Udako ajea

Pili Yoldi
Pili Yoldi
Ez dakit ze demontre gertatu den Nafarroan uda honetan, ez baitut nire jaioterria errekonozitzen. Bestondoaren ajea ez bada, ez dakit umorista baten zintan galduta nagoen edo esnatu ezinik nabilen amets gaiztoaren zurrunbiloan. Bestela, norbaitek azal ditzala aurtengo lehorte garaian nafarrok bizi izan ditugun hiru fenomenoak, oso normalak –paranormalak?– ez direnak.

Bat: harritu bagintuen UPyDko ordezkariak Miguel Sanz lehendakariarekin paktua egiteko asmoak, aho bete hortz gelditu ginen Nafarroako PP eta CDN elkarri keinuka ikusi genituenean. Alliren alderdikoak UPNtik ezkerreko atetik haserre atera orain dela ez dakit zenbat urte, eta egun hauetan PPrekin besarkatu, eskuineko leihotik sartzen. NaBairen garaipenaren arriskuaren kontra dela diote, baina Besaulki galduaren bila pelikulan daudela ematen du.

Bi: Nafarroako Kutxa suspendituta Europak egin duen azterketan. Zaplastada galanta Nafarroako arimari. Kutxa, Volkswagen eta Osasunarekin batera Erresumaren ikurrak, foralitatearen zutabeak. Nafarroako Kutxak, gure jauntxoen eremua eta nafar guztion bizkarrean ditugun maileguen emaile nagusia, ez ditu Europako bankeroen frogak gainditu herritar xumeok, hori bai, oso ongi ulertu ez omen ditzakegun zenbait arrazoirengatik. Eskerrak bai Kutxak berak bai nafar egunkaririk boteretsuenak Banca Civicaren burua den izena garbitu dioten, are gutxiago konprenitu ez ditugun beste argudio batzuk bozgorailuetatik sakabanatuz: gaizki egina zegoela azterketa, analistek ez dituztela gauzak ongi neurtu eta –lasai herria!– babes berria lortu omen duela Kutxak oso izen bitxia duen kanpoko padrino berriarekin, JC Flowers, alegia. Ez dakit zergatik, baina honekin ikasle garaian azterketetan nota txarrak atera eta gero etxean erabiltzen genituen azalpenak etorri zaizkit burura.

Hiru: zezenen alde edo kontrako eztabaidan gabiltzala, gure etorkizuneko lehendakari andreak nafar gaiztoak (zezenketen kontrakoak) edo onak (aldekoak) bereiztearekin aski ez balitz, animaliak beraiek liskarrean sartu dira bete-betean eta beren benetako iritzia argi eta garbi uzteko modurik hoberena erabili dutelakoan nago: Quesero izeneko zezenak Tafallako plazako harmailetara salto egin zuen, jendea izutzen eta zauritzen. Eta Valtierran behi batek ihes egin zuen, eta oraindik bere bila ari omen dira.

Azalpen bila egutegia miatu eta bertan aurkitu dut: Kutxarena, Sanferminak pasa eta gero esan ziguten; Rosa Diezen itzalaren agerpena, Irurtzungo festetan; CDNren eta PPren argazki beroa, Donostiatik bueltan, eta Tafallako zezenarena, azken gaupasari bukaera eman gabe. Esaten nuena, ajearen errua.

Azkenak
2025-02-27 | Gedar
Presoak gerrara bidaltzen jarraitzen du Ukrainako Gobernuak

Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.


Arma nuklearren industria finantzatzen jarraitzen dute banku espainiarrek

Arma nuklearren produkzioarekin, mantentze lanekin eta modernizazioarekin loturak dituzten hainbat enpresa aztertu dituzte, eta horien artean agertzen dira BBVA, Santander bankua eta SEPI. 


Bioaniztasunarentzako finantzamenduak kudeatzeko egitura bat espero dute Hego hemisferioko estatuek

Iazko urriko bileran lortu ez zuten akordioa erdiestea espero dute COP16ko parte-hartzaileek, eta ostegun honetan dute gailurraren azken eguna. 2030. urtea bitartean, bioaniztasunaren alde 200.000 milioi dolar bideratzeko engaiamendua hartu zuten 2022ko COP15 gailurrean, eta... [+]


Hezkuntzan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri da Valentzian

570.000 familiek euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren... [+]


Bergarako Txapa irrati libreak 40 urte bete ditu

Martxoaren 29an ospatuko dute irratiaren 40. urteurrena, musika, literatura eta tailerrak bilduko dituen Txapa Egunarekin.


2025-02-26 | Euskal Irratiak
“Gazteon herria” sortzeko bost proposamen plazaratu ditu Xuti Gaztek

"Ipar Euskal Herria gaztez odolusten ari da". Sail berriak sortu goi-mailako ikasketetan, etxebizitza sozialak egin gazteentzat edo aisialdia euskaraz bermatu… Hamabost proposamen konkretu egin ditu Xuti Gazte ezker abertzaleko gazte antolakundeak.


Plentziako Uribe Kosta BHIko ikasle-talde batek mezu “iraingarriak, matxistak eta homofoboak” zabaldu dituela salatu dute

Uribe Kosta BHI institutuko hainbat ikaslek salatu duenez, mezu "iraingarriak, matxistak eta homofoboak" jaso dituzte Batxilergoko beste ikaskide batzuengandik. Horrez gain, gaineratu dute mezuak irakasle bati ere bidali dizkiotela eta beste ikasle batzuen... [+]


Urruñako emakumeak, matxino eta biktima

Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]


Irakasleen mezua familiei: “Grebaren arrazoiak ez dira ekonomikoak bakarrik”

Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Historia militarraren kontra, eta alde

Ezpatak, labanak, kaskoak, fusilak, pistolak, kanoiak, munizioak, lehergailuak, uniformeak, armadurak, ezkutuak, babesak, zaldunak, hegazkinak eta tankeak. Han eta hemen, bada jende klase bat historia militarrarekin liluratuta dagoena. Gehien-gehienak, historia-zaleak izaten... [+]


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


2025-02-26 | El Salto-Hordago
Lanaren Ekonomia
Itunpeko eskolen gainkontzertazioaren aurka eta hezkuntza publikoaren aldeko borroka

Euskal hezkuntza sistemaren itunpeko eskolen gainkontzertazioa eta zentro pribatuen umeak hartzeko gaitasuna beherakada demografikoari eta biztanleriaren klase osaketari egokitu behar dira.


Bilboko kultur zerbitzuen pribatizazioaz hausnarketa partekatua sustatu nahi dute liburuzainek

Bilboko Udalak zerbitzu publikoak pribatizatzen jarraitzen duela salatu du Bilboko Liburuzainen kolektiboak, besteak beste, kulturari loturiko zerbitzuak. Horren harira, mahai-ingurua antolatu dute martxoaren 3an Bidebarrieta liburutegian, Kulturaren pribatizazioa izenburupean.


Iruñeko Geltokiko EKOmerkatuak bost urte beteko ditu larunbatean

Martxoaren 1ean ospatuko du NNPEK-k urteurrena argazki erakusketa eta txalaparta ikuskizun batekin.


Eguneraketa berriak daude