Plazerez hordi


2010ko urriaren 06an
Ikusia nuen etekin onak ematen zituela. Han hemengo zutabegile askok erabilitako metodo hutsezina zirudien. Zer idatzi ez zekitela zebiltzala, kalera irten eta beti egiten zuten topo artista jendearekin; Euskadiko Orkestrako zuzendaria, aktoresa arrakastatsu bat, rock talde bateko kantaria, pintore bat... Bestela, beste zenbait jende ere bai, inportanteak oro: kultur kontseilari ohi bat, telebistako aurkezlea, euskaltzain bat, Athleticeko jokalari bat... Eta hala, hauetakoren batek esaten zizkionarekin, zutabegileak bere testutxoa osatzen zuen. Ez nenbilen oso inspiratuta azken aldian, ez zitzaidan samurra egiten zutabearen peskiza, eta nik ere metodoa saiatzea pentsatu nuen. Lehenengo egunak pasa eta deus ez, pare bat aste, berdin; hilaren amaiera iristen ari zelarik, ez nuen zutabea salba zezakeen inorekin topo egin kalean. Halakoxe tristea da nire bizitza. Baina nolakoak diren gauzak, berriz ere zutabea idatzi eta erredakziora bidaltzeko mugan nengoela, txapelketetan parte hartzeari uko egin dion bigarren mailako bertsolari batekin topo egin nuen pelukerian. Ez da gauza asko, baina tira, ezer baino hobe. Jarraitzen zituen gure ttakunak eta ez nion haria esplikatu behar izan. “Ez diat esango zer idatzi behar duan” esan zidan mozketa ondoren buru gaineko soila sobera nabarmentzen ote zitzaion begiratzen zuen bitartean, “baina pentsazak hitz batean, Biopower, Bioboterea euskara jatorrean. Foucaultena duk”. Alajaina, Foucault.

Boterea ez dela gauza itxi eta estatikoa erakutsi zuen Michel Foucaltek; botere guneak bainoago, botere harremanak daudela. Bere ibilbide intelektualaren amaieran bioboterea kontzeptua garatu zuen esplikatzeko nola jendarte garaikideetan boterea giza bizitzaren erraietaraino sartzen den. Botereak kontrolpean edukitzen dituela gure ohitura, ekintza, desio, sentimendu eta enparauak. Jose Luisek aipatzen zuen nola, ETAren su-etenaren eta ondorengo adierazpenen harira, boterea ahalegintzen ari den gu pozik egon ez gaitezen. Gure zoriona kontrolatzen.

Kontu zaharra da triste egon beharraren hau. Katolizismoaren historian errepikaria izan da mundua, ezinbestean, sufrikario bat delakoa, hil ondorengo bizitzan etorriko dela festarako tenorea. Malkoen bailara eta hori guztia. Aitzitik, boterearen amarruak, gu guztiok kontrolpean izateko, askotarikoak dira, eta kapitalismo berantiarrean justu kontrakoaren bidez dominatzen da eskuarki jendea. Etengabeko plazeraren beharrizanaren bidez. Jada ez gaude triste egotera kondenatuak, baizik eta kontent egotera. Eta egiazki, ez dakit zer den okerragoa. Izan ere, zenbat neke pozik egoteko! Bikotekidea (ederra, karrera eta masterduna...), familia eredugarri bat (pare bat seme-alaba, Gabonetako bazkari-afariak), lagunekin planak (afariak, parrandak, biharamunak...) lankideekin planak (footing pixka bat, futbito partida...), arteaz eta kulturaz “jantzi” (ezdakitzer-aldia, museoak, fundazioak...), norbere buruarekin ere ondo egon behar (yoga, pilates, talasoterapia...), bidaiak (Egipto, Kuba, India...) eta abar. Gauzak honela, ez da harritzekoa gureak spleen garaiak izatea; plazerez hordi, azkenerako gogaituta amaitzen dugula. Zenbat bider entzungo ote genuen: “Egun guztia sofan botata aspertuta pasatzeko irrikan nago!”. Ez alferrik, hain justu Baudelaire-ri, adiskide batek galdetu omen zion behin batean, “zoriontsu al zara?”. Poetaren erantzuna, sinbolismo handirik gabea izan zen: “Ez nago hain akabatuta”.

Azkenak
Aurreikuspenak beteta, liberalek irabazi dituzte Kanadako hauteskundeak

Botoen %99 zenbatuta, Mark Caney egungo lehen ministroa buru duen alderdiak 168 aulki lortuko lituzke Komunen Ganberan, eta lau gehiagorekin osatuko luke gehiengoa. Alderdi Kontserbadorea izan da bigarren bozetan, 144 eserleku lortuta. Duela lau urteko hauteskundeetan baino... [+]


Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena atzeman dute Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan

Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira karbono dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]


Itzalaldiak agerian utzi duena

Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]


2025-04-29 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Soldadu ipar korearrak Europan: zergatian datza koska

Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.


Patronalari absentismoaren “iruzurra” aurpegiratu eta lan istripuak prebenitzeko eskatu diote Hego Euskal Herriko sindikatuek

Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k, STEILASek, EHNEk, Etxaldek eta CGTk Iruñean eta Donostian.


“Energiaren %60 galdu dugu bost segundoan, ez dakigu zergatik”

Egunak argitzerako itzuli da argindarra ia-ia leku guztietara. Euskal Herrian baino atzeratuago egin du Espainiako Estatuko lekurik gehienetan, baita Portugalen ere. Normaltasun itxura gaur Euskal Herrian, baina goizeko lehen orduan ez dira funtzionatzen ari aldirietako trenak... [+]


Yemenen 68 hildako eragin ditu AEBen bonbardaketa batek

Petrolio-portu bateko sarraskia gertatu eta hamar egunera izan da erasoa. AEBek erasoak abiarazi zituztenetik 250 pertsona baino gehiago hil dira Yemenen. Oraingoan 68 pertsona hil eta 47 zauritu izan dira. Orain arteko bonbardaketa lazgarrienetakoa da.


Igor Peñalver (ELA Volkswagen): “Jarritako garraiatzaileekin osasun arazoak sor daitezke”

ELA, LAB eta CGT sindikatuek ibilgailu elektrikoak egiteko elektrifikazio prozesuan instalatutako olagarro edo garraiatzaile berria kentzeko eskatu diote Nafarroako Volkswageni. Elkarretaratzea egin zuten ostegunean eta atzorako greba eguna deitu zuten lantokian: 13:15etatik... [+]


2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: beste Irun posible baten erresistentzia 20 urtez

Beste bizi eredu  baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]


2025-04-28 | Amanda Verrone
Lurrerako giza eskubidea: gaudenen eta eraman gaituztenen alde

Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]


Argindarra itzuli da Euskal Herriko lekurik gehienetara, baina normaltasunera itzultzeko “orduak edo egunak” beharko dira

Gaueko 21:00etarako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako %85era itzuli da hornidura energetikoa, eta Nafarroan, berriz, %50era. Egoera okerragoa bizi dute Espainian eta Portugalen: hurrenez hurren, argindarra lurraldearen %25era eta %10era iritsi da.

Sare elektrikoa erabat erori da... [+]


Lizarrako Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka protesta egin zuten 27 gazte epaituko dituzte maiatzean

Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]


Iparretarrak taldeko militanteen omenezko margolana aurkeztu dute Baigorrin

Filipe Bidart Iparretarrak taldeko kide ohiak Kazetari azaldu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitarazteko" xedea du margolanak. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarra da haren egilea, eta Baigorriko Lagundu elkarteak antolatuta egin dute aurkezpen... [+]


Eguneraketa berriak daude