I Udaberri aldean dietetarako gogorik ez daukagun denon kalterako, fisikoaren modak hala diolako, goserik behintzat ez da sekula faltako… Sasoian egon behar da hondartzarako! |
II Agur ogi maitea, adio zerbeza, txokolate-tableta eta maionesa… Gabezian bizitzen ez denez erreza, luzerako ez dela zuon denon eza uzterako egiten dizuet promesa. |
III Dieta bortitzenaz ere, asko jota, soberan geneuzkanen hamarrenak bota nahian aritzen gara hainbat ergel mota; baina, autoestima goraino igota baskulak zer dioen ez zaigu inporta… |
IV Gorputza prest, erosi dudan bainujantzi deigarriari niki berria erantsi. Eguzki-betaurreko fashionak ez ahantzi! Itxurak itxuraz du hainbeste garrantzi, luzitzen hasterako nahiz eta erantzi… |
V Lehen eguzki izpia atera orduko, gaur nola ez nintzen ba hondartzaratuko? Kolpetik ez naizenez gehiago mehetuko, zalantza dut ez ote naizen kabituko, hamar lagun baitaude metro karratuko! |
VI Zentimetro karratu bat topatu ahala ahal dudan eran jarri dut eskuoihala; baina, begiztatzean hain jende argala, onar dezadan aurten, urtero bezala, tripari eutsi behar izan diodala. |
VII Nahiz ez nuen usteko sekula lehenago, haragi-merkatuan deseroso nago. Munduan ez bezala, baina areago, hondartzan esklabutza indarrean dago: beltzaranak nagusi, zuriak esklabo. |
VIII Uretara joan nahi dut baina, aukeran, lekua faltan daukat, kiloak soberan; beraz, konturatu naiz nire itzuleran zoriontasuna nahi nukeela niregan, barandatik begira zaharrek duten eran… |
IX Hain zuri, horren lodi, kaguen la puñeta! Etxera noa zentzu denetan erreta… Aurtengoa gogorra izan denez eta hurrengo urterako badudanez beta, agur hondartza eta adio dieta! |
33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]
2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten.
Azken dantza hau izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]
Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]
Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.
79. urtean, Vesubio sumendiaren erupzioak errautsez eta arrokaz estali zituen Ponpeia eta Herkulano hiriak eta hango biztanleak. Aurkikuntza arkeologiko ugari egin dira hondakinetan; tartean, 2018an, gorpuzki batzuk aztertu zituzten berriro, eta ikusi zuten gizon baten garuna... [+]
Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.
Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.