I Asteleheneko resaka: korrika eta presaka, iratzargailua saka. Goizeko seiak, hasia nago zaunkaka gaizki esaka: “Kaka! Ta bi aldiz kaka!” Etxetik irten ta, kanka! Berriro sartu det hanka. |
II Lau hankakoen kasoa, goizeroko arazoa, bertso sail batek jasoa. Sudurrak behar ditugu libre eta zorroztua soa: kendu begiko lausoa, kontu non eman pausoa... minatu dute auzoa. |
III Hustu ezkero barrenak, daramala dakarrenak, emeenak nahiz harrenak; multa, eskari, amenazuak... bat, bi, hiru… hamarrenak; alperrik dira arrenak! Nonahi daude aztarrenak; hanka bikoak txarrenak! |
IV Hitz txarrik zeinek ixuri? Pintto, Lagun, Laika, Txuri... handi, txiki, argal, guri... Txakurren menpe bizi beharra egokitu zaigu guri. Zazpi, sei, bost, lau, hiru, bi; zenbat mutur ta irudi! Zoologikoa dirudi! |
V Arkakuso ta barkazta, nahiz etxean sartu, zasta! Begiak itxi ta basta. Eske txakurrak ligatzeko ere ba omen du arrakasta: - Ze pedigria, ze kasta! - Ze fin egiten dun hazka! - Zure begi berak dauzka. |
VI Beste moda bat doi-doia: indarraren arrazoia; handienaren galoia. Borrokarako zakurren grinak ere orain jo du goia: Rodwailerraren sasoia; Pitt Bullaren armazoia... tigrea eta lehoia. |
VII Lehoi, tigre, basakatu... herriak piztiz kargatu; baietz hamar azkar batu. Kontra egitera behartuz gero, hobe da ondo armatu! Nahiko bazenu ausartu, bakea jartzera sartu: protesi bat enkargatu. |
VIII Trabak luze-laburrean azaltzen dira aurrean, nola mendiak Tourrean. Opariren bat nahi ez duenak hankape, hankezurrean: hartu makila urrean, jarri pintza sudurrean, ta begirada lurrean. |
IX Garai bateko beldurra: ostikoa ta egurra, txakur gaiztoek segurra. Gaur berriz ondo orraztu eta azkazalak limaz urra; nahiz mantaz estali lurra, nahiz kremaz busti muturra, zakurra beti zakurra. |
X Eten gabeko katean, multak etxeko atean, nituzke instant batean. Nire beharrak eginez gero, paseatzera joatean... Utzi nazaten bakean espaloi eta parkean, jarriko naiz lau hankean. |
|
"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]
“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]
Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]
Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]
2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]
Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]