Batzarre

Kike Diez de Ultzurrun Sagalá
Kike Diez de Ultzurrun Sagalá
ETAren balizko desagerpenak sekulako eragina izanen du arlo aunitzetan; besteak beste, mapa politikoan, jakina. Egia erran, sekulako eragina izaten ari da. Bertzenaz, begira gauzak nola dauden Nafarroa Bain. Azkenaurreko albistea izan da Batzarre ez dela hurrengo hauteskundeetan NaBai barruan egonen eta, azkena, IUrekin batera aurkeztuko dela. Edo hala ematen du, behintzat. Baina, azken erabakia ez omen dago hartua; hau da, Batzarreko kideak herriz herri eztabaidatzen ari dira eta batzar nagusi bat edo bi eginen dituzte azaroaren erdialdean (bata Iruñean, eta bestea, Tuteran), zer egin erabakitzeko. Indarrak nola dauden ezin erran, baina egunotako barne bileretan denetariko iritziak entzuten dira. Zuzendaritzak, bere aldetik, dio NaBaitik alde egitea beste biderik ez dietela utzi gainerako alderdiek; Aralarrek, bereziki. Gauzak kanpotik ikusita, ordea, dena azkarregia doa; hau da, Batzarreko zuzendaritza zabalak bestelako bideak aztertzea erabaki zuenetik egun gutxi-gutxira, IUrekin bilera bat egin eta berehalakoan ados jarri dira, Parlamentuan, Iruñean eta ahalik eta herri gehienetan elkarrekin aurkezteko, betiere bi taldeetako kideen arteko harremanak gaiztotuak ez dauden tokietan (Antsoainen, konparazio batera). Gai batzuk adostu dituzte, gainera: identitate guztiak errespetatu beharra, euskararen ofizialtasuna eta erabakitzeko eskubidea. Hori guztia bilera bakar batean, omen, eta zeinekin eta IUrekin. Dena den, zuzendaritzak berak Batzarreko kideei aitortu dien bezala, “harremanak” lehenagokoak dira. Nonbait, Nafarroan izen handi samarra duen pertsona batek bitartekaritza-lana egin zuen joan den urtarrilean, bi taldeen artean: ondotik, udaberrian beste bilera egin zuten, eta abuztuan, dokumentazioa eman zioten elkarri, koalizio berriak izan beharko lituzkeen oinarrien inguruan. Baina, nola halako harremanak lehenagotik ere hasi ziren; 2007ko udatik aurrera, zehazki: bai IUrekin, bai PSNko kritikoekin.

Horrez gain, kontuan hartu behar da, Batzarreko sektore batek (heren batek edo) ez duela inoiz begi onez ikusi Nafarroa Bain sartzea; tartean, zuzendaritzako kide zenbaitek. Haien idazkietan, gainera, argi eta garbi erraten da Batzarreren aukera ezker ez-nazionalistaren ondoan dagoela; batez ere, ETAren balizko desagerpenaren ondotik etorriko litzatekeen egoera berrian. Funtsean jarrera hori bera dago ESK sindikatuaren barruko zatiketan. Batzarreko buru horiek, gainera, beste kontu bat darabilte kaskoan aspaldixkotik: Nafarroa Baik argiago erakutsi beharko liokeela aurkakotasuna ETAren jarduerari, afera horretan koalizioa epelegia izan delakoan. Joan den udaberrian, gainera, Ioseba Ezeolaza Batzarreko parlamentarioak Biktimen Legearen aldeko botoa eman zuen nafar Parlamentuan, NaBairen jarrera hautsita. ETAk eragindako biktimen aldeko legea da hori, gainerako biktima guztiak (eta ez dira gutxi, gero!) bazterrean eta ahanzturan uzten dituena. Ezeolazaren jarrerak bazterrak astindu zituen NaBaiko boto-emaile aunitzen artean (Batzarreko kide askoren artean ere bai) eta zerbait hautsi izanaren sentsazioa zabaldu zen.

Batzarrek dio Aralarrek eta EAk aldatu egin dituztela NaBaiko oinarriak, bai eta barne-antolaketa ere, talde txikien kaltetan, eta besteek diote Batzarre aldendu dela Nafarroa Baitik eta ez duela leial jokatu, eta aspaldian zerabilela IUrekin batera aurkezteko asmoa. Batzarreko kideen erabakia bata ala bestea izan, dena den, auskalo zer gertatuko den NaBaiko azken osaketari buruz hemendik hauteskundeak bitartean.

Azkenak
Stop azpikontratazioa

Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.


Pablo Gonzalezen aurkako mendekua ikusten du haren abokatuak, Poloniako Gobernuaren jarreran

Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.


Garikoitz Aspiazu euskal presoa Martutenera lekualdatu dute Lannemezandik

Etxeratek jakinarazi duenez, ostegun honetan gauzatu dute lekualdatzea. Orain, bost euskal preso gelditzen dira Frantziako espetxeetan.


Bideko Autobidearen ordainketa 2027tik 2030era atzeratuko du Nafarroako Gobernuak

Ordura arte Nafarroako Gobernuak 477 milioi euro ordaindu beharko dizkio Abertis konpainiari, 2023an honek erosi baitzuen Autobidearen ustiaketaren emakida 110 milioi eurorengatik. Itzalpeko ordainketek urtero modu gogorrean baldintzatzen dituzte Nafarroako Gobernuaren... [+]


Jon Irazabal Agirre hil da, 30 urtez Durangoko Azokaren zuzendaria izandakoa

63 urteko iurretarra Gerediaga Elkarteko kudeatzailea izan zen 1982tik 2018ra. “Bere kezkei eta borrokari esker”, Durangaldeko historia ikertu eta zabaltzeko “erreferentzia nagusietako bat” izan dela nabarmendu dute elkartetik.


112 hitzetan emergentziak saihesteko prebentzio-aholkuak
Umeak uretan, belarriak tente


2024-08-23 | ARGIA
Burlatako sexu erasoa dela eta 18 urteko gazte bat atxilotu dute

Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.


Eguneraketa berriak daude