi urteetakoak AIBren zulora, hurrengo urte eta erdiko guztiak gainerako bankuen zuloetara. Sei urte eta erdian errenten gaineko zergak osorik. Kaudimengabea da Irlanda.

Kaudimengabe izatea enpresa batentzako da hilik egotea. Kiebra da hileta. Zerk atzeratu du Irlandako estatuaren kiebra?
Batetik, gobernuak diru bat pilatu duela tartean, urte berrian likidezia arazorik ez edukitzeko. Bestetik, Europako Banku Zentralak dirua aurreratu diela banku irlandarrei, Greziarekin udaberrian gertatutako buruhausterik jazo ez zedin. Dirua aurreratu... zer egin erabaki artean. Irailetik funtzionario europar talde bat dago sartuta Finantza ministerioan, “The Germans” izenez ezagunak. Etxegintzako promotoreek beren kredituekin hondoratuko dituzte bankuak, eta kaudimen publikoari esker bankuek Irlandako estatua hondoratu dute, Europako Banku Zentralaren gatibu bihurtuz.

Orain hasiko da tragedia

Antzerki honen hurrengo atalak gai berdintsuak jorratuko ditu, kreditu txarrak eta kanpo zorra, baina aurrerantzean fartsa ez baina tragedia izango da. Hipotekek osatuko dituzte kreditu txarrak eta kanpoko hartzekodun ezin ordainduzkoa Europako Banku Zentrala izanen da.

Traumatikoagoa izango da aurrerantzean. Hipoteketan kontatzen badira atzeratu nahian ari direnak eta porrota jotakoak, 100.000 baino gehiago familiaren kredituak “urpean” daude. Baina gauzak asko okertuko dira laster. Familien kredituak nola edo hala kobratzea bermatzen zuten bi hesi erori baitira.

Familiek senperrenak egiten dituzte hipoteka pagatzen segitzearren, bestelako gastuak murriztu, gurasoei eskatu... etxea galtzeagatik denen aurrean lotsakizun ez gelditzearren. Hau aldatzera doa. Hautatua baldin bada edo bankuari pagatu edo familia goseak eduki, lehentasuna bigarren honek dauka. Ameriketan gero eta strategic default gehiago ikusten da: bankuak auzitara jo eta gauzak erabaki bitartean, urte batzutan bizitzen ahal zara pagatu gabe, ondoren alogera bila hasteko.

Familia batek brok egiten badu hipotekan, paria gisa geratzen da; 200.000 familia baldin badira, arazo politiko bihurtzen dira. Tigre Zeltaren ipuinarekin zu ere engainatu zintuztela aitortzea ez da lotsatzekoa.

Antzinako Lurraren Gerra haietako bat ikusi behar dugu laster, baina orain ez lurrik gabeen eta ugazaba aberatsen artekoa; oraingoan borrokan ariko dira batetik lanean gogor sakrifikatuta etxe baten jabe egin diren familien gehiengoa, gehi prezioak aparra bezala igo zirenean ez erostea erabaki zutenak, eta bestetik hipotekak barkatu behar zaizkiela uste dutenak.

Hipotekak salbatzen zituen beste hesi eroria etxeen prezioena da. Kredituen interesetan dago gakoa, bankuek garesti pagatu behar diete atzerritarrei eta karuago kobratu behar etxekoei. Zordunen hipotekak ere ugaritu egingo dituzte bankuek, ahal duten preziotan. Etxebizitzek behera egingo dute latz.

Urte berriarekin Irlanda krisi orokorraren hurrengo urratsean sartuko da. Estatua dirurik gabe geratutakoan, alde guztiek porrota aitortu eta ordaintzeko moduak publikoki argitzea beste biderik ez dute izanen: zenbat pagatu behar den eta zein baldintzaren pean.

Interes tasak pagatzeko modukoak izango ote dira? Europako Banku Zentralak ezartzen badio Greziari ezarri %5a, Irlandak ezingo dio aurre egin eta kiebra aitortu beharko du. Tasa txikiagoa jartzeko arrazoirik ez da ikusten, Irlanda txikiegia da axola izateko, eta, alderantziz, balio lezake Italia eta Espainia garaiz arrastoan sarrarazteko eskarmentu gisan.

Fiana Fail alderdiko agintariek hilabeteotan zabaldu dute Europak Grezia bezala salbatuko duen segurtasuna. Greziak ordainduko duenik ez omen du uste, zergatik orduan Irlandak? Baina greziarrek ez bezala irlandarrok gure zikinkeriak ezkutatu eta auzoko guztiak nardarazi ditugu urteotan gure sistemarekin eta harrokeriarekin. Gobernuko politikariek orain nahiko lukete europarrek beren zergekin pagatzea “Europako Naziorik Aberatsenaren” zorrak.... haiek beren xahutzeekin segitzeko.

Jende arrunta ohartzen denean gauzak ez bakarrik gertatzen direla baizik eta haiei gertatzen zaizkiela, estuasunetik haserrera eta etsipenera pasako da; Irlandako politika AEBetako Tea Partyren lerroan sartu dezake bost urte baino lehen.

“Estatu burujabeek egin ditzakete aukera politikoak, baina gu jadanik ez gara burujabe hitzaren inolako zentzutan. Hemendik aurrera, onerako bezala txarrerako, arrotzen eskuzabaltasunean datza gure itxaropen bakarra”. Morgan Kelly dixit.

Azkenak
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan

Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.


Palestinako alderdi nagusiek batasun gobernurako akordioa lortu dute Txinan

Hamas, Fatah, Palestina Askatzeko Herri Frontea, Palestinako Jihad Islamikoa eta beste hamar taldek hitzarmena sinatu dute, genozidioa amaitu ostean “Palestinako lurralde guztien” gaineko agintea izateko. “Okupazioaren aurka borrokatzeko” eskubidea dutela... [+]


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Euskal Herrian dauden poliziei eta guardia zibilei plusak ordaintzen jarraitzen du Espainiako Barne Ministerioak

1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]


Gazteen artean apenas kontsumitzen dira euskarazko edukiak ETBen eta Primeran plataforman

Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 2.800 ikasleri egindako galdetegiaren arabera, plataforma digitaletan gazteek edukiak ez dituzte euskaraz kontsumitzen. Horrekin “arduratuta”... [+]


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Erromatar arrasto gehiago aurkitu dituzte airetik harturiko irudiekin, oraingoan Arkaian

Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.


2024-07-24 | ELA sindikatua
Jaurlaritzak langileen erosahalmenaren “beste galera bat” onartu duela salatu du ELAk

Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.


2024-07-24 | Axier Lopez
Artxibatu egin dute AraInfo-ko bi kazetariren eta Zaragozako zinegotzi baten aurkako kereila

"Kereilatuei –Chorche Tricas eta Iker González kazetariak– egotzi eta iraingarritzat jotzen zaizkien artikuluak "adierazpen- eta informazio-askatasunaren barruan daude", eta Zaragoza en Común-eko zinegotzi Suso Domínguezen kasuan... [+]


2024-07-24 | Goiener
Dimener energia komunidadeko kide izatea onartu du Dimako Udalak

Dimako Udalaren atzen osoko bilkuran, garagarrilaren 17an, Dimener Dimako Energia Barriztagarrien Komunitatearen estatutuak onartu eta Udala alkartearen kide laguntzaile izatea eztabaidatu eta onartu zen.


Polioa topatu dute Gazako uretan eta epidemia zabaltzeko arrisku handia dago

Palestinar errefuxiatuen kanpalekuen ondoko ur zikinetan Poliomielitis birusaren kontzentrazio altuak topatu dituzte. UNICEFek ohartarazi du “hondamendia” gertatzeko aukera asko daudela.


Eguneraketa berriak daude