Hur

Taxus baccata
Haginaren (Taxus baccata) ikurra uztarri batean, oraindik ere gaur egun jartzen den eran. Jakoba Errekondo

Leioako campusaren baratzean dagoen hilerri berezian, ikerketarako emandako gorpuen behin-betiko tokian, Olea europaea olibondo arrotzaren ordez zer jarriko nukeenaren zalantza bueltaka dabilkit. Kaskoa argitze aldera, hilerriak bisitatu besterik ez dago. Gehienetan kristauen jasak ekarri zuen altzifre edo nekosta mediterraniarra (Cupresus sempervirens) da nagusi. Ohikoak dira, baita ere, bera zelakoan aldatutako tankerako beste konifero ugari: zedroak (Cedrus spp.), tuiak (Thuja spp.), zedro japoniarrak (Cryptomeria japonica), izeiak (Abies spp., Picea spp. edo Pseudotsuga spp.)... Urte puska batean ukitu ez diren hilerrietan bestelakoa da baratzea. Aranokoan izan naiz gaur bertan eta han dago ez dakit zenbat urte pilatua izango duen hagina, Taxus baccata.

Hagina izan beharko litzateke bai gure hilerrietako etxezaina, ama, amona, birramona, amandrea, amabitxia, ama pontekoa, ama besoetakoa... Hil ondorenean gure gorputzak sortzen duen bizitza guztiaren amatzakoa. Hagina izan da geurean babesa, luze bizi eta etengabeko biziberritzearen ikurra. Pozoitsua, ebakitakoan egur gorriak odola dariola dirudi, zura onenetakoa, milaka urte bizi dena... Gure ikur zaharrenetakoa dela uste dut.

Ez da bakarra, ordea. Gure kulturak badu bizitzaren betikotasunari eusteko landare mitikotik: intsusa (Sambucus nigra), haritza (Quercus robur), elorri zuriak (Crataegus spp.)... Hilerrira bizitzaren ikurra eramatekotan pare bat azpimarratu nahi dut, baina: hurritza, Corylus avellana, eta lizarra, Fraxinus excelsior.

Milaka urte askotan gure kulturaren euskarri izan da hurritza. Ugarietan ugaria, bakulu-makila, eraikuntza gai, urteko sasoi guztietarako jaki... Hurritzaren hur hitz hori ez al dugu zaharrenen artekoa? Ea bateren batek argitzen digun...
Lizarrarenak beste batean beharko du, kabitu ere egin behar baita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zuhaitzak
Indarkeria bikarioa salatu dute ehunka lagunek Lizarran

Lizarrako Mugimendu Feministak deitu du elkarretaratzea haurraren hiletaren ostean. Genero Indarkeriaren aurkako Espainiako Gobernu Ordezkaritza kasua ikertzen ari da.


Amari min emateko hil zuen aitak semea Urbasan, nagusitzen ari den hipotesia

Haurraren amak salaketa ipini zuenetik zeuden haien bila. Aita semea helduta amildu zela adierazi du autopsiak, eta indarkeria bikarioaren hipotesiak indarra hartu duen arren, ikerketa aurrera doa.


2023-10-18 | Reyes Ilintxeta
María Castejón. Manugaitz eta arriskutsua
“Ezagutzen ez dugun errebeldia eta arriskugarritasun genealogia itzela dugu emakumeok”

Pasioarekin hitz egiten du, eta pasioa eta lana elkartzen ditu etengabe. Zinema, historia eta feminismoa dira bere bizitzako filmeko protagonistak. Arauetatik aldendu, genero-aginduak dinamitatu eta erreferente berriak gorpuzten dituzten emakumeak erakusten dizkigu bere liburu,... [+]


2023-09-01 | Jon Torner Zabala
Nafarroako Komiki Azoka, hiru astez Iruñean eta Lizarran

Tiza elkarteak antolatuta, Nafarroako Komiki Azokaren XVI. edizioa egingo da gaur hasita hilaren 24ra arte, Iruñea eta Lizarrako hainbat lekutan. Mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, erakusketak, topaketak artistekin, auto-edizio eta bigarren eskuko azoka... [+]


2023-06-07 | Ilargi Manzanares
Eukaliptoen monolaborantzaren aurkako mendi martxa Berangon larunbatean

“Dirua landatu, miseria jaso” leloarekin, Berangoko (Bizkaia) metro sarreratik hasiko du Sukar Horiak eukaliptoen monolaborantzaren aurkako mendi martxa, goizeko 11:00etan.


Konbentzimendu osoz

Aspaldian ez naiz boto-emaile ziurra. Halako batean, konbentzimenduak erabaki zuen hagin baten itzalean esertzea, eta bizitzak aurrera eraman ninduen, bazterrik bazter, urruti. Harrezkero hura ez da osoa, eta ni alderrai nabil.


2023-04-24 | Estitxu Eizagirre
Baso Biziak plataformaren balorazioa
“Mozioak onartu ez diren udaletan monolaborantzak aurrera egin du, baita eukaliptoak landatuz ere”

Baso Biziak plataformak 2021ean sortu zenetik orain arteko balorazioa egin du apirilaren 22an Elgetan. Ibilbide honetan zehar, basogintza eredu berriari buruzko mozioak aurkeztu dituzte hainbat udaletan eta 2021ean Udaletako mozioen gida osatu zuten, bide hori jorratu nahi duen... [+]


2023-04-17 | ARGIA
3.000 eukalipto baino gehiago bota ditu Lurraren Askapen Fronteak Hernani eta Arano artean

Lurraren Askapen Fronteak hedabideetara bidali duen oharrean eman du apirilean egin duen ekintza zuzenaren berri. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, Hernani eta Arano artean kokatutako landaketa industrialean 3.000 eukaliptotik gora eraitsi ditu, argudiatu duenez, "bertako... [+]


2021-09-28 | ARGIA
Eukaliptoa kendu, ametza landatzeko

Jaizkibel mendiko habitata berreskuratzeko lanak iragarri dituzte: 3,13 hektarea hartzen duten 1.200 eukalipto zuhaitz bota eta bertako espezieak landatuko dituzte leku horretan, nagusiki ametzak.


Ekintza zuzena
Ehunka eukalipto moztu eta haritzak landatu dituzte Arratiako baso batean

20 ekintzaile inguru 25 hektareako jabetza pribatu batean sartu dira, eukaliptoak moztuz eta hesiak apurtuz. Eukaliptorik ez, haritza bai! mendi martxa bertatik igaro da, eta herritarrek dozenaka haritz landatu dituzte eukaliptotik askatutako eremuan. Ekintzaileek ekintza... [+]


Eukaliptoa, basamortu izateko arriskua

Eukalipto kopurua ia boskoiztu egin da azken urteetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Aranzadiko eta EHUko adituek egindako ikerketaren arabera, zuhaitz horren hedapenak kalte egingo lioke Euskal Herrian ingurumenari, eta intsinis pinuaren tokia hartzen badu, epe motzean mendi... [+]


Eguneraketa berriak daude