‘The Idiot Cycle’: gaixotzen zaituenak sendatuko zaituela?

  • Urri honetan salgai jarriko den The Idiot Cycle dokumentalak inarrosarazi behar lituzke bazterrak, erakusten duelako gai kimiko kutsagarriak inolako kontrolik gabe merkaturatzen dituzten enpresa handiak berak direla gero kutsadurak eragingo dituen kantzerrak artatzeko botikak saltzen dituztenak. Baina zenbatek ikusiko du filma?
Net Hurbil
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
2009ko irailean estreinatu zuten Kanadako Vancouverren 500 ikusleren aurrean. Gero Montreal eta Amsterdameko festibaletan eman zuten. Aurten, Grezian osasunaren inguruko gaiekin burutzen den zinemaldian erakutsi dute. Bi dozena gehiago aurkezpen programatuta zeuden 2010erako Ingalaterra, Herbehereak, Norvegia, Libano, Kroazia, Bosnia, Italia eta Frantzian. Guregandik hurbilen Bordele ondoko Marmanden ikusarazi dute urriaren 11an eta Okzitaniako Tolosan 15ean eta 16an. DVDan egunokaz jarriko ei dute salgai. The Idiot Cycle, bigarren titulutzat daramana “Kantzerraz orain arte esan ez dizutena”.

Filmaren egilea Emmanuelle Schick García (1977) gaztea da. Aita kanadarraren eta ama espainolaren alaba, txikitatik Kanadan bizi da eta lehendik badu filma sariturik, hala nola zinema pornografikoaren barrunbeak kontatzen dituen La petite morte, edo 1987ko errugbiko munduko kopan Frantziako ekipoak egindako balentrietan arakatzen duen 20 ans déja!

Oraingoan, baina, nekez izango du arrakastarik The Idiot Cyclek bere sorterri Kanadan. Banaketa komertziala bermatzeko beharrezkoa den aseguru bat ez die egileei inork sinatu nahi. Error and Omissions Insurance, E&O asegurua deitua, derrigorrez behar dute, norbaiten salaketarik egonez gero zigorraren ordainketa segurtatzeko. Inork poliza saltzerik ez dute lortu. Emmanuelle Schickek azaldu duenez, aseguru mota horiek saltzen dituzten konpainia askok eskuak garbi nahi dituzte,bezeroen artean bioteknologiako eta petrokimikako korporazioak dituztelako.

The Ecologist
hilabetekari ingelesak elkarrizketatu du Schick iraileko zenbakirako. Honela bildu du The Idiot Cycle edo gurpil ergelaren mamia: “Arazoak sortu ondoren, ez enpresek eta ez gobernuak nahi dute sartu arazo horien iturrian, konplikatuegia delako eta daukagun sistema ekonomikoarentzako etekinik ez dakarrelako. (...) Industriak arazoak ikusten ditu ez arazo moduan baizik eta negoziorako aukera gisa. Herritarrentzako etekinik ez du, baina korporazioentzako bai. Ingurumena (diru publikoz) ‘zaintzeko’ industrietako asko aurretik kutsadura sortu dutenak berak dira, amiantoa bezalako produktu kimiko berriak nahikoa aztertu gabe salgai jarri dituztenak. Horregatik, korporazioek birritan dagite negozioa. Ergelkeria da guk horiei berea egiten lagatzea”.

Filma sei konpainia erraldoitan zentratzen da: Dow Chemical, Basf, Bayer, DuPont, AstraZeneca eta Monsanto. Hauek dira aditu askoren ustez kantzerra sorrarazten duten substantzien ekoizle nagusiak eta aldi berean minbizia artatzeko dauden erremedioen ekoizle nagusiak. “Kantzerra da munduan negoziorik handiena mugiarazten duen gaixotasuna” diote filmaren promoziozko paperean. Kimika eta Bake Nobel sariak jaso zituen Linus Pauling jakintsuaren esaera aspaldiko honekin: “Denek jakin beharko lukete ‘kantzerraren kontrako gerra’ iruzur hutsa dela”.

Herritarrok akuri

The Idiot Cyclek bi kutsagarritan sakontzen du nagusiki. Alde batetik Genetikoki Aldatutako Organismoetan: Europan sarritan jorratzen dira hedabideetan, horien inguruko polemikak gori dirauelako. Bestetik dioxinek eragindako kutsaduran.
Aipatu sei konpainia erraldoiak dira kutsatzaile nagusiak, baina horiekin batera hirietako hondakinak kiskaltzen dituzten errauste plantak dira dioxina isurle gogorrak. “Jendeak honetan ere –dio Schickek– uste du arazorik ez dagoela horretaz ezer entzun ez duelako, edo iruditzen zaio ez dela hainbesterako izango, industriak izugarri lan ona egin baitu arazoa tribializatzen”.

Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan errauste plantarekin darabilen antzeko kantuarekin ari da industria mundu osoan: ez dagoela kutsadura horien eragina demostratzen duen azterketa zientifiko nabarmenik, errauste plantena ez den dioxina asko dagoela airean.... Emmanuelle Schickek filmeratutako zientzialariek diote, aldiz, 150 dioxina ezberdin daudela eta ondo bereizita daudela kantzerra eragiteko arriskugarrienak eta gainerakoak; ezberdinak direla, esaterako, basoak erretakoan sortzen direnak eta plastikoen ekoizpenean edo erreketan sortutakoak.

Gaiotako ikerketak baldintzatzen dituzten beste bi faktore azpimarratu ditu Schickek. Dioxinen ikertzaileak sakonera bateraino iristen dira, hortik aurrera barneratzeak garesti jotzen du eta ez zaie pagatzen jarraitzeko. Baina hori baino okerragoa da ikerketak eta arriskuen balorazioak egin behar dituzten zientzialari asko zuzenean ez bada zeharka konpainia kimikoek pagatuta egotea. Kasu nabarmen bat aipatzekotan, Kantzerraren Ikerketarako Nazioarteko Agentzian (IARC ingelesezko sigletan) aholkulari dagoen Rice doktorea aldi berean Bayer multinazionalaren barruan transgenikoez okupatzen den Cropscience filialean ari da eta aldi berean AEBetako petrolio ekoizleen institutuaren aholkulari ere bada, bentzenoaren eraginak ikertzen dituen batzordean. Petrolio enpresek pagatutako gizona bentzenoaren arriskuez gomendioak ematen...

Filmak agerian utzi nahi du kantzerrari dagokionez erakunde publikoak huts egiten ari direla herritarrak babesteko daukaten betebeharrean. Gobernuaz ari da, baina baita ere unibertsitateez, kontrol erakundeez, eta abar.

Kritika gehiago badauzka Schickek. Ez dator bat ekologistek eta nekazariek beren protestak elikaduran zentratzearekin. “Industriak erantzun dezake geure esku dagoela aukeratzea, beste zerbait eros dezakegula (...) Aldiz osasunaren gaiari nekezago egin dakioke ezikusia. Denok ezagutzen dugu norbait kantzerra duena, denok nahi ditugu geure buruak eta gure hurbilekoenak zaindu eritasunetik; horregatik industriak eten gabe eragozten du eztabaida hau”.

Kexu da ere komunikabide nagusietan oso aldi bakanetan jorratzen direlako gaiok eta gehienetan modu anekdotikoan, egunero herritarrek arnasten, jaten edo ukitzen dituzten milioika molekula artifizialek jendeen osasunari dakarzkioten kalteak ez daude agenda informatiboetan.

Milioika molekula berri horietatik oso gutxi izan dira aztertuak osasunean duten eraginez, eta bi edo gehiagok elkarrekin sinergiaz eragin ditzaketen kalteak aipatu ere ez dira egiten. Arretarik gabe, produktu berriak jartzen dituzte salgai, merkatutik ateratzen direnak –amiantoa, kasurako– kalte handiak egindakoan debekatzen dira. Eta kantzerrak diagnostikatutakoan konpainia kimiko berak dira erremedio garestien saltzaile.

Ziklo ergelean bizi gara Euskal Herrian ere. Tumorea aurkituko didatenean, zementu fabrikako nagusia buru duen mutualitatean artatuko naute, maitekiro, hori bai.

Azkenak
2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


Euskararen aldeko sareak ehuntzeko Erriberan Euskaraz ekimena sortu dute Nafarroa hegoaldean

Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]


Ehun mugimendua desegingo da, independentziari buruzko mozioa erregistratu ostean 101 udaletan

Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]


2025-03-24 | ARGIA
Akordio batetik urrun, hezkuntza sindikatuek bost greba egunetarako deia egin dute

Joan den astean, Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Akordio batetik “urrun” daudela adierazi dute eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa... [+]


Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Atzerriko talentua erakartzeko euskara “oztopo garrantzitsua da”, Kutxabankeko buruaren ustez

"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]


2025-03-24 | Uriola.eus
“Lasterka askatasunera” bueltan dator

Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


Israelek gogortu egin du Gazaren aurkako erasoaldia, eta Netanyahu zerbitzu sekretuetako burua kargugabetzen saiatu da

Asteartean menia apurtu zuenetik gutxienez 650 palestinar hil dituzte sionistek, Al Jazeeraren arabera. Netanyhauren gobernuak Shin Bet zerbitzu sekretuetako buru Ronen Bar kaleratzeko erabakia hartu du, baina Auzitegi Gorenak kaleratzea geldiarazi du.


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Eguneraketa berriak daude