Kalerako hizkuntza eta etxeko lanak

  • The Zepo ::Ya llegó

    Autoekoizpena

    iraupena ::34´09´´

    prezioa ::10€

The Zepo
Orain dela bi urte hernaniar hauen lehenengo lana esku artean izan nuenean, zur eta lur gelditu nintzen Platero y Tú-ren eskolako gaztelerazko rock urbano lana aurkitu nuelako; ez nuen espero. Jarraitzaile kopuru polita dute eta gogotsu aritzen dira lanean. Oraingoan, baina, hastapenetako ildotik erabat aldendu ez badira ere, jada ez dira iraganeko gazte berberak; bestelako jantziak ibiltzen dituzte. Hainbat kantak Los Suaves eta Extremoduroren arrasto nabaria badute ere, bestelako tempo eta ñabardurak aurkitu ditugu, askoz zabalagoak. Saxo, tronpeta, hammond, teklatu eta bestelakoekin pieza ia errezitatuak, balada trazakoak eta blueseroagoak ere batu dituzte; baina baita orain arteko kanta azkar eta rock-and-rolleroak ere. Hitzei dagokienez, poesia uztartuz, lantzen ahalegintzen dira.

www.thezepo.com
The Zepo
'Rock Urbano” bezala etiketatuak gaude, baina abesti bakoitza mundu bat da diskoan

Ya llegó (Iritsi da). Itxaronaldia edo prozesua luzea izan da?


Itxaronaldia baino prozesu luzeagoa izan dela esango genuke. Etxeko lanak ondo egin nahi genituen eta gainera Luis bateria jotzaile berria taldean sartu zen.


Aurreko diskoko kantuak bat-batekoak ziren; hau, berriz, landuagoa da eta moldaketa asko ditu. Heldu zarete?


Esperientzia handiagoa dugu eta gogoa genuen abestiei ukitu berri batzuk emateko, adibidez, saxoa, tronpeta, hammonda, teklatua… Baina sortze prozesua betikoa izan da, asko inprobisatzen dugu, beraz esan genezake, abestiak eskatzen ziguna eman diogula.


Abesteko era ere dezente aldatu duzue eta tarteka errezitatu egiten duzue. Zer lortu nahi duzue? Zer eskatzen dizue gorputzak?


Saiatu gara ahotsari aurreko diskoetan baino presentzia handiagoa ematen. Abesteko modua asko aldatzen da, adibidez, abestiaren melodia oso markatua bada eta gainera hitzak sakonak badira, abeslariak sentimendu handiagoarekin abesten du. Bestalde, kanta psikodelikoagoa denean eta hitzak bihurriak badira ezberdin abestea iradokitzen dio Iñakiri.

Lan hau ere Santa Barbara 89 garaje-estudioan grabatu duzue zuen kasa, eta emaitza dotorea da…


Mila esker. Garajea pixka bat txukundu dugu. Pixkanaka estudio txiki bat egiten ari gara, diskotik diskora aldaketa txikiak egiten dizkiogu-eta, baina oraindik ezin esan estudioa denik.


Aizue, haizezko instrumentuak ez dira hain tipikoak rock urbanoan, e!


Egia esan, disko hau oso aberatsa da alde horretatik. Egia da “Rock Urbano” bezala etiketatuak gaudela, baina abesti bakoitza mundu bat da disko honetan, blues, hard-rock, rock & roll, punk eta funk estiloak aurkitu daitezke.


Oraingoan ere kanta bat euskaraz egin duzue…


Bai, eta etorkizunean pixkanaka gehiago egiteko asmoa dugu. Egia esateko, euskaldunak izanda, gogoa dugu abesti gehiago euskaraz sortzeko, horretan gabiltza.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude