Aberatsenen ihesbidea inbertsio sozietate berezietan

  • Krisialdi ekonomiko eta finantzarioa dela-eta, Espainiako Gobernua dirutza eta ondasun handienen gaineko zerga berri bat sortzea aztertzen ari da. Egun, aberatsenen ondasunak Kapital Aldakorreko Inbertsio Sozietateetan (KAIS) babestuta daude eta sozietate horiek beste herrialde batzuetara ihes egin dezakete, EAEn gertatu bezala.
iruzur fiskala
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Aurtengo maiatzean 3.232 Kapital Aldakorreko Inbertsio Sozietate (KAIS) zeuden Espainiako Estatuan, 443.509 akziodun zituzten eta, guztira, 25.645 milioi euroko balioa duen ondarea kudeatzen zuten. Sozietate horietatik 70ek EAEn dute egoitza. 2009ko urtearen erdialdean 212 ziren, baina askok Espainiako Estatuko beste lurralde batzuetara alde egin zuten, EAEko hiru lurraldeetan 2009ko amaieran egin ziren aldaketa fiskalak zirela eta.

Aberatsenen ondasunak babesten dituzte; KAISek kudeatzen duten ondare izugarria politika fiskal bidezkoago eta banatzaileagoren jomugetako bat izan liteke. Gobernuak, are gehiago bere burua sozialdemokratatzat duen gobernuak, soilik fiskalitatea aldatuta, baliabide garrantzitsuak lortuko lituzke, merkatuen presiopean ezartzen ari den doikuntza fiskalerako. Espainiako Estatuko sektore ezkertiarrak sozietate hauetan “guraizea” sartzea eta duela urte batzuk indargabetutako ondarearen, oinordekotzaren eta dohaintzen gaineko zerga berrezartzea eskatzen ari dira. Baina zer dira KAISak?

Zer dira KAISak?
Kapital Aldakorreko Inbertsio Sozietateen siglak dira. Inbertsio kolektiboak egiteko modu bat da, Europan nahiko ohikoa, bereziki Luxenburgon, Suitzan, Italian eta Espainiako zein Frantziako Estatuetan. Espainiako Estatuan KAISak aberatsenei zergak saihestea ahalbidetzen dien tresna finantzarioa da –hau da, zerga ordainketen saiheste legala–. Sozietate anonimoak sortzen dira finantza aktiboetan inbertitzeko eta, hala, Espainiako Konstituzioak ezarritako progresibotasuna –gehiago duenak edo gehiago irabazten duenak gehiago ematea– urratzen da. Abantaila fiskal ugari dituzte: sozietateen gaineko zergan KAISek etekinen %1 tributatzen dute eta sozietateek, teorian, %28 tributatu behar dute EAEn. Eta KAISetako jabeek edo kideek sozietatearen akzioak saltzean soilik ordaindu behar diote altxor publikoari. Horregatik, kapital handien jabeek gehien erabiltzen duten inbertsio tresnetako bat da.

Sozietate horiek zenbait baldintza bete behar dituzte: 100 akziodun edo gehiago izan behar dituzte; inbertsio egiteko mugak dituzte; kapital aldakorrak estatutuetan finkatutako maximoaren eta minimoaren artean egon behar du; 2.400.000 euroko gutxieneko kapitala izan behar dute; KAISen baimena, erregistria eta kontrola BMBNk (Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak) ikuskatzen du.

Espainiako Estatuko KAIS nagusien artean bi hauek daude: bata, rankingeko lehena, BBVAren sozietate gestore bat da (BBVA Patrimonios), Morinvest kudeatzen du, Alicia Koplowitz du titular nagusi eta ia 422 milioi euroko ondarea du; eta bestea Keblar de Inversiones da, Amancio Ortega titular nagusi duena eta 177 milioi euroko ondarea duena.

Aberatsak “ihes egiteko” prest
Espainiako Gobernua aberatsenen gaineko zerga berezia aztertzen ari dela iragartzeak KAISen “ihesa” eta deslokalizazioa eragiten ari da, zerga handiagoak ordaindu beharra saihesteko. Badirudi Espainiako gobernua hainbat aukera aztertzen ari dela sozietate horien gaineko zergei dagokienez: egungo %1etik %5era igotzea; %25era iristea; ala sozietateen gaineko zergaren ohiko tipoarekin parekatzea, hau da, %35era arte igotzea.

Espainiako Estatuko banka ez dago gobernuak ondare handien gaineko zergen igoera zehazteko zain, eta dagoeneko kapitalen irteera masiboa gauzatzeko formulak prestatzen ari da. Astekari honek jakin ahal izan duenez, ondareen kudeatzaileak bezeroei kapitala fiskalitate onuragarriagoa duten EBko beste herrialde batzuetara eramatea eskaintzen ari dira, EB barruan kapitalak mugitzeko dagoen askatasuna baliatuz. Dirudienez, gehienek dagoeneko paradisu fiskaltzat jotzen ez den Luxenburgo aukeratuko dute, baina badira Frantziako Estatuaren edo Alemaniaren aukera hobesten duten gestoreak ere.

Ondareen gaineko zerga berpiztea

Zenbaitzuen ustez, KAISak zergapetu beharrean, hobe litzateke 2008an indargabetu zen ondarearen gaineko zerga berrezartzea. Zergak 108.182 eurotik gorako ondareei ezartzen zitzaien eta ia milioi bat pertsonei eragiten zien. Estatuak urtean 2.121 milioi euro jasotzen zituen zerga horren bidez, 2011n pentsioak izoztuz aurreztuko dituen 1.500 milioiak baino gehiago.
EAEko KAIS gehienek alde egin dute
2009. urte amaieran EAEn KAISen gaineko fiskalitatea handitu izanak sozietate horiek alde egitea eta deslokalizatzea eragin du. 2009. urtearen erdialdean egoitza EAEn zuten 212 KAISetatik 70 baino ez ziren geratzen aurtengo maiatzean. Datu hori Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko presidente Julio Segurak maiatzaren 25ean Diputatuen Kongresuan jakinarazi zuen. Segurak Espainiako Estatuan sozietate horien aurkako neurriak hartzeak deslokalizazioaren arriskua dakartela ohartarazi zuen, eta EAEn gertatutakoa adibide moduan erabili zuen.

Ihesa Gasteizko Gobernuak eta foru aldundiek KAISei buruzko araudia ezarri zutenean gertatu zen. 2009a bitartean sozietate horiek etekinen %1 tributatzen zuten eta aldaketa fiskalak zama %28raino igo zuen, teorian merkataritza sozietateei ezartzen zaiena. Espainiako Estatuko gainerako lurraldeetan, orain arte behintzat, zergak %1ean eutsi dio, beraz, seguruenik egoitza EAEn zuten inbertsio tresna finantzario horien jabeek babesa egoitza Estatuko gainerako lurraldeetan duten antzeko sozietateetan bilatu dute.

Ihesa eta deslokalizazioa espainiar Gobernuak oraindik zehaztu ez den aberetsenen gaineko zerga berezia ezartzeko asmoa zuela jakin zenean gertatu zen. Horrek esan nahi du urtea amaitu baino lehen EAEn KAISak desagertu egingo direla, beste latitude batzuetan babestuta egongo direlako edo beren ondasunak berriro ere paradisu fiskaletako kontuak gizentzen ariko direlako.

ASTEKARIA
2010ko urriaren 31
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Eguneraketa berriak daude