“Parmako kartusia”, nobela masoniko handia

  • Fabricek, Parmako kartusiako protagonistak, Farnesiori gomendatzen dionean preso dagoen dorretik jaisteko, akazia baten gainean erortzen da. Zergatik aukeratzen du Stendhalek arbola hori? Idazlearen ikerlari frantses bakar batek ere ez zion bere buruari galdera hori egin –eta literatura unibertsalean aztertuenetarikoa da–, erantzunak begi-bistakoa dirudien arren. Alemaniar batek galdera egin duen arte.
Akazia jakintza masonikoaren sinboloa da –“azter nazazue; akazia ezaguna zait”, deklamatzen du maisuak logian– eta erabiltzen da, modu zuhurrean, iniziatuek eta oso adituek bakarrik ulertzeko moduan, anaia masoi kondizioa erakusteko; egiaren eta zorionaren bilaketa eta tolerantzia bultzatzen dituen elkarteko kide izaera. Eta Stendhal bazen.

Cannes-eko Urrezko Palma –adibide bat jartzearren– akazia adarra da. Festibala 1939an abiatu zuen Jean Zay masoiak, Fronte Popularreko ministroa, Veneziako festibalari aurre egiteko –geroz eta faxistagoa eta nazien aldekoagoa–, nahiz eta lehen edizioa, irailerako aurreikusia, bertan behera geratu gerra lehertu zelako.

Akaziaren gainean erori zen alemaniarra Dieter Diefenbach da. 1991. urtean zabaldu zuen masoi-aztarnen lehen ikerketa (Stendhal und die Freimaurerei) eta ikerketa horrek bide eman dio bigarren bati, sakonagoa, gaiari buruzko lehenengo testu frantsesa bihurtu dena, Les mystères de La Chartreuse de Parme, Pierre Alain Bergherrek egina eta Gallimard argitaletxe prestigiotsuak publikatua, Philippe Sollersek zuzentzen duen L’Infini bilduman.

Akazia ez da nobelako aztarna masoniko bakarra. Farnesioren dorrea bera sinbolismo masonikoarekin bat eginez asmatua da. Pentagono forma du, eta izar forman jarritako bost angeluk –bost punta– osatzen dute masoien izar ezagunena, elkarte sekretuko kideek bultzatutako bandera independentistetan azaltzen dena, Latinoamerikakoetatik estelada katalanera. Atea harrigarri baxua eta estua da hain eraikin inportantearentzat, masoien tenpluko atea bezala, profanoa uzkurtuta sar dadin, mundu profanotik iniziatuenera pasatzeko dagoen zailtasuna ulertze aldera. Kaperatako bat marmol beltzekoa da eta marmol zuriko hildakoen buruekin dago dekoratua, maisuaren logian bezala. Gainera, dorrea eraiki bitartean, printzearen aginduz, parte hartu zuten guztiek isilik aritu behar izan zuten, detaile itxuraz absurdu eta alferrikakoa kontakizunean, non eta ez dugun pentsatzen masoiei inposatzen zaien isiltasun legean.

Barrualdeak masoien tenpluaren ezaugarriak ekartzen ditu gogora: ganbera ugari, zabalik batzuk, sekretuak besteak, maisuaren ganbera bezala, profanoarentzat debekatua baitago. Ganberatako batean etxola absurdu bat jartzen du, non eta ez dugun pentsatzen logia hasieran egurrezko etxola bat zela, Fabricek bederatzi hilabete pasako dituen espazio iniziatikoa.

Dorrean preso, Frabricek masoienaren antzeko erritual iniziatikoa jasaten du. Berak ere esaten digu, zuhurtziaz: “Zeremonia bati jarraitzen ari nintzaiola iruditzen zitzaidan (...) nire lagunen aurrean”, eta lagunen aurreko zeremonia da logian egiten dena.

Diefenbach eta Bergherrentzat, Parmako kartusiako protagonistak framazoien antzeko iniziazio errituala jarraitzen du. Ihesaren kapituluak pentsarazten du maisuen mailara igo dela. IX. kapitulua –Blanes apaizak Frabrice hartzen du Griantako elizako kanpandorrean– ikastunarena da. Eta Fabrice kidea XII. kapituluan azaltzen da, Bolonian. Fabricek San Petronioren elizan, Bolonian, “bertikalki jarritako burdinazko triangelua” aurkitzen du, “izkinak tente eta arantza askorekin, kandela txikiei eusteko”. Delta Argitsuari egindako erreferentzia da, elkarte sekretuaren sinbolo nagusietako bat. Zazpi kandela baino ez zeuden piztuta. Zazpi zenbakia –Bartzelonako Zazpi Ateak, Askatasunaren Estatua koroatzen duten zazpi puntak– masoien zifra garrantzitsuena da. Fabricek buruan oharra hartu zuen “aurrerago, lasaitasun handiagoz pentsatzeko asmoarekin”.

Idazlearen biografia masonikora daramaten lorratzak ere badira. Fabrice abuztuaren 3an sartzen da dorrean, 23 urterekin, eta adin horrekin iniziatu zen Stendhal Parisko Sainte-Carolineko logian, 1806ko abuztuaren 3an. 23 urte ditu Gorria eta beltzako Julien Sorel hiltzen deneko adina. Bere lagun frantziarrak dioskunez, Diefenbachek deskubritu ditu konbinazio numeriko ugari, Stendhali aukera ematen diotenak erdi ezkutuan bere iniziazio-data sartzeko, abuztuaren 3a.

Bergherrek detektatzen du Stendhalek egituratzen dituela bere kapituluetako batzuk, Mark Twain framazoiak Huckelberry Finn-en abenturak liburuan bezala, taroteko arkano nagusien 22 figura sinbolikoei segika. Stendhalen garaiko masoneria frantsesak astrologia ikasten zuen eta Stendhalek astrologo egiten du Fabricen aita espirituala, Blanes apaiza.

Idazlearen izen artistikoa ere klabe masonikoan pentsatua dago, Diefenbachek dioenez. Egileak aukeratu zuen Stendhal hiri alemaniarraren jatorria Steindal delako eta “stein” hitza –harria– sinbologia masonikokoa da. Idazleak hatxe letra gehitu zuen bere balio numerikoagatik.

Stendhalek nobela eskaintzen dio “to the happy few”, Gorria eta beltzaren lehen bolumenarekin egin zuen bezala, baita Italiako pinturaren historiarekin ere. Erudituak mugatu dira esatera “happy few” esapidea –zoriontsu diren apurrak– Shakespearek ere erabili zuela (Henry V.a), baita Oliver Goldsmithek ere –beste masoi bat, dena esateko– (Wakefieldgo bikarioa). Orain, Bergherrek eta Diefenbachek gogorarazten digute horrela esaten diotela beren buruari masoi ingelesek. Modu horretara identifikatzen ditu masoien anaitasun-ereserki batek, Ye Happy Few izenekoa, hain zuzen.

Oso logikoa da Stendhal masoi ingelesekin harremanetan egon izana bere Londresko egonaldietan. Gutxienez, izan behar zuen haien ezaguera sakona. Ingalaterran kolaboratzen duen aldizkariak, London Magazine-ek, adibidez, masoneriari eta arrosa-gurutzei buruzko artikuluak biltzen ditu.

Bergherrek eta Diefenbachek uste dute Stendhalek nobela anaia masoiei eskaini ziela. Hori bai, Stendhalek har zezakeen espresioa hitz egiteko arima sentikorrei buruz orokorrean, lagun bati gutunez behin esan zion moduan, jakinda, noski, arima sentikor horien artean daudela, lehenbizi, bera bezalako masoiak.

Ikusitako horrengatik guztiagatik, Bergherrek –Diefenbachen iniziazioaren ondoren– zera ondorioztatzen du: Mozartek Flauta magikoa masoi-opera handia egin bazuen, zergatik ez zuen haren miresle handi izandako Stendhalek pentsatuko masoi-nobela handia egitea?

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude