Yasuni ITT izan da iraunkortasunaren abuztuko albistea

  • Ekuadorrek uko egiten dio Yasuni izeneko eskualdean lurpean datzan petrolioa ateratzeari eta trukean munduko herrialde aberatsenek ordainduko diote erregaia hustiatuz kobratuko lukeen dirutzaren erdia, horra abuztuaren 2an sinatu zen itunaren mamia. Mugarritzat markatuta geratuko da garapen iraunkorraren historian.
Yasuni
Yasuni Parke Nazionala 9.820 kilometro karratutan hedatzen da, Ekuadorrek ekialdetik Perurekin muga egiten duen eskualdean. Amazoniako paraje honek dauka irabazita bioaniztasunaren munduko saria: hektarea bakoitzean izaki bizidun ezberdin gehiago dago hemen beste inon baino, Europa osoan baino haboro. Abuztuan marka berria ezarri du, ekologiaren eta garapen iraunkorraren aldeko mugimenduen ekinez lortu delarik Yasuni ITT nazioarteko fideikomisoa sortzea.

Ia hiru urteko negoziaketen ondoren, Ekuadorreko estatuaren izenean María Fernanda Espinosa ministroak sinatu zuen ituna Alemaniako Bonnen, klimaren aldaketaren inguruan burututako biltzarrean. Garapen iraunkorraren alde ari diren erakunde batzuek honela izendatu zuten sinatutakoa: “Ekimenak paradigma aldaketa dakar, baliabide naturalen erabilera arduratsua ezartzen duelako”.

Yasuni ITT akordioak funtsean bermatzen du Ekuadorrek lurpean utziko dituela, erauzi barik, eskualde horretan omen dauden 846 milioi tona petrolio, ordainetan Nazio Batuen Erakundeak PNUD funtsaren bidez kudeatuko duelarik munduko herrialde aberatsek ondoko urteetan emandako 3.600 milioi dolar iristea Ekuadorrera. Hau da, Ekuadorrek eskuratuko du petrolio hori ustiatuko balu irabaziko lukeenaren erdia. Oraingoz Alemania, Belgika, Italia, Espainia eta Europar Batasunak berretsi dute beren parte hartzea.

Yasuni ITT (hiru hizkiok eremu geografikoa laburbiltzen dute, Ishpingo, Tambococha eta Tiputini ibaien inizialekin) itunak onura handiak ekartzea espero dute sinatzaileek. Hasteko, petrolio hori guztia lurpean geratzeak esan nahi du atmosfera 407 milioi tona karbono gutxiagoz kutsatuko dela; gutxi gora behera urtean Frantziak edo Brasilek isurtzen dutena adina.

Bigarrenik, munduko bioaniztasunik ugariena daukan Yasuniko natur ondasuna babestuko da, nazioartetik iritsitako dirutzak Ekuadorreko beste eskualde batzuetako egoera hobetzen laguntzearekin batera. Hirugarren, baliabidez aberatsa izanik txirotasunean itota bizi den Amazoniako egoera soziala hobetzea espero da. Azkenik, energia kontsumo eta garapen mailako ereduak aldatzen lagundu dezake Yasuni ITT itunak.

Amazoniako jatorrizko jendeentzako ere garrantzia berezia izan behar du. Huaorani etniako jendeak azken hamarkadotan presio handia jasan du oihanera zura, mineral eta petrolio bila iritsitako kanpotarren esku. Huaoranien arteko gutxienez bi tribuk, Tagaeri y Taromenane jendeak, zuriekin harremanik edukitzeari uko egin dio. Itunak horien eskubideak zaintzea biltzen du.

Sinatua, garrantzi handikoa izanagatik ere, marko orokorra besterik ez da. Orain horren zehaztapenak lotzen ahalegintzen dira urteotan Amazoniako bertatiarrekin elkarlanean aritu diren politikari eta intelektualak, hala nola Alberto Acosta eta Fander Falconi diputatu eta ministro ohiak, edo Joan Martinez Alier irakasle katalana, ekologia politikoaren teorialari eta lider ezaguna. Ekuadorreko agintariek, presidenteak nabarmenki, ituna sinatu bitartean egindako atzera-aurrerak daramatza erne egotera.

Ekologista infantil ala aitzindari?

Rafael Correa presidenteak ezusteko galanta eman zien iazko abenduan Yasuniko itunaren bultzatzaileei. Klimaren aldaketari buruzko Kopenhageko biltzarrean sinatzekotan zen munduaren aurrean, baina ez bakarrik sinatzeari uko egin baizik eta kristorenak eta bi esan zituen sustatzaileen kontra. Hala nola, Ekuadorren aurrerapenaren etsai nagusia ez zela eskuina, “ekologismo infantil” delakoa baizik.

Correaren erasoek behartu zituzten Fander Falconi kanpo arazoetako ministroa eta Alberto Acosta legebiltzarreko presidentea beren karguetatik dimititzera. Ez ziren nornahi, Rafael Correa ezkertiarra agintera eraman zuten Pais mugimenduaren sortzaileak baino. Abendutik hona gauzak aldatu dira, antza, baina Yasuni ITT aurrera atera dadin urte luzez lehiatu direnek motiboak dituzte Correak bihar edo etzi iritzia alda dezakeela beldur izateko.

Alberto Acostak garbi adierazi du hurrengo urratsak zeintzuk izan behar duten. Hasteko, Correa presidenteak publikoki berretsi behar du bera agintean deno ez dela ustiapenik izanen ITT eskualdean. Yasuniren mugen inguruan ere galarazi behar ditu petrolio bilaketak.

Inguruko ustiapenetarako egin diren errepideek sortu dituzten kalteak gertutik zaindu behar ditu. Isolaturik jarraitzea erabaki duten indigenen eskubideak zorrotz bermatu behar ditu. Yasunik dauzkan beste arriskuak ere, funtsean errepide handiak, basogintza legez kanpokoa, kontrolik gabeko kolonizazioa eta turismo ilegala, kontrolpean hartu behar ditu. Eta saiatu mugaz bestaldeko eremuetan Peruk antzeko urratsak egin ditzan.

Bi arrisku nagusi ikusi ditu Acostak saihestu beharrezkoak. Gerta bailiteke Yasuni ITTren letra ttikiak idazterakoan nazioarteko finantzazioa lotzea edo karbono isurketen merkatuarekin edo Ekuadorren kanpo zorrarekin. “Karbonoaren merkatua, hau da, isuriak komerzializatzea herrialde txiroei baldintzak ezarriz, kolonialismo era berri bat da”, idatzi du Acostak.

Orobat ez zaio Acostari onargarria iruditzen REDD proposamena, oihanen erauztea eta hondatzeagatiko isurien gutxitzea alegia. Nazio Batuek sustatzen duten programa honen bidez herrialde aberatsek bultzatzen dute edozein zuhaitz landaketa mota, jatorrizko oihanak eraitsi eta zuhaitz monolabore kaltegarriak ugarituz.

Acostak aipatzen dituen arrisku horiek guztiak bere eginaz ere, askoz baikorrago idatzi du Joan Martinez Alierrek Sin Permiso gunean: En Ecuador la Iniciativa Yasuní ITT se encamina al triunfo. Martinez Alierrek, hala ere, aitortu du ezin duela oso ondo ulertu zein joko egin duen Correa presidenteak, batean ezker ekologistari egurra emanez eta hurrengoan ituna sinatuz.

Bai azpimarratu du Martinez Alierrek Ekuadorren gai honen inguruan gertatu den gauza bitxia: hemen ez dira indarrak lerrokatu munduan askotan gertatzen den legez ezkertiarrak eta ekologistak alde batetik eta eskubia bestetik, Ekuadorren Correa “ekologista infantilen” kontra zaunkaka ari zenean eskubiko komunikabideek defenditu omen zuten Yasuni ITT.

Bada azken eragozpen bat itunarentzako. Alegia, hortik aterako ez duten petrolioa konpainiek beste nonbait erauzi dezaketela. Martinez Alier zaharrak baikor izan nahi du honetan ere: Yasunikoa eredu gerta liteke Amazonia osorako, Indian eta Txinan ikatz meategiak dauzkaten eskualdeetarako, Niger deltarako....


Argazki oina: Yasuni eskualdea Kito hiriburutik 250 kilomtrora dago, Ekuadorreko ekialdean. Bere ia 10.000 kilometro koadroak (Nafarroaren azalera) Biosferako Erreserba izendatu zituen UNESCOk 1989an. Oihan tropikalak estaltzen du. Munduan ez da beste txokorik hektareako hemen baino bioaniztasun handiagoa denik, ugaztun, xomorro, anfibio, txori eta landaretan. Huaorani jendea (Waorani edo Waodani izenez ere ezagutua) bizi da lurraldeotan, 4.000 inguru, batzuek beren borondatez isolatuak. Yasuni ITT hitzarmenak bermatu beharko lituzke huaoranitarren bizimodua eta eskualdeko oihan joria urte gutxitan ez suntsitzea. “Yasuni” hitzak bertatiarren hizkuntzan “lur sakratua” esan nahi omen duenez, Ekuadorreko presidenteorde Lenin Morenok 2010ean gaztelaniaren akademiari eskatu dio onartu dezan “yasunizar” hitza honako esanahiarekin: naturaren defentsan borrokatzea.

Azkenak
EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


ANE LABAKA MAYOZ:
“Ama izatean bizitako zurrunbiloari hitzak jartzen saiatu naiz”

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.


“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


Eguneraketa berriak daude