Literaturzaleen distopia

Farenheit 451. Zuz.: François Truffaut. Akt.: Julie Christie, Oskar Werner. Britainia Handia. 112 minutu.

Liburuei buruzko legeren bat egiten hasiko balira, debekatzeko izango litzateke, zalantza gutxi. Eta liburuak erretzea du ofizio, preseski, Guy Montag-ek. Irakurtzea delitua baita Farenheit 451 filmean. Distopia honetan ordea, distopia gehienetan bezala, zalantza sortuko zaio protagonistari, Clarisse izeneko bizilagunarekin berba egin ondoren. Zer ote dute liburuek, hainbeste jendek legez kanpo irakurtzeko? Zalantzatik transgresiora: liburuak etxera eramaten hasiko da, eta gauez irakurtzen. Emaztearekin duen harreman monotonoak badu zerikusirik horretan: egun osoa pasatzen du pantailaren aurrean, pilulaz gonburu egina. Goitik behera aldatuko da Montagen bizimodua irakurtzen hastearekin batera. Eta arazotan sartuko da: emazteak salatuta, sutetxeko lankideak etxean izango ditu berehala.

François Truffauten Farenheit 451tik arreta gehien deitzen duena pertsonaien jarrera hieratikoa da. Horri esker, kutsu absurdoa hartzen dute eszena askok –Montag lehen aldiz irakurtzen hasten den unea kasu, atzamarrarekin letrak lerroz lerro azpimarratuz–. Filmaren argazkiak, musikak, 60etako estetikak, begiei esperientzia berezia eskaintzen diete. Baina nirekin zerbaitek ez du funtzionatu: tentsio narratiboa bota dut faltan eta oinarrian elementu interesgarriak izan arren, kafeina gehiago eskertuko nuen.

“Baina, Bereziartua, zergatik ekarri diguk pelikula hau?” galdetuko du baten batek, duela 40 urte baino gehiagokoa izanda, eta Truffaut bezalako norbaitekin sartzearen arriskua kontuan hartuta. Ba, Nagore Tolosak euskaratu berri duelako filmaren oinarri izan zen nobela, Ray Bradburyren Farenheit 451. Txalapartak eman du argitara eta, pelikula ikusi ondotik hura leitzeko gogoa sartu zait. Horrela igual esan ahalko dut, hainbat literaturzalek historian ezagun egin duten esaldi hura: “Nahiago dut liburua”.

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude