Liburuen itzalpera doa erredakzioa

  • Eguzkiaren onena, itzala, ez da guk asmatua. Baina ohiko guardasol loreztatuen ordez, eki kolpeetatik babesteko liburupean sartzeko gonbita luzatu nahi dizugu. Bai, guk, Argiako erredakzioko kazetariok. Urte osoan gure atzaparretatik ateratzen diren letrak leitzen dituzun horrek, abuztuan jai ematen diguzun horrek, hondartzan sekretuki faltan botatzen gaituzun horrek, hurrengo orrietan kontseilatutako libururen bat irakurriz ez gaituzu hain urrun izango astekaria leitzen ez duzun hilabetean. Hauek baitira  gure lanean erabiltzen ditugun materialetako batzuk.


2010ko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.


 

Eginbehartarra (Kronika)

Nire denboraldiko ibilerak. Iñaki Isasmendi. Azkoitiko Udala. 144 orrialde

* * * * *

Nire denboraldiko ibilerak liburuak 2000. urtean ikusi zuen argia. Azkoitian 1914an jaiotako Iñaki Isasmendik herrimin bizi-bizia sentitu zuen orduan. Abegi egin zion Hendaia laga zuen eta jaioterrira itzuli zen. Orduz geroko bidean, bere bizitzako bidaide Xabier Txanton adiskidea agurtu zuen betiko. Azkoitiko alkate ohi Nerea Zubizarretak herrikidearen ibilerak “ondorengoentzat, eta denentzat, inolaz ere berriro bizi nahi ez ditugun denboraldi” bezala jotzen ditu liburuaren hitzaurrean. Iñigo Aranbarrik berriz, Isasmendiren herrikide eta adiskideak, “ahaztuaren kontra”-ko gorazarretzat: “Isasmendiren liburu hau letra xehez idatzitako bizitza baten kontakizuna da (...) Isasmendi, zerbait izan bada, militante izan baita bere bizitza osoan, Barne-barnean, erraiak erre arteko abertzaletasun baten militantea iraganean eta iraganetik bizi den ‘gudari zahar’ bat baino. Isasmendi ‘eginbehartarra’ da”.

 “Udako egun haiek” gogoratuz hasten dira betiereko gudariaren ibilerak: “1936ko uztailaren 19a zen (...) pistola bat eskuan jarri eta lantegi aurrera joateko eskatu zidaten” dio liburuaren egileak.

Loiolatik Saturraranera egin behar izan zuen berehala. “Viva España”, “Viva el Rey” eta “Viva la Republica” oihuak entzuten ziren han-hemenka. Joxe Manuel Santue, Xabier Txanton eta Iñaki Isasmendi gazteek berriz, Eusko Gudarostean izena eman zuten eta gerraren gorabeheretan abiatu ziren.

Mikel Asurmendi





Luma eta kamera, zurekin baina zu gabe (Saiakera)

Zinea eta literatura. Begiaren ajeak. Harkaitz Cano. Elkar. 136 orrialde. 13,75 euro
* * * * *
Gehiago gustatu zitzaidan liburua. Zinema-zuzendari ugarik entzun behar izan du esaldi madarikatua. Eta hala ere, ezin uko egin elkarrenganako erakarpen tentagarri eta arriskutsuari: erreferentziaz, keinuz, amodioz eta gorrotoz betetako historia da idazle, gidoigile eta zuzendariena, eta makina bat adibide aurkezten dizkigu Harkaitz Canoren begi zorrotzak. Dokumentazio, zehaztasun eta gogoeta bikainez, Truffaut, Kubrick, Tarantino, Erice, Pasolini, Dostoievski, Cervantes edota Calvino izan ditu bidaide.

Mikel Garcia

 

Emakumeak gutxietsiak literatur kritikan (Saiakera)
 

La novela femenil y sus lectrices. Laura Freixas. Kordobako Unibertsitatea. 156 orrialde. 10,60 euro
* * * * *
Azpitituluak ederki jasotzen du liburuaren mamia: emakumeak eta femeninoa dena gutxiestea gaur egungo espainiar literatur kritikan. Freixas ohartu zen bere obrak emakumeenekin alderatzen zituztela kritikariek, eta ez gizonenekin. Bere lanetan emakume protagonistak batere ez, asko ala gutxi izan, horiez galdetzen zioten kazetariek. Bide batez, lana femeninotzat jotzea eta gutxiestea eskutik zihoazen. Editoreak hala esan zion: “Ez zaitut mindu nahi, Laura, baina onar dezagun batez ere emakumeak dituzula irakurle”. Eskuliburu bikaina, edonori burua astintzeko.

Onintza Irureta Azkune
 
Barnemuinetako poetak alderrai (Nobela)

Los detectives salvajes. Roberto Bolaño. Anagrama. 620 orrialde. 20 euro
* * * * *
1998. urtea zen eta Herralde sari gizena eskuratu zuen Roberto Bolañok Los detectives salvajes nobelari esker. Paradoxikoa ere bada halako golardoa irabaztea, likatuta ekartzen duen errekonozimendu, prestigio, koipe eta txaranga guztiarekin, zerk eta idazle frakasatu, errari, kuasi-gaizkile batzuen istorioak. Baina ez dugu ur horietan sakonduko, literatur sari ororen galtzarbeez hitz egiten hasiko ginatekeelako. Eta ez da itxura.

Tituluak hala iradoki badezake ere, hau ez da eleberri poliziakoa. Badago ikerketa, baina literarioa da, alde formaletik egina: lotu gabeko pusken bidez kontatzen zaigu Arturo Belanoren eta Ulises Limaren istorioa, beti besteren testigantzekin, inoiz ez lehen pertsonan. 1970etako Mexiko Hirian sortuko den poeta talde batekin abiatzen da –Barnemuinetako Errealismoa, mugimenduaren grazia– eta mundu erdia zeharkatzen du Belanoren eta Limaren lorratzei segika. Nobela fragmentarioa beraz, bost puxtarri egungo modaren irizpideen arabera.

Beste bost, autofikzioa ere badelako. Belano egilearen trasuntua da; Lima haren lagun Mario Santiago Papasquiarorena; eta Barnemuinetako Errealismoa, biek sortu zuten Infraerrealismoa da fikziora eramana. Liburua bukatuta beraz, bigarren irakurria dator, zer gertatu zen benetan eta zer ez jakiteko irrikaz.

Eako Poesia Egunetan bi idazleren iritziak entzun nituen nobela honetaz, eta Bolañoren beste obra handiaz: hil ostean publikatutako 2666. Batek aurreneko hau nahiago; bestearentzat berriz, bigarrena idazteko entsegu orokorra izan zen gaur ekarri duguna. Ez dut iritzirik, ez baitut 2666 irakurri. Oporretan denborarik badut, irailean etorri galdezka.

Gorka Bereziartua

 
Kultur talkaz, ironiaz baina zorrotz (Komikia)

Shenzen, Pyongiang eta Chroniques Birmanes. Guy Delisle. L'Association / Delcourt
* * * * *
Txina, Ipar Korea eta Birmaniara egindako bidaien kronikak bildu ditu Guy Delisle komikigile quebectarrak Shenzen (2000), Pyongyang (2003) eta Chroniques Birmanes (2007) liburuek osatzen duten trilogian. Xehetasun ugariko zuri-beltzezko lerro xumeen bidez, hausnartzera garamatzan ikuspegi ironikoarekin, herrialdeen arteko kultur talkaz mintzo zaigu Delisle, egoera surrealistak sortzen dituzten komunikatzeko arazoez, gizarte egituraz, jendearen beldurrez... Astiberri argitaletxe bizkaitarrak plazaratu ditu gaztelaniaz.

Jon Torner
 
IRAko militante historiko baten bizitza (Biografia)

Joe Cahil: a life in the IRA. Brendan Anderson. O'Brien Press. 368 orrialde. 12 euro
* * * * *
Brendan Anderson kazetari belfastarrak bildu ditu 400 orritan IRAko buru karismadunena zenaren bizitzaren pasarte nagusiak. Egun, publikoki kontatu daitezkeenak behintzat. Izan ere, borroka armatua, gose grebak, ihesa, kartzela, klandestinitatea eta politikari lotuta bizi izan zen. Provisional IRAren sorreraz, Igande Odoltsuaz, Gaddafik hiru itsasontzi bete arma IRAri emandako garaiaz edota Ostiral Santuko bake akordioetan jokatu zuen rol garrantzitsuaz egindako begirada honen bitartez, Irlandaren azken 60 urteko historia bortitz bezain zirraragarriaren argazkia osatuko dugu.

Axier Lopez

 
Asun xumeak zenbat dezakeen (Gida-liburua)

Purin d'ortie & compagnie. Batzuen artean Editions Terran. 112 orrialde. 15 euro
* * * * *
Jatorrizko Purin d'ortie & compagnie. Les plantes au secours des plantes Editions de Terran argitaletxe pininiotar joriaren mozkina da. Gaztelaniaz Tafallako La Fertilidad de la Tierrak izendatu du Plantas para curar plantas. Para tratar sin química los problemas del huerto. Asunak-osinak, azeribuztanak, zoldabelarrak, garoak eta bide bazterretako beste belarki mesprexatuek ongarri zein sendagarritzat dauzkaten bertuteez ari da. Zukua ateratzeko, nekazari izan barik, aski duzu ortu ñimiñoan edo balkoi sotilean zeureentzako barazkiak edukitzeko nahia-ametsa. Edo susmatzea etorkizuna agian liburuen orrietan ez baizik oinpeko ostoetan ote datzan.

Pello Zubiria
 

Eskola librera sartzeko leihoa (Saiakera)

Calidad de vida. Rebeca Wild. Herder editorial. 264 orrialde. 21 euro
* * * * *
Wild-en liburu denetan aurkituko dituzu Ekuadorko eskola librearen oinarriak.

Calidad de vidan kontatzen du nola izan zen sorrera prozesua 1977an. Pestazzoli eskolak ez du Hezkuntza programa jarraitzen, bederatzi urtez haurrek bertan hezteko aukera dute eta bukaeran diploma bat jasotzen dute, zeinaren bidez edozein ikasketa jarrai dezaketen sartzeko azterketarik egin gabe.

Eskolak besteak beste Montessori, Freinet eta Piaget ditu oinarri, baina horien ekarpenak benetan aplikatzeko, errotik egokitzen du eskola haurraren garapen faseetara: eremu irekiak eta erakargarriak ditu, aktibitate bakoitzerako bereiziak –batean lasaiak, bestean aktiboak, honetan ixilak, hangoan zaratatsuak...–. Irakaskuntzaren abiapuntua da haurrari barrutik datorkiola ikasteko eta heltzeko gogoa, eta ez dela kanpotik bideratu edo estimulatu behar. Nekazariarekin parekatzen du: garia landu nahi duenak lurra prestatzen du, ongarritu, ureztatu... baina behin hazia ereinda, nekazariak badaki berez etorriko dela landarea, “horretarako aurreprogramatuta dago”. Ikasleen ondoan egoten dira hezitzaileak, baina ikasleek erabakitzen dute zer eta nola egin, euren artean adostutako arauak jarraituz.

Hemen Wildi jarraitzen dioten eskolak baditugu, eta merezi du tarte bat egitea astekarian. Eskola arruntetako irakasle eta gurasoentzat ere aberasgarri da, ordea, liburua: norberaren eskola aztertu eta hobetzeko pistak ematen ditu, baita gurasoen funtzioaz eta haurrarekiko harremanaz ere. Pestazzoli eskolan hezitzaileak eta gurasoak ontzi berean doaz, eta hori edozein eskolarako da arrakasta gako.

Estitxu Eizagirre



Geure buruaz (Saiakera)

El viaje al poder de la mente. Eduardo Punset. Destino. 364 orrialde.19 euro
* * * * *
Azken ikerketek gure burmuinaz zer irakatsi diguten azaltzen digu Eduardo Punsetek adimenaren boterera egindako bidaia honetan, estilo atseginean, batzuetan kaotiko samarra bada ere. “Nola bizi ahal izan dira milioika lagun beren barnean zer gertatzen zen jakin gabe?”, bere buruari, edo akaso bere burmuinari egindako galdera horretatik abiatuta, Punsetek diosku gure gogamenak ez duela gustuko iritzia aldatzea, baikorra izateko programatuta dagoela, eta gainerako animaliak baino askeago eta, horrexegatik hain zuzen, zorigaiztokoago bihurtzen gaituela. Besteak beste.

Unai Brea
 

Siberiara doazen trenen zarata (Nobela)

Vida y destino. Vasli Grossman. Galaxia Gutenberg. 1111 orrialde. 26 euro
* * * * *
Bigarren Mundu Gerrako Stalingrado da liburuaren arima, han gerra kronikagile izandako Vasili Grossmanek zukutzen duena. Eta funtsean, eleberriko pertsonaia ugarien joan etorriekin, Stalinen Sobiet Batasun osoa biltzen dute idazlearen lerrook, sakon, gordin eta era hunkigarrian. Gerra, Siberiako gulag-ak, nazien heriotzaren esparruak, zelatariekiko beldurra, Alderdiaren komisarioak… Stalinismoaren erraiak Alderdi Komunistako kide zokoratuaren begietatik kontatua. Siberiaranzko trenen zarata iltzatua geratu zait ezkerreko belarrian.

Xabier Letona
 

Kazetaritzatik mitora (Kronika)

Ebano. Ryszard Kapuscinski. Anagrama. 352 orrialde. 19 euro
* * * * *
Afrika ia 40 urtez alde batetik bestera bidaiatu ostean, kapitulu motzetan bildutako erreportaje zabal gisa ulertu behar da Ebano. Bertan kontatzen diren historiek irakurlea ahozabalik utziko dute: europarrek bultzatutako gudak, beren buruaz ihes dabiltzan herriak, “nire aberria euria ari duen hori da” dioten nomadak, jabetza bakar kazola bat duten herritarrak.... Ebanok kontinente honek gainetik kendu ezin dituen topikoak saihestu eta bazterreko bideak hautatuz, ikusten ez den aurpegia letrekin marrazten du. Afrikari buruzko kazetaritza maisulana.

Lander Arbelaitz
 

Konkistaren historia grisa (Historia)

La guerra de navarra. Peio J. Monteano. Pamiela. 405 orrialde. 25 euro
* * * * *
Liburu hau ez da saiakera politikoa. Ez da eleberri historikoa. Ezta mikrohistorian trabatzen den ikerketa lokala ere. Ez da iritzi liburua. Ez da gida bat. Ez da hiztegi bat. Liburu hau Historia liburua da. Euskal Herriko historiografian azkenaldian hain eskas diren historia orokorreko liburua. Horregatik bakarrik, eskertzekoa da Monteanoaren bederatzi urtetako lana. Nafarroako konkistaren urteurrena gainean dugun honetan, liburu hau mugarri izateko jaio da. XIX. mendeko Boissonaderen obratik horrelako kronika gutxi idatzi da –Pedro Esarteren 2001eko La conquista de Navarra da bakanetako bat–. Baina aurrekoak ez bezala, Monteanoren lanak sintesia du dohain. Gertaera klabeetara jotzen du, bazter bideetan galdu gabe.

Anbiguotasunetik ihes egin eta ahobizarrik gabe hitz egiten du Monteanok: konkistaz, espainiarren errepresioaz, nafar erreinuaren subiranotasunaz... Baina ez da sinplifikazioetan edota kontzeptu anakronikoetan erortzen; iritzi politikoan zabaltzen ari den “onak eta gaiztoak” –agramondarrak versus beamountarrak– joko labainkorrari uko egiten dio, esaterako.

 Urko Apaolaza


ASTEKARIA
2010ko abuztuaren 01
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#2
Arkaitz Zarraga Azumendi
#3
Ane Ablanedo Larrion
#4
Haizea Isasa
Azoka
Azkenak
Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Eguneraketa berriak daude