"Erraztasun gehiagorekin, euskarazko matrikulazioa asko handitu da"

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta euskararen bertako egoera ederki ezagutzen ditu. Psikologian doktore, 1990. urtetik irakasten du NUPen, Irakasle Eskolan. 2007tik Hizkuntza Plangintza Arloko zuzendaria da.
Pablo Sotes
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ikasturte berriak aldaketa handiak ekarri ditu Nafarroako Unibertsitate Publikora, besteak beste gradu berrietan 72 irakasgai eskaini baitira euskaraz. Zer dela eta eman du NUPek pauso hori?


Azken urteotan bidea prestatzen joan gara desagertzear dauden ikasgaiekin, 2010-2011 ikasturtean euskaraz eskaintza sendoa egiteko. Europar Unibertsitate Eremuari egokitutako ikasketetan eskaintza hori nabarmen handitu da. Proposatzen dena berria da, graduak daude, eta hasieran irakasgai asko komunak dira. Horrek errazten digu bidea, orain zazpi talde gaztelaniaz eta bi euskaraz eskaini ditzakegulako, gradu desberdinetatik etorritako ikasleekin.


Zuek espero baino hobeto joan da matrikulazioa, euskaraz eskaini dituzuen gradu berri horietan?


Oraindik ez ditugu behin betiko datuak, bigarren seihilekoan gertatzen dena ikusi behar da, baina datuak oso pozgarriak dira. Kasu gehienetan espero baino gehiago izan dira euskaraz matrikulatu diren ikasleak. Betiere, jakinda gradu berriak direla, eta unibertsitate honetan erreferente nagusia ez dela euskara.

Dena den, NUPen dauden ikasle euskaldunen eta euskaraz ikasten dutenen arteko aldea oraindik ere handi samarra da.
Bai, hasieratik hori kezka handia izan dugu. Euskaraz ikasteko eskaintza bazegoen, hainbat irakasgaitan behintzat, eta hala ere ikasle euskaldun asko ez ziren horietan apuntatzen. Gaur unibertsitatera etortzen direnen %20 inguru euskalduna da, baina gero ez datoz bat dakitenen eta euskaraz matrikulatzen direnen kopuruak.

Horretarako hainbat arrazoi daude. Zenbaitetan beldurra izaten dute, irakasgaia euskaraz hasi eta gero gaztelaniaz segitu behar badute. Bestetik, antolakuntzarekin lotutako arrazoiak izan dira, ordutegiak eta abarrekoak. Azken horiek aldatzeko proposamen zehatzak egin genizkien ikastegietako arduradunei. Hiru urte hauetan, ikusi dugu horrek isla izan duela matrikula datuetan, alde hori gero eta txikiagoa da.

Joera aldatu dela uste duzu?


Dudarik gabe. Erraztasun gehiago izan dutenean, kopurua asko handitu da. Orain, denborari begira, espazioari begira, antolakuntza zehatza dago eta hori nabaritu da.


Hortaz, Boloniak ezarritako ereduak onura ekarri dio euskaraz ikasteko aukerari?


Bai, bai hemen, baita beste unibertsitateetan ere. Azken urteotan hainbat lekutan entzun izan ditugu Boloniaren inguruko kezkak, “euskarak galduko du” eta halakoak, baina guk kontrakoa esaten genuen. Boloniak antolakuntza berria, iraultza txikia, ekarri du unibertsitatera. Horri esker NUPen sistema aldatu dugu; besteak beste, euskarari dagokionez. Aldaketa hori bereziki hasierako ikasturtetako irakasgaietan ikusi da, komunak diren horietan. Oraingo eredua askoz ere malguagoa da eta euskara sartzeko aukera handiagoa dago. Malgutasun pixka bat uzten digutenean, guk zirrikitu hori aprobetxatzen dugu.

Malgutasuna ez ezik, borondatea behar da. Gaur egun NUPen egon badago euskara normalizatzearen aldeko borondate hori?


Bai, batez ere D ereduan ikasi duten ikasleen jarraipena ziurtatzeko, gutxienez gaur egun hori ziurtatu nahi du errektoretza taldeak. Esaten badugu ikasleek eleanitzak izan behar dutela, unibertsitatean bertan eleaniztasuna landu behar dugu. Orain arte gehienbat gaztelania hutsez irakasten zen eta orain aukera hori zabaldu nahi da. Ez agian nahiko genukeena, baina horretarako urratsak ematen ari gara.


Eskaintza akademikoaz gain, urrats horiek beste alorretan ere ematen ari dira?


Bai, jakina. Irakaskuntzarekin batera, unibertsitatean ere kudeaketa dago eta hor ere hainbat urrats eman ditugu azken hiru urteotan. Esate baterako, aurten lehen aldiz ikasleek matrikula euskaraz egiteko aukera izan dute. Horrez gain, komunikazio guztia euskaraz egin daiteke ikasle eta irakasle euskaldunen artean. NUPeko langile euskaldunak identifikatuta daude, nolabait ibilbide euskalduna ziurtatu dugu eguneroko zereginetan. Azkenik, Kultur Jardueretan ere orain hainbat ikastaro eskaintzen dira euskaraz.


Hortaz, zuzendari lanetan hasi zinenetik hona egindako lanaren balorazioa positiboa al da?


NUPen 2007tik aurrera planifikatzen hasi da euskara eta lan horrek fruitua eman du. Hori begi-bistakoa da, eta gure asmoa ildo horretatik jarraitzea da. Uzten badigute, behintzat.


Hala ere, ezinezkoa dirudi denak asebetetzea. Hainbatentzat gutxitxo da egiten dena eta beste batzuek, berriz, errezeloz hartuko dute ematen den pausorik txikiena ere. Zaila al da bi mutur horien artean mugitzea?


Nahiko konplexua da, zenbait kasutan gure lana ongi ulertu ez delako. Bi polo daude eta hasiera ez zen batere erraza izan. Jarrera batzuk ulertzen ditut, nik neuk ere bizi izan nituelako beste garai batzuk, ia ezer egin ez zenekoa. Baina oraingoan denborarekin ikusten joan da gauzak egin egiten direla.

Eskaria handituko balu eredu guztiz elebidunera joko luke NUPek?


Nik esango nuke jada badela elebiduna eskaintzen ari garena, eta handitu baino gehiago egokitzen joango da. Horrek planifikazioa eskatzen du eta lan hori egin dugu. Argi dugu gure eskaintzan eleaniztasunera jo nahi dugula, gaztelania, euskara eta ingelesarekin. Hau guztia Euskararen Plan Estrategikotik dator, hori onartuta dago, eta inork ezin du zalantzan jarri.

Hizkuntza Plangintzak 2009ra arteko epemuga zuen, hortaz iraungi da. Zein egoeratan dago Plangintza berria?


Aurrekontuekin bezala, luzapenetan segitzen dugu. Unibertsitateak ere badu hiru urteko plana, Plan Estrategikoa. Kontseiluak horren luzapena onartu zuen, baita Euskararen Plan Estrategikoarena ere. Orain hurrengo urteko Plan Estrategikoa lantzen ari gara eta horren barruan egongo da Hizkuntza Plangintza, 2013ra bitartekoa izango dena.


Zeintzuk dira aurrera begira ikusten dituzun erronkak?


Batez ere eskaintza sendotu, eta ikusgarri egiten segitzea. Horretarako urratsak eman ditugu, baina gehiago eman behar ditugu. Bestetik, kudeaketan zirkuitu elebidunak sortzea. Eta etorkizunean gustura hartuko nuke graduondoko ikasketetan ere euskararen presentzia izatea.

ASTEKARIA
2010ko urriaren 03a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Eguneraketa berriak daude