Pentagonoa prestatzen ari da petroliorik ezarako

  • Petrolioaren urritzeak ekarriko duen udazken trumoitsuaren bezperan gaudela ez diote gaurgero ekologistek bakarrik: AEBetako militarrek ere barnatu dute Peak Oil fenomenoa beren epe luzerako estrategian. Militarrek eduki ohi dute informazio estrategikorik aberatsena beti. Atzeraldi ekonomikoa, liskarrak eta gerrak aurreikusten dituzte.
Robert L.Hircsh
Robert L.Hircsh
Hau ekologia zale katastrofista batek idatzia izan zitekeen, baina ez da; irakurri: “Kalkulurik baikorrenak onartuta ere, non petrolio produkzioa hobetu ahalko litzatekeen lurpetik ateratzeko metodoak hobetzearekin, petrolio ez-konbentzionalak (arbel bituminosoak edo harea asfaltodunak, adibidez) garatzearekin, hala eta guztiz ere petrolio produzioak presio handia jasango du etorkizunean (2030ean) 118 milioi upel-eguneko eskaria asetzeko. (...) Baliteke 2012rako petrolioi soberakina erabat desagerturik egotea eta 2015ean bertan egunean 10 milioi upelen faltan egotea”.

Pasartea AEBetako armadaren zuzendaritzak –United States Joint Forces Command– aurtengo udaberrian plazaratu duen analisitik dago hartua. Ez dago inongo filtrazio edo blog bitxitara jo beharrik, PDF formatoan jaitsi daiteke Internetetik Joint Operating Environment agiria. Militarren eskuliburu ofizialetakoa da, Sun-Tzu klasiko txinatarraren aipu eta guzti: “Gerrak hil ala biziko garrantzia dauka Estatuarentzako. Biziaren eta heriotzaren eskualdea da, bizirautera edo hondamendira daraman bidea. Derrigorrezkoa da sakonki aztertzea”.

Militarrek petrolioaren urritzeaz gain etorkizuneko gai estrategikoak banan bana landu dituzte: demografia, ekonomia, elikadura, ura, pandemiak, hondamendi naturalak eta abar. Energiari dagokionean, erregai nagusia den petrolioari zehazki, gero eta urriagoa izango den garaian zaindu beharko diren alorrak aztertu dituzte. Aurreikusi, esaterako, hare asfaltodunetatik petrolioa ateratzeko behar den ur kopuru izugarriek nekazaritzan eta ingurumenean sortuko dituzten eraginak.

Garrantzia berezia damaiote militar yankiek OPEP petrolio produktoreen elkarteak egin dezakeenari. Ez dute ezkutatzen OPEPeko estatuei interesatuko zaiela petrolio produkzioa mugatu eta prezioak garesti mantentzea, eta disimulu gutxirekin argitzen dute herrialde kontsumitzaile aberatsek gaur “gune ezegonkorra” dena bihurtu dezaketela beren erasoekin “gune kaotiko”. Irakurle fidagaitzak galde lezake horrelakoak iradokiz ea AEBetako armada mehatxuak egiten ari den, ala inplizitoki aitortzen ote duen hain juxtu horixe egin dutela Iraken, petrolioa kontrolatzeko kaosa sortu.

Tirabira militar horiek gertatuko direnez, militar yankiak kezkatzen dituzte txiki izanik ere energiaz aberats diren etsaiek. Petrolioaren ekoizleek teknologia aurreratuzko armak erraz pilatu ditzakete. Bestalde, zera dio hitzez hitz: “OPEPen irabazien zati bat iritsi liteke terrorismoaren sakeletaraino edo helburu sakonki antimodernoak eta antimendebaldarrak dauzkaten mugimenduen eskuetaraino”. AEBen erasoa gainera etor dakion, batek aski izango ote du modernitatearen edo mendebaldearen kontrakoa izatea?

Herritarrei esatera nor ausartu?

Geoestrategiazko gorabehera garrantzizkoez landa, deigarria da nola bereganatu duten militar iparramerikarrek Peak Oil ideia. Segurutzat dakusate datozen 30 urteetan handitzen segituko dutela petrolio eskariak eta hori eskuratzeko lehiak. Baina ez itxaron petrolioa urritu arte: “Merkatuak konplikatuko dira petrolioa agortu baino askoz lehenagotik”.

Gero eta dokumentazio ugariagoa plazaratzen da Amerikako Estatu Batuetan ildo beretik. Udazken honetan Center for a New American Security erakundeak honako informea argitaratu du: Fueling the Future Force. Preparing the Department of Defense for a Post-Petroleum Era. Alegia, nola preparatu AEBetako armada petrolio gutxiko garaietarako... ahaztu gabe militarrak berak direla kontsumitzaile itzelak.

Horrek guztiak oihartzun berezia lortu du Europan berrikitan Parisko Le Monde egunkariaren blogen artean Oil Man, chroniques du début de la fin du pétrole egiten duen Matthieu Auzanneau kazetariak Robert Hirsch elkarrizketatu duenean. Hona bi zatien tituluak: “Peak Oil, Jimmy Carterren Energia ministroak alarma deia piztu du” eta “Robert Hirschek dio Washingtonen egia isiltzeko konspirazio bat dagoela”.

Lerroburuak aipatu Energia ministro ohia James Schlesinger da eta hitzaurrea egin dio Hirschek publikatu duen liburu berriari: The Impending World Energy Mess, alegia, Munduari gainera datorkion energiazko amesgaiztoa. Ez dira edozein, bata bezala bestea. Schlesinger Defentsa ministro izan zen bai Richard Nixonekin eta bai Gerald Fordekin, eta Carterrekin Energiakoa. Robert L. Hirsch, berriz, Exxon multinazionalean petrolio bilaketen buru izan zen, armadaren estrategia markatzen txit eraginkorra den Rand Corporation-eko kide eta fusiozko energia lortzeko Gobernuak sortutako batzordearen arduradun.

Hirschek 2005ean publikatu zuen administrazioaren eskariz idatzitako ikerlan bat non petrolioaren urritzea deskribatzen zuen, zenbaiten iritziz AEBetako administrazio batek honetaz sekula egin duen aurreikuspenik ezkorrena. Han bukatu ziren Hirschentzako enkarguak; ordainetan, orduantxe lortu zuen erreferentziazko gizona bihurtzea munduan.

Hirschek Matthieu Auzanneauri esanak frantsesez bezala gaztelaniaz erraz eskura daitezke Internetez. Gordin ari da aurrikuspenetan.

Hasteko, Hirschen aburuz petrolio produkzioak goia jo du dagoenekoz, 2004tik ordoki antzeko batean gaude, eskariaren tentsioa krisi globalarekin arindu da bolada labur batez baina berriro gogortu da eta bi edo bost urte barru hasiko omen da produkzioaren gainbehera. Zein abiadan? Hor dago gakoa.

Urtetik urtera %2 gutxiago ekoizten bada, sekulako astindua nozituko du munduak, baina %4 gutxiago izanez gero hondamendia gerta liteke. Entzun hau: mundu osoaren Barne Produktu Gordina %20-%30 jaitsiko da beherakada hasi ondorengo hamar urteetan. Katastrofe hori ezingo da irentsi gerrarik gabe.

Erreakzionatzeko tarterik apenas ikusten duen Hirschek. Hain da handia munduaren petrolioarekiko menpekotasuna, ezen eta hain epe laburrean ez duen lortuko ordezkorik antolatzea. Eolikoak, eguzkiarenak eta biomasak ez dute aski emango. Bai Hirsch eta bai Schlesinger nondik datozen jakinik, fusioan dauden itxaropenez landa, batetik nuklearrean ariko dira pentsatzen, eta bestetik, munduan geratzen den energia, indar militarrez etxera ekartzen.

Administrazioko funtzionariekin eta politikariekin ez du itxaropenik Hirschek, eten gabe ari omen dira konspiratzen pastela ezkutuan atxikitzeko, herritarrei iresten zail egingo zaielakoan. Aldiz, Pentagonoko militarrak askoz prestatuagoak ikusten ditu. Adibidez, 2005ean petrolio krisi handi baten inguruko ariketa militarrak egin omen zituzten.

“Kalte handiez ari gara, gure zibilizazioaren aldaketa erraldoi batez: kaosa, hondamendi ekonomikoa, gerrak...” aipatuz amaitu du.

Informazio gehiago:

- David Sharrock-en kronika garratza The Guardianen: “Ireland's young flee abroad as economic meltdown looms”

- Le Monde Diplomatiquen Renaud Lamberten analisia frantsesez

- Anglo Irish Bank-eko nagusi ohiaren etxaldera protesta ibilaldia, The Independent egunkarian kontatua

- Morgan Kelly ekonomilaria Eireko telebistako eztabaidan 2008ko irailean, krisiaren bortitza iragartzen, artean ahots minoritarioa zelarik

- Irish Times egunkarian 2010ko apirileko artikulua Morgan Kellyren iragarpenez


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude