Alex Gibelalde beasaindarrak lau urte daramatza Google enpresan lanean. Deustuko Unibertsitatean Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan lizentziatu zen 2004an, ondoren Donostiako marketin kontsultora batean aritu zen eta bi urtera Google-ek kontratatu zuen Dublinen lan egiteko. Urte eta erdi darama Madrilgo bulegoetan marketin arduradun.
Zer eskaintzen du Google-ek bilatzaile ezagunena izateko? Zein da bere sekretua?
Azkartasuna da gakoa. Gure algoritmoa funtzionatzen hasi zen eta jendeak bilatzen zuena segundo gutxitan aurkitzen zuen. Funtzionaltasun kontua da. Hala ere, Interneten etengabekoa da aurrerapena eta adi egon behar dugu uneoro. Google-ek ez balitu sartu azken hamar urteetan bi astero sartu dituen aktualizazioak, beste lehiakideren batek aurre hartuko zigukeen honezkero.
Bilatzailea da gure produktu izarra eta ehunka ingeniari dauzkagu horrekin lanean, hobetzeko eta Internet aldatzen doan heinean guk ere erabiltzaileari ahalik eta emaitzarik onenak eskaintzeko. Esprint modukoa da, beti hobetzen joan behar duzu, lehiakideak pasa ez zaitzan. Mugarik gabeko mundua da Internet eta berrikuntzak egiteko aukera ematen digu.
Zer nolako segurtasun sistema duzue?
Google-en edozein produktutan, jendearen informazio pertsonala babesteko segurtasun prozesuak berritzaileenak dira. Norbaitek “Gogora nazazu” edo “Saio hau jarraitu” aukerei emateagatik pasahitza ordenagailu horretan gordeta geratzen bada, ez da gure errua, guk hor gutxi egin dezakegu. Segurtasun handia daukagu, baina erabiltzaileak kontuz ibili behar du informazioa sartzeko moduarekin.
Facebookera igotzen diren argazkien eskubideak eurenak dira eta horregatik erabiltzaileen konfidentzialtasunarekin arazoak izan dituzte. Google Docsera igotzen ditugun dokumentuak norenak dira?
Guk egiten duguna eduki horiek eskuragarri jartzea da soilik. Ez gara horien jabe.
Espainiako Apedanica elkarteak salaketa jarri dizue, Google Maps-erako argazkiak ateratzen zenituzten bitartean jendearen datuak lortzea leporatuta. Urriaren 4an duzue epaiketa. (Elkarrizketa hau Fiskaltzak kasua artxibatu baino lehen egindakoa da).
Sor daitezkeen zalantza guztiak erantzuteko agintariekin, estamentu judizialekin eta erakundeekin ari gara lanean. Gure helburu nagusia nahi gabe bildutako datu horiek ezabatzea da, herrialde bakoitzaren legean oinarrituta.
Hizkuntzei zein garrantzia ematen die Google-ek?
Handia. Google-en zeregina zera da, munduko informazioa munduko erabiltzaile guztientzat ulerkor egitea. Ildo horretan, Google Translate atera dugun produktu onenetakoa dela uste dut. Gaur egun, 50 hizkuntza baino gehiago ditugu. Informazioa edozein hizkuntzatan ikusteko aukera ematen digu, baita webguneak hizkuntza ezberdinetan ikustekoa ere.
Hizkuntza ezagunenekin ez dugu arazorik, horietan idatzitako informazio asko dagoelako sarean eta beraz kalitate ona dutelako. Guk, hizkuntza baten kalitatea ona dela jakiteko, nazioarteko erakundeek (NBE, Europar Batasuna, AEBetako Gobernua) duten informazioa gure sisteman sartzen dugu. Sistema geroz eta inteligenteagoa izateko guztion laguntza behar dugu, hizkuntzaren kalitatea hobetzeko erabiltzaileak tresna erabili behar baitu, horrela sistemari irakatsiko dio-eta. Adibidez, ikusten baduzu itzulpena kaskarra dela, behealdean egon ohi den “itzulpen bat proposatu” aukeran klik egin eta zure proposamena idatzi; zenbat eta proposamen gehiago, orduan eta kalitate hobea lortuko dugu. Euskara iragan maiatzean atera genuen Alpha moduan (garapen fasearen hasieran), ez dago oraindik informazio asko gure hizkuntzan eta kalitatea falta zaio. Kalitateak estandar minimo batzuk mantentzen dituela ikustean, Alpha egoeratik aterako dugu. Denon laguntza behar dugu, askotan jendeak euskara eskatzen duelako, baina gero ez du erabiltzen. Google ahalegin handia egiten ari da hizkuntza txikiekin, baina erabiltzaileek erabili dezaten egiten dugu, bestela ez du inongo zentzurik.
Aplikazio berririk duzue?
Azkenaldiko berrikuntza garrantzitsuenetakoa bilatzailean egin dugu. Badirudi bilatzailea zerbait estatikoa dela, baina azken batean gure bihotza da. Bilatzailea da Google handi egin duena. Ondo zaintzen dugu beti eta bi astero eguneratzen dugu. Orain, ahalegin berezia egin dugu emaitzak hobeto indexatu daitezen lortzeko, azkartasuna funtsezkoa baita, informazioa denbora errealean aurkitu nahi du jendeak. Egokitzen goaz bilatzailea, eguneratzen: irudia sinplifikatu egin dugu azkarrago kargatzeko eta erabiltzaileak behar duen informazioa formatu egokian emateko. Lehen testua baino ez zen azaltzen emaitzetan; orain, bideoak, testuak, mapak eta audioak ere eskaintzen ditugu. Bilatzen ari garen informazioa edozein formatutan eskaintzen dugu.
Google Wave iaz kaleratu zenuten eta jada desagertzear dago…
Bai, iaz egin genuen aurkezpena. Aplikazio honi esker jendeak denbora errealean elkarrekin komunikatzeko eta lan egiteko aukera zuen, baita irudiak eta multimedia artxiboak partekatzeko ere. Jarraitzaile sutsu batzuk izan zituen, baina ez du izan guk espero genuen harrera.
Google Nexus One mugikorra ere atera zenuten. Nolatan sartu zineten telefoniaren sektorean?
Nexus filosofia diferentearekin jaio zen. Duela bizpahiru urte, mugikorretan nabigatzeko balio duen Android sistema operatiboa atera genuen, sistema operatibo global eta irekia, Google-ek plataforma irekietan sinesten duelako. Telekomunikazio enpresek eta erabiltzaileek euren beharren arabera pertsonalizatu dezakete sistema operatibo hori eta edozein operadorerekin erabiltzeko aukera ematen du. Zer gertatu zen? Ia bi urte pasa ostean ikusi genuela beste mugikorrek ez zutela bere osotasunean aprobetxatzen Android sistema operatiboaren potentziala. Horregatik, guretzat mugikor perfektua izango zena ateratzea erabaki genuen, Android-ekin zer egin zitekeen erakusteko. Badakigu mugikorrena ez dela gure sektorea eta telekomunikazio arloetan sartzea oso zaila dela, batez ere telefonia zerbitzurik eman gabe, baina gure asmoa bete genuen, ez baikenuen mugikorra bera helburu, baizik Android sistema operatiboa merkatuan mugitzea. Orain, sistema hori duten 160.000 mugikor baino gehiago saltzen da munduan egunero, bi dispositibo segundoko.
Telebistan sartu duzue burua…
Guk etxean telebista eta ordenagailua ditugu, bi gauzak inoiz ez dira ondo eraman, inoiz ez dira koordinatu, eta enpresa ugari saiatu dira biak uztartzen. Google TV sortu nahi izan dugu guk. Aplikazio modukoa aurkeztu dugu jada, kaxa moduko bat: Interneten nabigatu dezakezu eta betiko kanalak ikusteko aukera ematen du. Telebista da etxeko elementu garrantzitsuenetakoa eta gure helburua izan da Internet telebistan txertatzea, telebista ere nabigatzeko plataforma bihurtzea.
Enpresa berezia omen da Google, lan egiteko moduan…
Enpresa nahiko berria da, 12 urte ditu soilik eta azkenaldian asko hazi da. Filosofia ezberdina du: zure mahaian ordenagailuarekin egon beharrean, nahi duzun askatasuna duzu. Futbolinean jolastu edo leku batean lasai egoteko aukera dugu, eta une horietan ideiak sortzen bazaizkigu, paretan ditugun arbeletan idatz ditzakegu. Google-en helburua langileari gauzak erraztea da. Egia esan, denbora gutxi pasatzen dugu horrela, baina gutxienez estres momentuetan kanpora ateratzeko, jolasteko edo lasai egoteko aukera dugu. Langileak pozik eta gustura egotea nahi du Google-ek.
Nola ikusten duzu prentsaren etorkizuna Interneten?
Nik uste papereko prentsa ez dela desagertuko. Baina Interneteko kazetaritza hazten joango da, hori seguru, etorkizuna hori izango da. Falta dena da hedabideek Internet eurentzat probetxugarri bihurtzea. Datozen urteetan mugimendua egongo da eta ziur urte batzuk barru guztientzako baliagarria izango den modua aurkituko dela. Erabiltzaileak behar duen informazioa aurkitzeko aukera izango du eta komunikabideek beraien diru-sarrerak lortzekoa.
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
------------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]