Schengen aurrekoak

  • Hasier Etxeberria :: Mugetan

    Elkar

    orrialdeak :: 112

    prezioa ::11.60€

mugetan
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jurnalista ustez grazios batek, aldizkari serios honetantxe, zera esan zion Hasier Etxeberriari: Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan liburuagatik zela ezagun idazle modura (nota bene: aldizkari honek ez du gisa horretako sasi-kazetaririk merezi). Eta Etxeberriak erantzun zion ezetz, noski, Eulien bazka edo Inesaren balada liburuengatik zela ezagunago, hori uste zuela behintzat, baina tira.

Gaztak ager ditzadan: 1984tik, argitaratzen du libururen bat tarteka, etenik gabe. Zerrenda luzea da, genero ezberdinak, halako baieztapen txepelik entzuteko. Baina kontua da, oraingoan ere, iradokizunei kasu egin ez eta hasieretara jo duela jurnalista ustez grazios eta orain kritikari arropak beztitu dituen honek. Mugetan lehen eleberria aukeratu dio kritika arkeologikoa xede duen saila berrabiatzeko.

Labur antzean nobela laburraren haria: Nati eta Mikel harrapatzen ditu poliziak, komisariara eraman, kanta dezaten nork eman zion pistola Tximuri, eraso ekintza armatuen garaiko etakideari. Hori ez, baina ezkutatzeko beste zerbait dute bi atxilotuek, Tximu ere korapilatzen duen zerbait. Eta ezin Mikelek polizia etxekoa jasan: ateratakoak Tximuren arrastoan sartzen du polizia, ezinbestean.
Mugetan honek harrapatzen du garaiko errealitate politikoa, klabe politikoan idatzitako eleberria izan gabe. Konpromisoa, militantzia, sasia. Baina bestelakoa da interpretazioa, pertsonaiak eta haien barrukoak karraskatzen ditu, Nati eta Mikel ziegara eta Tximu zulora daraman motiboa prosaikoa da oso. Ahaire beltz batean dago idatzia gainera, atxilotuen abokatua baino detektibe ez oso abila dirudien Beistegi izeneko pertsonaiak iradokitzen duen bezala.

Schengen aurreko nobela da Mugetan, kronologikoki, baina baita Etxeberriaren bibliografian ere. Ondoren euri ugari egin duela, alegia, eta onerako. Garairako izan zuen meriturik, Olaziregik dio: “Konta-teknika modernoak darabiltza, plano alternantzia azkarrak, zehar estilo askean tartekatutako pasarteak, kameraren begiari jarraiki antolatutako deskribapen objektiboak”. Gaindituak dira, ordea, horiek denak, eta irakurketa xalo xamarra, piperrik gabea da gaur egunekoa. Gorabehera urrikoa, zurrunegia, konparazioz betea.

Zalantza gutxi: beste eleberri batzuekin lehenaren langa gainditu du Etxeberriak, nabarmen. Lerro beltzari jarraiki, eta gomendioari kasu eginez (azkenik!), Eulien bazka, esate batera. Eta bestelako lerro batean, bakanago, Iturrino handia bikaina. Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan ahaztu gabe, noski.

Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude