Itzulpenak irakurle bila

  • Irail bukaeran, San Jeronimo egunean, Itzultzaileen Eguna izan zen. EIZIEk Literatura Unibertsala 20 urte mahai-ingurua atondu zuen, Donostiako San Jeronimo (ezin bestela izan) kaleko liburutegian.
itzulpenak irakurle bila
Gotzon Egiak gidatutako mahai-inguruan Iratxe Retolaza, Xabier Olarra eta Lourdes Otaegi.
Irailaren 30a gorriz markaturik ageri zen itzultzaileen agenda eta egutegietan, San Jeronimo eguna baita, itzultzaileen patroiaren eguna. San Jeronimok ordura arte grekoz eta hebreeraz soilik irakur zitekeen biblia itzuli zuen latinera. Harena da, hortaz, Vulgata (herriarentzako edizioa) izenez ezagun den bibliaren itzulpen ofiziala. 23 urtez aritu zen lan horretan, 382. urtetik 405. urtera artean. San Jeronimorena da, halaber, itzultzaileek sarri darabilten “Non verbum e verbo, sed sensum exprimere de sensu” esapidea –ez hitzez hitz, ez bada esanahiak ordeztuz–.

San Jeronimok legetxe, hainbat eta hainbat ordu eman izan dituzte itzulpen lanetan euskal itzultzaileek Literatura Unibertsala bildumako aleak euskarara ekartzea egokitu zaienean. Literatura Unibertsala bildumak aurten 20 urte bete ditu eta EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteak) antolatutako mahai-inguruan, besteak beste, bildumaren Katalogo Orokorra banatu zen. Katalogoaren sarreran egoki dio Lourdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak: “Literatura ororen loraldia, noski, ez zen etorri berez, bat-batean, besteei begiratuz eta besteengandik ikasiz baizik, hizkuntza ustez hobe eta aberatsetan idatzitakoan oinarriturik hizkuntza landugabe eta larrekoaren mugak zabalduz, noranahiko bihurtzeko.

Literatura ororen loraldiaren aurkian idazle eta idazlan handiak ager daitezen, ezinbestekoak dira ifrentzuan itzultzaile eta itzulpen handiak; itzulpena ez baita hizkuntza baten biziberritzean badaezpadako makulu baldarra, emagin eta inude baizik. Itzulpena ekarle da, hizkuntza orotako ekoizpen baliotsuenak dakarzkiguna; eta eramaile, gure literaturarik onenaren berri ere beste hizkuntza ororen plazara daramatzana”.

Bilduma zabaldu nahian

Gotzon Egia akuilari zutela, bildumaz jardun zuten Iratxe Retolaza, Xabier Olarra eta Lourdes Otaegi adituek.

Retolazak mahai-inguruan esana da itzulpenaren alorrean egin dela ahaleginik handiena hizkuntza literarioa aberasteko, baina kalitatea baduten arren eta eragiteko modukoak izan badiren arren, badirudiela Literatura Unibertsala bildumako aleak ez dutela euskal literatur sortzaileen belaunaldi berrian eragin, beste hizkuntza batzuetara itzulitako lanek hango idazleengan eragin duten modu berean. Horrez gainera, Literatura Unibertsala bildumarako hausnarketa taldean egin izana goraipatu zuen, halakorik ez duela eta ikusi, kasurako, euskal literatur sistemaren komunitatean.

Olarrak itzultzaile legez hitz egin zuen, Literatura Unibertsala itzultzen duenak bihotz zati bat ere jartzen duela aitortuz, Literatura Unibertsaleko itzultzaileak ez duela mertzenario lana egiten goraipatuz.

Literatura Unibertsalaren hutsunea gizarteratzean omen dago, eta irakurlearengana ez heltzeko zer gertatzen den aztertzekoa da. Non ikasten da Literatura Unibertsala irakurtzen? Lourdes Otaegi irakasleak, hezkuntza ertainetako irakasle gisa hausnartu zuen. Literatura Unibertsaleko aleak irakurtzera emandakoan emozio sakonagoak agerrarazten omen dituzte ikasleek, baina kontua da bitartekariek ahalegina egin behar dutela Literatura Unibertsaleko lanak ezagutzeko eta aukera egokiak egiteko. Euskal literatur itzulpengintzaren historiako pasarte polit bat gogorarazi zuen halaber Otaegik, Orixek Tormesko itsumutilarena eman zuenean zati bat asmaturik eman zuela-eta jazoera nola justifikatzen zuen itzultzaileak berak eta haren kritikari izandakoek. Testuaren hizkuntza iragazpena egiteaz gain “iragazpen morala” egin zuela zioen Orixek, irakurlearen integridadearen alde, eta garaiko pentsamoldeari erantzuten zion, kritikarien esanetan.

Mahai-ingurura gerturatutakoek ere hartu zuten hitza. Itzultzaile, idazle, itzulpengintza ikasleak… ziren bertan, eta bukaeran, denen ikuspegiak bildu zituen Gotzon Egiak: Literatura Unibertsala bildumaren etorkizunari begira itzulgaiak aukeratzeko irizpideak berraztertu beharko dira, itzulgaiak ez daitezen izan, batez ere, Mendebaldeko kanonen araberako gizon idazle zurien lanak. Irakurle faltaren arrazoibidea ez datza itzulpenean edo literaturan, arazo psikosoziologikoek eragiten omen diote euskal literatur irakurlegaiari. Usadioak aldatzeko saioak egin beharko dituzte bitartekariek, eskolak berebiziko garrantzia duela aipatu zelarik. Literatura Unibertsalak molde berrietara egokitzeko saioa egin beharko du, eta irakurle ororen eskura izan, saretik doan deskargatzeko moduan, kasurako. Gurean, gainera, Itzultzailearen Egunean aipatu auzi guztiak aztertzeko metodorik ez dago, itzulpen kritika akademikorik ez baita egiten.

Galdera gehiago, hortaz, erantzunak baino Itzultzailearen Egunean. Baina, hori osasungarria da oso.
Hogei urtez 153 ale
Literatura Unibertsala Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta EIZIEren lankidetzaz sortutako bilduma da. Hango eta hemengo 153 ale, orotariko hizkuntzetatik euskarara itzulitako literatur lanak denak ere, ekarri dizkigu ekimenak 1990etik 2010era bitartean. Lehen aroko liburuak Ibaizabal argitaletxeak emanak dira; bigarrenekoak, Alberdania eta Elkarrek. Argitalpena lehiaketa bidez esleitu zen bere sasoian, eta era berean esleitu izan dira urtero-urtero itzulgaiak: lehiaketa bidez. EIZIEk emandako itzulgaien zerrendatik hautaketa eginda, lagin bat aurkeztu behar izan dute itzultzaileek, eta EIZIEk izendaturiko epaimahaiak esleitzen ditu itzuliko diren lanen eta itzultzaileen izenak, urtean-urtean aurkeztutako itzulpen proiekturik onenak irizten dizkienei obra osoa itzultzeko beta eskainita.

“Orain, amaraunetik askatzeko, itzulpenek Veneziara naramate, Don Ibaira naute eramaten, Comalan jartzen naute puntuan, eta, ia oharkabean, euskararen gondolan pasatzen naiz Gustav Aschenbachekin batera Zizpuruen Zubi azpitik, euskararen zaldian egiten dut trosta estepetan barrena soldadu kosakoekin, euskaraz jarraitzen dut Juan Preziadorekin ere errege karrikak Contlako bidearekin bat egiten duen lekuan, munduko hizkuntza jantzi guztiak elkartzen diren bidegurutzean”.

Halaxe dio Anjel Lertxundik. Ezen ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula Literatura Unibertsalak 20 urteotan gurera ekarritakoa. Itzultzailearen Egunerako prestatutako bideo-emanaldian halaxe zioten elkarrizketatuek ere, gauza asko ekarri dituela Literatura Unibertsala bildumak: literaturaren altxor harrobia, euskal liburuen katalogoa handitzea, trebakuntza itzultzaileentzat, euskararen normalizaziorako behar-beharrezkoa den literatura hizkuntza, irakurle ohitua… Lurdes Auzmendi, Bakartxo Arrizabalaga, Mari Jose Olaziregi, Koldo Biguri, Juan Gartzia, Anjel Erro, Patxi Baztarrika, Gorka Arrese eta Karlos del Olmo ikusi eta entzun genituen besteak beste aipatu bideo-emanaldian.

Azkenak
2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute bihar Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


FIFAri eskatu diote atzera botatzeko Donostiaren egoitza izendapena 2030eko munduko futbol txapelketan

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Bada, Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Eguneraketa berriak daude