Eralan 2: Liderrak mahaian

Eralan
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Soziolinguistika Klusterrak eta Mondragon Unibertsitateak bukatutzat eman dute Eralan2 ikerketa proiektua eta ondorioak azaroaren 17an agertu zituzten jendaurrean. Euskara normalizatzeko planak dauden erakunde publikoetan eta enpresetan, lidergoaren aldagaiak nola jokatzen duen aztertzen du proiektuak. Zazpi esperientzia pilotu egin dituzte: Bermeoko Udala, Fagor Ederlan, Gipuzkoako Foru Aldundia, Berrizko Udala, Donostia Gipuzkoa Kutxa, JEZ Sistemas Ferroviarios eta Mungialdeko Gizarte Zerbitzuen Patzuergoa.

Lidergoa, kirolean, politikan edo feminismoan ez bezala, hizkuntzarekin lotuta oso gutxi landu den aldagaia da. Bi urteko iraupena izan du proiektuak eta zazpi interbentzioak lagin txiki bat baino ez dira. Nekane Goikoetxea proiektuaren zuzendariak garbi adierazi zuen euskararen normalizazioan lidergoa lantzea ez dela panazea izango eta ez dagoela mapa borobilik.

Lidergoaren inguruko teorizazioa konplexua da, ezezaguna neurri handi batean, eta zazpi interbentzioetan parte hartu duen batek baino gehiagok aitortu zuen gaian kokatzea ez zitzaiela batere erraza egin. Eralan2 bada ere (Eralan1 aurrekaria baitu), hizkuntza/lidergoa binomioa abiatu baino ez dela egin esan daiteke.

Huheziko Fakultatean, Nekane Goikoetxeak egindako sarrera argigarriak eta zazpi “akurien” azalpenek lagundu ziguten gai ezezaguna pixka bat ulertzen. Alabaina, ondorengo mahai-ingurua izan zen adierazgarriena. Han zeuden eserita Bermeoko Udaleko kontu hartzaile Edurne Urrutia, Fagor Ederlan Koop. E.-ko lehendakari Mikel Uribetxebarria, Kutxako Gizarte Ekintzarako zuzendari Carlos Ruiz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean Maria Jesus Aranburu Kultura eta Euskara diputatua eta Estibaliz Alkorta Euskara zuzendaria. Bostak dira lider euren enpresa edo erakundeetan eta Eralan2 proiektuan parte hartu dute. Oso interesgarria izan zen haien esperientziak entzutea: nola bizi duten euskara lantokian, lankideekin nola garatzen duten harremana euskara tartean dela, norbera eredu izatea nola bizi duten...

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude