Nevadako azken euskal artzainak

  • Herrialde arrotzean bizimodu duina eramateko borrokaz eta komunitate bateko kide sentitzeaz mintzo da Amerikanuak dokumentala, egileen hitzetan. Garratz eta malenkoniatsu, baita umorez hainbatetan, euskal diasporan ezagun zaigun historia du ardatz, dirua irabazteko asmoz artzain joan eta azkenean han geratu zirenena.
Amerikanuak
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Juanito Juaristi Parrillas-ek laurogeitaka urte ditu, eta hogei pasa dira azkenekoz Euskal Herrian izan zenetik. Beharbada horregatik du urrunean galtzen den begirada nostalgiko eta nekatua, Nevadako (AEB) Elko herrian duen apartamentuaren bakardadean. Gehiago ere badio begirada horrek, “dena kontatuko banu…” dio, eta dena ziurrenik ez, baina asko kontatu digute Parrillas-ek, Alfonso Igoak, Jose Leniz Txapo-k, Bixente First Class-ek, Nikolas Fagoagak, Ramon Zugazaga Akerra-k… Hainbat eta hainbat euskaldun gazteren moduan, 1950eko hamarkadaren erdira arte Ameriketara egin zuten alde, artzain gisa dirua irabazteko.

Baina artzainaren bizimodua ez da nolanahikoa. Elkarrizketatuetako batek hamasei urte eman zituen mendian, animalia konpainia bakar. “Zenbatek utzi zuten bizitza mendian! Zenbatek bukatu zuten zoratuta…”. Triste gogoratzen ditu ardi arteko urteak. Berdin protagonista lesakarrak, lanaren gogortasuna eta mendietako isolamendua eta bakardadea gogoan. Beste hainbatek aldiz, aitortzen du bizitzako urterik onenak izan direla artzain beharrean emandakoak.

Hobeto edo okerrago, bakoitzak bere modura bizi izan du esperientzia, eta hura guztia gogora ekartzen dute Elkoko tabernan, alai baina nostalgiko, zurrut, karta-joko, barre eta solas artean: nafarrek eta bizkaitarrek euskalkia dela-eta elkar ulertzeko hasieran zituzten komeriak, garaiko maitasun eta sexu historiak, artzain ona izateko ezaugarriak… Lehen herri bizia zen Elko, euskaldunez betea, baina artzaintza desagertzear den mundua da dagoeneko, eta ez dago euskal artzainik Nevadan, perutarrak eta txiletarrak dira oraingoak. Beldur da elkarrizketatuetako bat, ez baitu uste urtetan mantendutako artzain-negozioari helduko diotenik seme-alabek, “eta dirua baino askoz gehiago da hor inbertitutakoa, bihotza dut inbertitu”.

Elurra mara-mara

Izan zenaren itzal urruna da Elko. Kasinoa, bowling-a, tabernak baditu –euskal izendunak, hainbat–, baina galdu du sasoi oparoetako argi eta distira. Kale erdi-hutsak erakusten dizkigu dokumentalak, bizimodu lasaia, paisaia elurtu, hits eta hotzean. Inguru goibelak bat egiten du protagonistek izandako bizimodu latzarekin, eguneroko kezka eta ardurek ezkutatu ezin duten nostalgiarekin. Ez da film tristea, umoretsu erantzuten dute protagonistek pasarte ugaritan, baina bizitza bere gordinean erraza ez dela igartzen diegu kontalarien hitz eta isiluneei, eta malenkonia kutsua dario emaitzari.

Tonuarekin asmatu dute dokumentalaren egile Gorka Bilbao gernikarrak eta Teruelgo (Espainia) Nacho Reig-ek. Audience musika talde bizkaitarrak filmerako sortutako soinu bandak ere lagundu du horretan. Gorka Bilbaoren aitona hamabost urtez artzain aritua zen AEBetan, eta hori izan zen proiektu honen ernamuina. Berde Produkzioak ekoiztetxearekin elkarlanean, bost astez Elkon izan ziren eta hala gorpuztu zen Amerikanuak dokumentala, Donostiako Zinemaldiko aurtengo edizioan estreinatua.

Elkoko biztanleen erretratu txukuna gauzatu dute 91 minututan, euskal diasporaren zati bat Ameriketako mendebaldean nola egokitu zen ezagutzeko aproposa, galtzen ari den bizimoduaren lekuko.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ameriketara
2021-07-28 | Unai Brea
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa: Ontziola zaharra, memoriaren ondare

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa Ibaizabal ertzean dago, ezkerraldean hain justu, behinola Euskalduna ontziolarenak izandako eremuetan. Bertatik bertara du »harekin horma bat partekatzen du, izan ere» Euskalduna Jauregia, XXI. mendeko Bilboko ikurretako bat. Bertara... [+]

2021-07-27 |
Habanan lurperatutako euskaldunen memoria
Habanara datozen turistak errazago hartuko dute Malekoirantzako aldats behera, edo hondartzarako sortalderako bidea. Gutxik ezagutuko dute Hiriko Kanposantua, Colón hilerria, Vedado gainean, Zapata eta 12 kaleen artean sarrerako atea duena. Baina hilerrira sartuz gero,... [+]

2021-07-23 | Laura Mintegi
Jon Bilbao: "Egunean ez dagoen bibliografia, historia da"
Jon Bilbaori elkarrizketa
Jon Bilbao: "Egunean ez dagoen bibliografia, historia da"
Berriki egin dioten omenaldia dela eta, egunkari guztietako orrietara egin du salto Jon Bilbaok, baina euskaltzaleentzat orain urte asko da ezaguna. Atea beti zabalik duen Getxoko baserri... [+]


1491: Colon izeneko tsunamiaren aurreko amerikar haiek
Charles C. Mann kazetari eta idazlea da, Science eta Atlantic Monthly aldizkarietan karrikaratzen ditu bere lanak, eta dozena bat urtez aztertu ondoren arkeologoek, historialariek, geografoek, geologoek eta antropologoek eginiko aurkikuntzak, udaberri honetatik arrakastaz... [+]

AEBetako gas-ganberan hil zuten euskal artzaina

Bizi hobeago baten bila Ameriketara artzain joan ziren euskaldunen arketipo jakin bat iritsi izan zaigu, normalean literaturaren bidez, erruz lan egin eta euren sorterrira diru apur bat eginda itzuli ziren horiena. Bada beste historia bat maiz kontatzen ez dena: lurralde urrun... [+]


2019-07-04 | Fernando Merino
Juan Sebastian Elkano

Lehen mundu biraren bosgarren mendeurrena ospatzen ari gara eta Juan Sebastian Elkanori dagokio horren loria eta ohorea.


2017-01-23 | Jakoba Errekondo
Sagard eta huroiak

Kosmopolita da getozka, Portulaca oleracea. Munduan barrena hara eta hona hedatu dugu, jakinaren gainean edo azpian, eta toki askotan ondo bizi da. Noranahitarra da, eta edonon nonahikoa. Dakigun guztia bezala, ez dakigu oso ondo nongoa den. Landareez ari garenean, ikaragarrizko... [+]


'Katalina de Erauso' Pastoral
A character hidden on stage

During the 17th century, an adolescent runs away from the Dominican convent in Donostia because it feels like a prison. Going to America, the adolescent fights for the king of Spain and oppresses the local people; spends decades shaking a sword around in the New World. No, it is... [+]


2010-02-09 | Oscar Alvarez
Hego Amerikako independentziak
Amerikako independentzietan euskaldunek zer?
Bi mende pasa dira Espainiako kolonien independentzia prozesua hasi zenetik. Hori dela-eta ospakizun handiak antolatu dituzte Hego Amerikako herrialdeek. Euskaldunek gertakizun horretan izandako parte hartzea ez zen zuri-beltza izan. Hori azaltzeko hiru historialariren lanak... [+]

2010-01-27 | Pako Sudupe
Far Westeko Euskal Herria
Azken ehun eta berrogeita hamar urtean euskaldun asko joan da Ameriketara; liburu honek (Far Westeko Euskal Herria; Asun Garikano. Pamiela) Far Westera joandako euskaldunen berri ugari ematen du: gutun, bertso, kontakizun eta lekukotasunez baliatuz. Bost ataletatik luzeenak... [+]

Richard Wayne Etulain
"Amerikar kulturak homogeneizatzea bultzatzen du"
Richard Wayne Etulain amerikano baten semea da. Aita, Sebastian Etulain, Nafarroako Eugin jaio zen, eta Ameriketara emigratu zuen 1920ko hamarkadan. Haren semeak ez du aitaren emaria ahaztu. Duela hilabete batzuk EHUra etorri zen ikastaro bat ematera. Etulaindarren haziak... [+]

2007-07-06
Konkista modernoak

"Kaguen el kinto zentenario pegatinak 1992an ezagutu dituztenek badakite inguru hauetan ez diegula inongo zilegitasunik aitortzen konkistatzaileei, hastio ditugula guztiak. Beno, guztiak... nola gerta. Hiru konkista, hiruak garai bertsukoak, eta halere eta salbuespenak... [+]


2007-05-05
Gure pausoen arrastoan, geroz eta azkarrago

1085. urtean, Gilermo Konkistatzaileak Domesday Book (Azken Judizioaren Liburua) delakoa osatzeko mandatua eman zuen. Ingalaterran egindako aurreneko errolda bildu zuen liburuak eta herrialde hartako altxorrik preziatuenetakoa da, duen balio historiko handiagatik. Orain, 920... [+]


Eguneraketa berriak daude