Obaba non den

  • Bernardo Atxaga ::Bi anai

    Erein 1985

    prezioa ::11,25 €

Bi anai
Jakin nahi duenak Obabakoak ipuin bildumara joko du, itxura batean, sudurrari jarraiki. Eta ez da biderik luzeena, noski, nahiz eta Obaba, aipatu lanean baino lehen, agertu izan den beste zenbait kontakizunetan. Obabakoak bera osatu aurretik bertako hainbat ipuin irakurri ahal izan ziren solte, han-hemenka. Bilduma irekitzen duen Camilo Lizardi erretore jaunaren etxean aurkitutako gutunaren azalpena esaterako, 1982an –hortxe agertzen da lehen aldiz Obaba–. 84koa den Sugeak txoriari begiratzen dionean delizios hori ere geografia hartantxe kokatu zuen Atxagak.

Lehen aldiz baina, era oso eta sakonago batean Obaba non den benetan erakutsi ziguna (kontakizunaren gaitasun sinbolikoa, ahots desberdinen erabilera, errugabeen presentzia Javier Goñiren arabera) Bi anai izan zen. Ramon Sanchez Lizarraldek berresten du intuizioa. Bi anai, nobela motza, nubela, 85ekoa, Obabakoak anaia handiaren itzalak, ba hori, itzaletara kondenatua, baina ez horratik balio gutxikoa. Iñaki Aldekoa da oraingoan laguntzera datorrena, 80ko hamarkadako nobelarik onenetakoen artean sartzen duenean. Ea zergatiak.

Bi anaietako batek, Danielek, badu zerbait, “buruan kanta ttiki bat besterik”, besteengandik diferente egiten duen zerbait. Eta umezurtz geratzen direnean, Paulo anaia gazteak, hamabost urte, hartu beharko du zaintzan, lotu beharko du motzean herriaren ustezko harmoniak krak egingo ez badu. Pultsioak ez dira eusten erraz, tentsioak sortzen dira Carmen eta Teresa eta gainerako gizon-emazte zuzen eta korrekto eta mantxarik gabeekin. Mugimendu batek patua markatuko dion arte. Kontakizuna, bestela ezin, bukatu behar den bezala bukatuko zaigu.

Ezen tragedia baita Atxagak azaltzen diguna, tragedia, narratzaileak txori, katagorri, suge edota antzara badira ere. Tragedia, nahiz eta azalean istorio lau, bele xamarra dirudien kontatzen dena. Tragedia, sistema gizabanakoaren gainetik dagoela erakusten baitigu, desberdinak taradunak arraroak taldetik kanpo behar duela taldeak aurrera egin nahi badu, diferentea sakrifizioan ematen dela auskalo zein asmo gorenen izenean. Eta onena, hori denori parodiaren bitartez egiten duela, fantastiko baino kontakizun miragarriarena, buelta ematen zaiola genero horretako irakurketa onbera eta azukretuari, ifrentzua erakutsi. Eta ez dago ihesbiderik, ez barkamen, ez erredentziorako lekurik. Horixe da Obaba, lagunok.

Bi anai. Atxaga itxuraz orain Yangambira joan zaigun honetan, ez da Obabara bueltatzeko biderik luzeena ez, bistan da, malkarrena.

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude