Brasil 2010: hauteskundeak

  • Hauteskunde kanpaina hasi da Brasilen. Urriaren hasieran errepublikaren presidentea, hots, Lularen ordezkoa hautatuko dute. Duela zazpi urte –hiru aldiz presidentziarako hauteskundeak galdu ondoren–, sindikalista metalurgiko batek gobernu federalaren burua eskuratu zuen. Gauza asko aldatu dira zazpi urte hauetan Latinoamerikako nazio populatuenean, dudarik ez. Partido dos Trabalhadores (PT) izenekoak koalizio gobernuak zuzendu ditu, baina kritiko askoren ustez ez da gauza izan oposizioan errebindikatzen zituzten politikak martxan jartzeko. Iraganeko Fora FMI, Nao ao pagamento da Divida Externa, Reforma agrária, ja leloak ez dira praktikan jarri, agian burgesiaren parte batekin paktuak egin dituztelako. Horregatik ere PTn eszisioak eta banaketak izan dituzte, nabarmenenak PSOL-ena eta Marina Silva, Ingurumen Ministroarena, orain Partidu Berdearekin presidentziarako aurkezten dena.
Iñaki Barcena
Kontrasteak. Brasilen aberats asko dago. Hego Amerikako lurraldearen erdia baino gehiago okupatzen duen estatu honetan industrializazio, produkzio eta kontsumo tasak altuak dira, eta moneta indartsua dute. Aldiz, Lularekin abian jarritako Fome zero programak ez du arrakasta handirik izan, eta oraindik ere lau brasildarretik batek –ia 40 milioi pertsonak– gosea pasatzen du egunero. Pobreak izan dira petisten (PT) gobernuen politikan etengabeko erreferentzia eta administrazioaren aurrekontuak birbanaketa ekonomikorako erabiliak izan dira. Dena den txiroentzako programak eta poltsak mugatuak dira eta zerikusi gehiago izan dezakete karitatearekin justizia sozialarekin baino.

Erlijioa. Mendebaldeko okupatzaile eta kolonizatzaileen arrastoak elizetan islatzen dira. Amazoniara zein Atlantikoko irla paradisiako urrunetara joanik, herrixketan tenplu kristauak dira eraikin handien eta zentralenak. Egia bada ere Askapenaren Teologia, marxismoaren eta kristautasunaren ezkontza ideologikoa, Brasileko herri mugimenduetan presentea dela oso, nire gusturako erlijioak herriaren opioa jarraitzen du izaten. Gainera Eliza, Evaren jatorrizko pekatutik hona, patriarkatuaren oinarri sendoa da. Seguru asko hurrengo presidentea emakumea izango da (Dilma Rouseff; PTkoa) 2011ko urtarriletik aurrera, eta horrek eragin positiboa izan dezake emakumeen berdintasun eta askapenerako. Baina azken bi legealdietan argi geratu denez, Estatuko Gobernua duenak ez ditu aldaketa sozialerako karta guztiak eskuetan. Gobernuaz gain, gizarteak behar du aldaketaren gidaria izan.

ASTEKARIA
2010ko irailaren 26a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute bihar Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


FIFAri eskatu diote atzera botatzeko Donostiaren egoitza izendapena 2030eko munduko futbol txapelketan

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Bada, Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Eguneraketa berriak daude