Tortura, erraza da ez ikustea

tortura, erraza da ez ikustea
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

ESTRASBURGOKO epaia duela bi aste ezagutu zen: Espainiako Gobernuak 23.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dizkio Mikel San Argimiro euskal presoari, honek bere garaian salatutako torturak ez ikertzeagatik. Nagusiki oharkabean joan zen albistea, baina balio izan du ERCko eta beste talderen bateko diputatuek galderak egin ditzaten gaiaren inguruan.

Urriaren 25ean hasiko da Donostian Igor Portu eta Mattin Sarasolak salatutako torturen epaiketa. Hamabost guardia zibil daude auzipetuak. Besteak beste, fiskaltzak hiru urteko zigorra eskatzen du bi guardia zibilentzat eta beste birentzat bi urtekoa atxilotuak torturatu izanagatik. Ez da sarri ikusten halako eszenarik eta ikusmin handia sortuko dela ez da zalantzarik.

Ia urtero NBEak atxilotuen inkomunikazioari buruzko legedia bertan behera uzteko eskatzen dio Espainiako Gobernuari.

Dozenaka dira torturak salatzen dituzten atxilotuak, joan den astean Xabier Atristainek eta Juan Carlos Besancek egin zuten moduan. Baina berdin da, torturak ez du existitzen Espainian, eta Euskal Herrian ere ozta-ozta agertzen da errealitate zer den eta zer ez ebazten duten hedabideen ispilu horretan.

Atristainek eta Besancen tortura salaketak ezagutu biharamunean hedabide mordoska arakatu nituen sarean, baina ezer ez, salaketa horien arrastorik ez: El País, El Mundo, El Correo, El Diario Vasco, EITB.com... Venezuela, FARC eta ETAren balizko harremanei buruzkoak denak eta bi. Eta logikoa da, albistea hor dagoelako. Baina ustez, iturri beretik atera da hori guztia, Atristainek eta Besanceren ahotik, eta hauek, halaber, torturak ere salatu dituzte.

Hemengo egunkarien artean Gara-k, Berria-k eta Noticias taldekoek eman zuten salaketaren berri. Ezin zaie eskatu hedabideei salaketa hauek sinestea, baina bai behintzat salaketa horiek egin dituztela aipatzea. Are gehiago aurreko egunetan Venezuelako enbaxadorearekin gertatutako guztiaren ondoren.

Ezikusiarena egin gura ez bada, ez da posible halakorik ez aipatzea. Ez da posible zaborrontzi baten erreketaren aurrean halako sentsibilitatea agertzea eta tortura salaketen aurrean halako indiferentzia. Eta bai, alderantziz gertatzen dela ere begi bistakoa da, baina batak ez du bestea justifikatzen. Garai berrion erronketakoa izango da bestearen sufrimendua islatzeko eta sentiarazko mekanismoetan sakontzea.

Espainiako erakunde publikoak gai dira milaka kamera jartzeko kaleetan, bertan zer gertatzen den zelatatzeko, baina ez dira gai hori bera modu txukun batean egiteko komisaldegietan, edo tortura salaketa jasaten duten komisaldegietan. Edo jartzen badituzte, gero ez dituzte irudiak erakusten. Agian ez dagoelako irudirik, agian ikusten dena ez delako egokia.

Teknikoki samurra beharko luke tortura ezabatzea. Inkomunikazio luze horiek bazterreratu, atxiloaldian konfiantzazko abokatu eta medikuaren bisita baimendu. Tortura zantzurik dagoenean ikertu eta, dagokionean, zigortu. Baina horretarako presio soziala ere behar da, erakundeena, hedabideena, alderdiena, herritarrena... Baina edukiontzi erreak begi bistan dira, tortura ez; torturatu eta torturatzailearen begietan bakarrik islatzen da.

CORBACHO MINISTROAK
joan den astean Kataluniako balizko independentziari buruz esandakoak eskandalua ekarri zuten Kataluniara. Aspaldi ez da halako adierazpen mehatxugarririk entzun. Hau da, ekonomikoki Kataluniak ez lukeela Espainiatik bereizteko arazorik, baina ez pentsatzeko hori traumatikoa ez litzatekeenik, “ez pentsa gauza baketsuak liratekeenik”.

Egun ez da sinesgarria Kataluniak independentzia aldarrikatuz gero, Espainiak gerrarekin erantzun dezakeenik. Hala ere, arduragabekeria galanta dira adierazpenok. Batez ere, VIII. artikulu ospetsua hor dagoenean.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Torturaren beste bost biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Oraingoz Nafarroan, 53 izango dira estatuaren biktima aitortuak eta horietatik 27 torturaren biktimak. Floren Beraza, Txaro Buñuel, Cecilio Ruiz, Patricia Perales eta Izaskun Juarez dira aitortutako torturatu berriak.


2025-03-12 | ARGIA
Barrionuevoren kontrako kereila, “hilketak, bahiketak, torturak, GAL” eta bestelakoen ardura leporatuta

Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Bilgune Feministak Iratxe Sorzabal babestu du
“Indarkeria matxistaren beste adierazpen bat da tortura, urtez luzez estatuek babestua”

Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


2025-01-15 | ARGIA
Torturatu oro gonbidatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarean parte hartzera

“Ahots propioa duen sare bezala” gorpuztuta, eta torturatuen aitortza eta erreparazio publiko, sozial eta ofiziala helburu, otsailaren 15ean eratu eta aurkeztuko du bere burua Euskal Herriko Torturatuen Sareak. Tortura jasan duten 700 pertsona baino gehiagorekin... [+]


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Torturaren biktimak existitzen dira. Eta egileak?

Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.

Nazioarteko... [+]


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


2024-11-13 | Julene Flamarique
Errekonozimendurako bidean
Torturari buruzko III. Nazioarteko Konferentzia iragarri du Nafarroako Torturatuen Sareak

Nafarroan torturatutako ia mila pertsonaren errealitatea eraldatzen hasi berri dela azaldu du antolakuntzak. Nafarroako torturaren biktimen lehen aitortza ofiziala aurtengo apirilean egin zen, eta oraingoa antzeko prozesuetatik igaro diren beste torturatuekin eta gaian aditu... [+]


ANALISIA | Urriak 12
Torturatuak: ausart edo aske?

“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]


Eguneraketa berriak daude