Charlie Kaufman gizagaixoa

Adaptation.
Zuzendaria: Spike Jonze. Aktoreak: Nicholas Cage, Meryl Streep. Gidoia: Charlie Kaufman.
Urtea: 2002.
114 minutu.


Gizagaixoa Charlie Kaufman, gizena dago, burusoil geratzen ari da, urteak joaten ari zaizkio gidoigintzan lan arrakastatsurik egin gabe, Orkidea lapurra liburua zinemarako egokitzeko eskatu diote, eta burua lehertu beharrean ari den arren, ez ateratzen nola. Hori gutxi balitz: Charlie ez da moldatzen emakumeekin, soziopata samarra da. Oraindik nahikoa ez? Anaia bikia etxean sartuko zaio, gidoi bat idazten hasiko da eta hara, bukatu du, ondo pagatuko diote. Eta emakumeekin ere, Charlie gizagaixoa baino hobeto moldatzen da.

Adaptation
galtzaile baten istorioa da. Bere burua etengabe zalantzan jartzen duen gizon heldu patetiko batena. Baita hori baino gehiago ere: sorkuntzaren –ez dut hitza sobera maite, baina...– gaineko gogoeta, istorio bat eraikitzeko orduan izaten diren buruhausteen erretratu tarteka exageratu samarra, eta momentu batetik aurrera irrigarria.

Ezinak jota, Kaufman (Nicholas Cage) egokitzen ari den liburuaren egilearekin, Susan Orlean-ekin (Meryl Streep) obsesionatzen hasiko da. Eta anaiaren gomendioei jarraituz haren eguneroko bizimodua espiatzen hasiko da. Momentu horretatik aurrera, filmak thriller baten tankera hartzen du eta ez dira faltako droga trafikoa, pornografia, hilketak...

Eta itxoin, hori lehen buelta baino ez baita. Begiratu fitxa teknikoari. Zuzendaria: Spike Jonze. Aktoreak: Nicholas Cage, Meryl Streep. Gidoia: Charlie Kaufman. Bai: gidoilariak bere burua bihurtu du protagonista. Eta horretaz jabeturik, pentsatzen hasten zara ariketa gogorra izan behar dela norberaz hain erretratu gupidagabea egitea. Zeure porrot profesional, sentimental, sozialak pantaila handira eramatea.

Baina omnis homo mendax, eta gidoilariek zer esanik ez. Dena da beloa, maskara, mozorroa. Charlie Kaufman, benetako Charlie Kaufman, arrakasta handiko gidoilaria baita Wikipedian irakurtzen dugunez. Oscar saria irabazi zuen 2004ko Eternal Sunshine of the Spotless Mind filmarekin. Gizon argala, buruan kalpar osasuntsua. Zerikusirik ez filmeko Aginako zero horrekin. Anaia bikirik ere ez du, ederra ziria sartu didana. Baina, pentsatzen jarrita, inori interesatzen al zaio benetako Kaufmanen bizimodua? n

Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude