Gizon onaren bentajak

Aitor Albistur
Nagore Legarreta
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

I

Kaixo Xenpelar idazten dizut
gizon onaren bentajak
jakin ditzazun, nahiz ia entzun
zure ijiji-ajajak.
Ez gara horren señoritoak,
ez gara hain maharajak…
Edozein etxek nahiko lituzke
gu bezalako alhajak.

II

Garaiak nola aldatu diren
jakingo balu Txirritak!
Zazpi lan egun dauzka asteak,
baina zuloa patrikak…
Ugaldu dira langintzak eta
ugaldu dira fabrikak:
orain erratza eta fregona
dira gure erremintak.

III
Esnatu eta jeikitzerako,
aita zintzoak bezela,
ondo dakigu seme-alabak
prestatu behar direla.
Honi esnea berotu eta
hari aldatu pardela…
Aritzen denak bakarrik daki
horren erraza ez dela!

IV

Haurtzaindegira eraman eta
lantokirako tartean
soilik dabiltza etxeko lanak
guregandik apartean.
Eta han ere lan egin behar
nagusi denen artean,
behintzat soldata lan egin gabe
etxeratzen den artean…

V
Sutan jartzean probatzen denez
eltzea nolakoa den,
ikustekoa da sukaldean
zeinen mainatsuak garen!
Tortilla sarri prestatu arren
arrautzak bota baino lehen,
jaki guztiak dira gozoak
norberak egin ondoren.

VI

Xaboiak eta leungarriak
aski dituenez beti,
labadorari ere eskerrak
nola eman bageneki!
“Start” sakatu eta gerora
soilik atea ireki…
Gure arropa gobernatzen du
geronek baino hobeki!

VII

Hamaika gailu daude etxean
eta askotan zalantzan
egoten gara behar duguna
ipini aurretik martxan…
Xerrekin edo arroparekin
maiz aritzen gara plantxan,
hartutakoa dagokiena
izateko esperantzan.

VIII

Garbitasuna gure etxean
sarri dago erbestean…
Nahiz maiz garbitu beti aritzen
da gehiagoren eskean!
Aspiradora esku batean
eta trapua bestean,
beltzune asko desagertzen da
gure kopetak belztean.

IX
Kalera ere irteten gara,
nahiz eta gutxi aukeran,
gaurko legeek derrigortuta
abstemioen tankeran.
Tabernariak krisian daude,
sagardogileak greban…
Kotxea hartzen baldin badugu
ezin dugulako edan.

X

Alkoholik gabe bizimodua
denez erabat kaskarra,
egarriaren erruz sarritan
izaten dugu liskarra.
Legea egin zuen pertsona
nahiz izango zen azkarra,
baldin neronek ikusi banu
hautsiko nion bizkarra!

XI

Gaurko gizonak izan behar du
oso gizon zerbitzala,
langile fina etxean eta
kalean berriz formala.
Orain guztia da erdibana
eta eskerrak den hala!
Dena guretzat den egunean
Jaunak anpara gaitzala!

XII
Idatzi dizut Xenpelar, nola
gabiltzan jakin zenezan.
Lazkao-Txikik par egingo du
ez baitu hartzen sorpresan;
baina, mesedez eskatzen dizut,
Txirritari deus ez esan
bizi ez duen garaiagatik
ere sufritu ez dezan.

Doinua: “Eguna pasa lanean eta” edo “Andre txarraren bentajak”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude