"Orokorrean ez dut jendea maite"

  • Film laburrek bide luzea egin dezaketelako...
Koldo Almandoz
Koldo Almandoz 'The Balde'-ko zuzendariaDani Blanco

Hara bere lehen laburra New York-en grabatu zuena!


Eta zer meritu dauka horrek? New Yorken filmatzea hemen filmatzea baino askoz errazagoa da, eta egiari zor, ez nintzen joan nire curriculumean sortzaile askok ezinbestekotzat duten “New York” lerroa idaztera.

“Euskalduna naiz eta harro nago...!”


Noiz arte segituko dugu ekiparazio bila? Noiz arte konplexu horiekin? New Yorkeko taberna batean irakurritako poemari Berriako orrialdea eskaintzen zaio. Poema bera Zarauzko taberna batean irakurri eta ezer ez. Zer gertatzen da hemen?

Film laburren zirkuituak ia klandestinoa dirudiela!


Denak azkarra eta kontsumitzeko erraza izan behar duela dirudi, Youtuben ez bazaude ez zarela existitzen. Laburra ala luzea, norbaiti interesatzen zaio zinea? Aretoak ikusita...


Badakizu... krisia... sarrerak zazpi euro...


Kulturak doakoa izan behar duela aldarrikatzen dutenek euren burua progresistatzat dute, baina izatez, fatxa batzuk dira!

Segi lagunak egiten.


Reala salbatzeko Aldundiak denon dirua erabiltzen du, sozio-txartelek dirutza balio dute, eta kalera sutan atera beharrean, 70 euro kostatzen den kamiseta jantzita joaten gara Anoetara. Horretarako ez dago arazorik, ezta?

Badakizu, denak “sortzaile” garenetik...


Denak gara argazkilari, denak idazle, denak zinegile... Egia da medioak demokratizatu direla, baina talentuak ez dauka demokraziarekin zerikusirik.

Odon Elorzak Donostiarentzat dituen asmoez ari zara?


Hiri puta hau ostalaritza eta turismoari begira baizik ez da bizi. Donostian mekanikari edo delineantea bazara ez duzu ezer merezi. 2016an Europako kultur hiriburu Kordoba izendatzea da Donostiari gerta dakiokeen onena.

Tabakalera Kordobara eraman nahian, ala?


Politikari gehiegi dago gauzak ondo ateratzeko. Dirua inbertitzea erabakitzen dutenean eurek agintzen dutela uste dute, baina ez da euren dirua, denona baizik. Dena den, Realarekin gertatu dena ikusita, baliteke merezi ditugun agintariak izatea.


Ez zara Realzalea izango, ezta?


Reala larrutzen dut, baina realzalea naiz. Telebista ikusten lau ordu segidan pasa ditzaket nire burua idiotizatzen. Izorratzen nau, baina kritikatzen dudan guztiaren parte sentitzen naiz.

Inoiz otu zaizu psikoanalistarenean zita hartzea?


Ez, gauzak erlatibizatu, eta zentzu makroan ikusi beharrean zentzu mikroagoan ikusten ikasi dudalako. Orokorrean ez dut jendea maite. Ingurukoak eta bizitzan aurrera bultzatzen nautenak inporta zaizkit.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koldo Almandoz
Koldo Almandoz eta Aritz Truebaren ‘Natasha’ komikia: sexua, autobilaketa eta bideo biralak

Bideo sexual pribatuak sareetan zabaltzea behin baino gehiagotan albiste bihurtzen diren garaian argitaratu da Koldo Almandozen eta Aritz Truebaren Natasha komikia (Farmazia Beltza, 2022).


‘Hondar ahoak’ telesailak mugarri bat jarri du ETBrentzat sortutako fikzioan

Buelta askorik eman gabe esango dut: bart gauean Hondar ahoak-ek inflexio-puntu bat markatu zuen euskarazko telesailen historian. Koldo Almandozek zuzendutako serie berriaren lehen kapitulua ikusi ondoren, ikusle askok izan dute sentsazioa, eta hala adierazi dute sare... [+]


2019-01-18 | ARGIA
‘Oreina’ filma urtarrilaren 21etik aurrera estreinatuko da Ipar Euskal Herrian

Koldo Almandozek zuzendutako filma datorren astetik aurrera ikusi ahal izango da Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako aretoan.


Oreinako zubia

Hor egon behar zuen Khalil eta Martinen aurrean baina ez dago, zorionez. Pelix Bereziartua eta Maria Luisa San Sebastianen Uriberri baserrian zaude, ongi etorria paradisuaren atari honetara. Laulad Ahmed Salehren ezkerreko sorbaldaren parean ageri den kainaberadia da hasi,... [+]


2018-10-08 | ARGIA
‘Oreina’ filmaren emanaldi bereziak antolatu dituzte urrian

Donostiako Zinemaldian euskal film onenaren saria eskuratu eta Euskal Herriko aretoetan estreinatu ondoren, nazioarteko jaialdietara begira jarri da Koldo Almandozen Oreina filma. Gainera, zenbait emanaldi berezi prestatu dituzte hilabete honetan, Euskal Herriko aretoetan.


“Oreina”. Ibai batek izan ditzakeen adarrak

Almandozen aurreko lanekin alderatuta pelikula hau proposamen konbentzionalagoa izango zela irakurria nuen eta, izan, bada, baina ez zait iruditu horregatik asko gutxitu denik ikusleari eskatzen dion inplikazioa: Oreina-n, publikoak igarri behar ditu gauza asko, pantailan... [+]


Zinemaldia orain SSIFF da (baina badaki euskaraz)

Donostiako Zinemaldia ez da aldaketa arriskatuak egiten dituen festibal horietako bat, hori argi dago. Baina epe ertaineko perspektiba hartuta, gauza batzuetan egokitzen jakin du. Adibidez, euskal zinemak jaialdian betetzen duen tokia, duela hamar urterekin alderatuta, handiagoa... [+]


Koldo Almandozen ‘Oreina’ filma Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da Koldo Almandozen Oreina. Zinegile donostiarraren fikziozko lehen lan luzea irailaren 21etik 29ra bitartean egingo den jaialdian estreinatuko da eta, hil horretan bertan, 28tik aurrera, aretoetan ere ikusi... [+]


2017-09-13 | Gaizka Izagirre
Zinemaldiaren B aldea 14 pelikulatan

Badira proposamen-zerrenda guztietatik kanpo geratzen diren ekoizpenak, baina urtero horietako batzuk harribitxi bihurtzen dira, kultuzko. Aurten hauetakoren bat izango ote da?


Euskal Herriko 14 film Zinemaldian, erdia baino gehiago euskaraz

Zinemaldiak asteazken honetan aurkeztu du aurtengo festibalaren Euskal Herriko eskaintza: etxeko bi ekoizpen izango dira Sail Ofizialean eta 14 filmetatik 8 dira euskaraz osorik edo hein batean.


2014-04-02 | Gaizka Izagirre
%100 Eusko Label: azken urteetako ezinbesteko euskal laburmetraiak

30 minutu baino gutxiago irauten duen ikusentzunezko piezak, Euskal Herrian eginak, ikustea merezi dutenak. 14 gomendio ekarri dizkizugu baita bonus batzuk ere amaieran.


Lasa eta Zabala, poesiaren bidez oroituak Tolosan

Lasa eta Zabalaren erailketen 30. urteurrenaren harira, Kareak erre ez duena poesia emanaldia eskainiko dute hainbat sortzailek Tolosan, hilaren 11n.


Koldo Almandoz: “Euskal filmek beti dute kutsu agro bat”

Elkarrizketa polita egin diote Koldo Almandozi Zart! webgune kulturalean eta, bideoari CC-by lizentzia jarri diotenez, txoko honetara ekartzeko aukera ezin hobea eman digute.


2013-04-19 | ARGIA
Koldo Almandozek irabazi du Huhezinemako saria

Deus et machina film laburrari esker irabazi du Koldo Almandoz zinegile donostiarrak Huhezinemako sari nagusia. Goiena saria 1.500 eurokoa da. Fabrikan lan aspergarria duen langilea du oinarrizko gai Almandozen film laburrak. Tucker Dávila Wood-ek ere saria irabazi du... [+]


Eguneraketa berriak daude