I Pilarika bezperatan hegohaizearen datan hona zenbait bertso bakan. Udazken edo urriaroan, udaberriko aldapan, bakoitza erritmo banatan ta besteok datu faltan lerro artetik zelatan. |
II Indar bateratze, polo duo, trio eta solo su berri baten pospolo. Ideak forma hartzen ari du formak bidea… auskalo! Beldur eta errezelo Euskal Estatua lelo beste biak ez daude lo. |
III Indar bateratze, polo duo, trio eta solo su berri baten pospolo. Ideak forma hartzen ari du formak bidea… auskalo! Beldur eta errezelo Euskal Estatua lelo beste biak ez daude lo. |
IV Jauzi egin behar aroz batzuek aldarte harroz aitaren etxeko harotz. Inoiz aulkirik bada arriskuan proklama politak, ahoz salbu hiruzpalau ahots lege zahar eta larros azkenean beti Ados. |
V Jauzi egin behar aroz batzuek aldarte harroz aitaren etxeko harotz. Inoiz aulkirik bada arriskuan proklama politak, ahoz salbu hiruzpalau ahots lege zahar eta larros azkenean beti Ados. |
VI Haizeak ufa ozena behetik gora zatozena zurrunbilorik latzena. Pilarikari gurean zainak eten dakizkiokena nere bertsoen gai zena nere nahia, nere sena, esatea errexena. |
Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.
Doinua: Mutil koxkor bat.
Urte askoan gurea izan da
abundantzien bailara
zenbat familia joan ote da
orain langabeziara?
Mahaian dago eztabaidagai
zer ginen eta zer gara
alfer alferrik izango dira
hemen ERE eta Hara!
Mentalitate aldaketa bat
ematen ez... [+]