Kolore eztanda

  • Iratiko oihana berezko edertasuna duen natur gune berdingabea da, paisaia anitzeko altxorra. Urte osoan, paisaia ikusgarriak egingo dio harrera gerturatzen den bisitari orori.

    Izan ere, urtaro bakoitzak bere ñabardurak ditu Iratin.

2010ko azaroaren 02an
Irati
Irati
Mendi ibilaldiak norbere ahalmenera egokitzeko aukera eskaintzen du, beste natur gune batzuek ez bezala, Iratik. Kilometro askoko ibilaldi luzeak egiteko irrika duenak erraz ase dezake Iratin bere gosea. Familia giroko txango laburrak nahiago dituzten horiek ere, ordea, Iratiko oihanaren taupadez gozatzeko aukera izango dute, modu errazean. Modu egokian markaturik dauden hamasei ibilaldi laburreko zirkuitua dauka Iratiko natur guneak bisitariarentzat eskuragarri. Horietako bost ezagutaraziko dira ondorengo lerrootan, baina aukera zinez da anitzagoa. Bisitariak bestelako argibiderik nahiko balu, Otsagabia, Orreaga eta Garraldako informazio bulegoetan eska dezake, eta baita Arrazolan –Irabiako urtegira bidean dagoen herria, Aezkoa haranean– eta Elurretako Ama Birjinaren ermitatik gertu dauden harrera guneetan.

Abodiko gainak

Abodiko mendilerroa: soilguneak eta basoak, ia malkarrik gabeko gailurreria belartsu amaigabea. 1.500 metrotik gora zutitzen den gailur nagusiaz gain, hainbat tontor apalago gordetzen ditu bere baitan mendilerro ezagunak. Iratiko oihanaren hegoaldeko muga naturala da, nafar Pirinio osoaren behatoki paregabea.

Otsagabiatik Elurretako Ama Birjinaren harrera gunera doan errepideari jarraituz, Taplako lepoa igaroko dugu harrera gunera bertara iritsi baino lehen. Igarobide natural hau oso altu dago, eta bertatik abiatuz gero erraz egingo dugu aurrera, sei kilometroko ibilbidea eginez Abodiko gailur nagusiraino, 200 metroko garaiera gaindituz. Bidean, mendetan hain garrantzitsua izan den Alportxen pasabidea zeharkatuko dugu, zamaketarien gainean garai batean jarri ohi ziren alportxen itxura duen pasabide naturaletik. Harrizabalako trikuharria bisitatu eta erraz egingo dugu gorantz, paisaiaz eta ikuspegiaz gozatuz, Abodiko gailurrera heldu arte (1.533 m).

Ibilbide hau errazegia dela uste dutenek badute, bestalde, Abodiko mazeletara igotzeko modu zailxeagorik: Irabiako urtegitik abiatzen den bidea egitea da aukeretako bat, eta Aezkoa-Hiriberritik bertatik abiatzea, bestea. Lehenengo aukera osatzeko, Irabiako urtegiari bira eginez hasiko dugu txangoa, eta ahal izan bezain laster, urtegiaren itzulia baztertu eta gorantz abiatuko gara, malda piko xamarra gaindituz –une batean errepidea zeharkatu beharko dugu– Mendebaldeko Abodiko tontorrera heltzeko. Behin gailur horretan, Taplako igarobidetik datorren bidearekin bat egingo dugu, eta erraz osatuko ditugu azkeneko bizpahiru kilometroak.

Irabiako urtegiari itzulia

Iratiko oihanera joaten diren bisitari askok egin ohi dute Irabiako urtegia inguratzen duen ibilbidea. Hamar kilometro luze da, baina ia erabat laua: orotara, 80 metroko gorabehera baino ez. Aezkoa haraneko sarbidea erabili daiteke abiapuntu, baina baita Zaraitzuko haraneko sarbidea ere. Lehenengo kasuan, Irabiako urtegiaren euste hormatik gertu dagoen aparkaleku txikian abiatuko dugu gure ibilia eta bigarren kasuan, berriz, Elurretako Ama Birjinaren ermitatik gertu dagoen harrera lekuan. Bigarren hau hautatzekotan, ordea, hiruzpalau kilometro ibili beharko dugu lehenik, Iratiko basozainen etxera heldu eta urtegia inguratzen duen ibilbidearekin bat egin eta ibilbidea bera osatzeari ekiteko.

Ibilbidea ederra da, zinez. Hamar kilometro luze den arren, apenas eskatuko digu ahaleginik. Urtegiko euste hormatik gertu dagoen aparkalekutik abiatuz, euste horma bera zeharkatu eta basoan barneratuko da xenda, lehenik basozainen etxera iristeko. Behin horra iritsita, itzuliaren bigarren zatiari ekingo diogu, hartxintxar bide zabal bati jarraiki. Aipagarria da Egurgi zubitik gertu aurkituko dugun bidegurutzea: Irabiako urtegiaren itzuliarekin jarraitzea da aukera bat, baina ez bakarra.

Okabe mendi sakratuaren oinean gaude, eta bertara igotzeko abiapuntuetako bat da Egurgi zubia –Urkuluko gandorra zeharkatu eta ibilbide zoragarria osatuz iritsiko ginateke Okabera–. Bestetik, bidegurutze honetan zabaltzen den arroari jarraituz, Artxilondoko parajea ere eskura dugu. Tentagarriak, aukera denak ere. Guk ordea, Irabiako urtegiaren itzuliarekin jarraitu eta aparkalekura helduko gara ostera, tarteka zuhaixken arteko zirrikituetatik urtegiari so egiten diogun bitartean. Zirrikitu batzuk handixeagoak dira, eta bidean hondartza moduko soilgune koxkorren bat edo beste ere aurkituko dugu, urtegiaren gaineko ikuspegi zoragarriaz gozatzeko beta emango digutenak.

Koixtako urtegira txangoa

Koixtako urtegirainoko joan-etorriko ibilbidea Iratin egin daitekeen txango zirkular ederrenetakoa dugu, zalantza izpirik gabe. Joanekoan zein itzulerakoan xenda berbera urratu beharrean, bide batetik joan eta beste batetik itzultzea proposatzen da, Iratiko oihaneko txoko gehiago ezagutzeko helburuarekin.

Horrela, joanekoan Koixtako bide zaharra deritzon tokiko xendari jarraitzea izan daiteke aukera bat, Iratiko Etxeetako bide zaharra deritzon xendari jarraituz itzulerakoan. Guztira, hamaika kilometro inguru luze den zirkulua osatuko dugu, eta 500 metro inguruko gorabehera gainditu. Joaneko bidexka basati xamarra da, eta beraz mendian ibiltzeko ohitura izatea komenigarria da. Itzulerako zatiak, berriz –Iratiko etxeetako bide zaharra–, ez du aparteko zailtasunik, zenbait malda piko xamar igotzea eskatzen badu ere.
Taplako pasabidean barrena Elurretako Ama Birjinaren harrera lekura heldu baino bihurgune pare bat lehenago topatuko dugu Koixtako bide zaharraren abiapuntua. Xenda malkartsuari jarraiki, pago eta izei baso bikainak ikuskatzeko aukera izango dugu, hartxintxarrezko pista batera heldu baino lehen, Koixtako urtegitik kilometro batera edo. Iratiko Etxeetako bide zaharrari ekin aurretik, merezi du, Urtxuria errekaren arroa gorantz jarraituz, Koixtako urtegiko euste hormaraino inguratzea, ikusgai izango dugun paisaiak ez baikaitu aiherga utziko.

Koixtako urtegi txikian atseden hartu ostean, atzera Elurretako Ama Birjinaren harrera lekura zuzenduko dugu gure ibilia, baina oraingoan Iratiko Etxeetako bide zaharretik. Ibilitako bideko lehen metroak desegin eta berehala aurkituko dugu arroa utzi eta eskuinera jotzen duen bidea, poliki-poliki garaiera irabaziz joango dena.

Izerdi pixka bat isuri eta laster iritsiko gara Akerharriako soilguneetara. Basoan barrena paraje zoragarri honetara ekarri gaituen xenda magikoa iruditu bazaigu, zer esan Akerharriako soilgunea zeharkatzen duen bidexkaz: sorginkeria zantzuak hautemango dizkiogu, gure gogoari hegal egiten uzteko gai bagara. Bide nagusia une batez utzita, amildegi baten gainean kokaturiko Akerharriako begiratokira desbideratzea ere izango dugu, alferrik galtzea komeni ez den aukera. Basoan barneratuko gara ostera, eta pendiz malkartsua kontu handiz jaitsi ostean, Zentzumenen ibilbidearekin bat egingo dugu, eta Elurretako Ama Birjinaren ermitatxoko atera bertara ailegatuko. Pasa den mendeko 50eko hamarkadaren erdi aldean eraiki zuten Elurretako Ama Birjinaren ermita, eta gaur egun Iratiko paisaian erabat barneratua dagoela esan daiteke, sinesmenak sinesmen. Ibilbidearen amaiera, harrera-lekua, ermita baino metro batzuk beherago dago.

Zentzumenen ibilbidea

Ibilbide laburra da, baina ederretan ederra. Haren izenak dioena ez da esate bat. Pausorik pauso aurrera egin ahala, zentzumenak piztuko dizkigu Iratiko oihanak. Kolore eta soinu eztanda erabatekoa izango da bi kilometro pasatxo luze baino ez den ibilbidean barrena. Ibilbideak apenas duen gorabeherarik, ehun metro eskas baino ez. Elurretako Ama Birjinaren ermita igaro ostean, basoan barneratuko gara. Urtxuria erreka zeharkatzea ere eskatuko digu ibilbideak: normalean, erreka honen emaria ez da gure ibilia oztopatzeko bezainbestekoa izango, baina zenbait sasoitan ezin saihestu hankak bustitzea. Aipagarria da ibilbidean barrena zuhaitz eta adaxkez mintzo zaigun kartel sorta, oraintsu jarritakoa.

Zabaletako oihaneko bide zaharra

Elurretako Ama Birjinaren ermitatik gertu dagoen harrera lekutik abiatu eta Irabiako basozainen etxeraino iritsi ostean, berriro Elurretako Ama Birjinaren ermitako harrera lekura itzuliko gara. Hori bai: bide ezberdinak jarraituko ditugu joanekoan zein itzuleran. Joanekoan, hartxintxarrezko baso bidea hartu baina berehala utziko dugu, eskuinerantz bira egin eta mendian gora sigi-saga abiatzen den bidexka urratzeko. Malda pikoa da, baina laburra. Jarraian, basoan barrena aurrera egingo dugu, jaitsiera piko batek ostera hartxintxarrezko baso bidera eramango gaituen arte. Baso bide zabal horri jarraitu eta basozainen etxera ailegatuko gara. Atzera Elurretako Ama Birjinaren ermitako harrera lekura itzultzeko, baso bidea aurkako noranzkoan jarraitu baino ez dugu egin beharko, bidezidor malkartsuak alboan lagaz. Guztira, zortzi kilometroko pasatxoko ibilbide ederra, eta 250 metroko gorabehera. Gozatzeko moduko txangoa.

Azkenak
2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Dozenaka milaka palestinar Gaza iparralde suntsitura itzultzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Ahotsa.info
EH Baterak Aberri Egunean erabakitzeko eskubidea modu bateratuan aldarrikatzera deitu du

Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


2025-01-27 | Behe Banda
barra warroak |
Lehen aldiak

Behin batean gertatu zen eta ordutik aurrera egunero gertatzen da […] ez dezagun ikus hemen gertatzen dena. Halaxen da mundua, eta gaur egunean inor ez da profeta bere mendean”.

Beste zerbaitez hitz egin zidaten behin eta ordudanik, ezin dut ezer bestela... [+]


Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


2025-01-27 | Bertsozale.eus
Bertsozalez bete da Lesaka Bertso Egunean
Bortzirietako Bertso Eskolarekin elkarlanean, egun osorako egitaraua prest geneukan Bertso Eguna ospatzeko; eta bertsozaleek ere ez dute hutsik egin: giro ederra izan da Lesakan goizetik hasita.

Eguneraketa berriak daude