Bolo histerikoa

Aspaldian analisirik egin gabe, denbora falta aitzakiatzen zion bai bikotekideari bai bere buruari. Lan askorekin zebilen, ardura familiarrak egunetik egunera handiagoak ziren, eta obsesioraino begiratzen zien hainbat eraikinetako erlaitzetan, kasik oharkabean ipintzen dituzten orratzei; iltze gisako hauek usoak pausa ez daitezen ipintzen dituzte, zirinik egin ez, eta eraikin kanpoaldeak kakaztu ez ditzaten. Bera usoen gisara sentitzen zen, iruditzen zitzaion errealitateak halakoxe orratzak ezarriak zizkiola, eta ez zeukala non pausatu, non egokitu, non laketu. Sarri etortzen zitzaion gogora bost egunez desagerturik egon, eta seigarrenean non eta etxeko ganbaran kukutua topatu zuten lankide desorientatua, edota aste batetik bestera hil zitzaion lagun osasuntsua. Harik eta, akaberan, sendagilearenera deitu zuen arte.

Bihotz pilpirak azkartxo zebilzkion eta tentsioa altu samarra zuen, baina sendagileak hitzorduko urduritasunari egotzi zion. Alabaina, onartu behar izan zuen azken hilabeteetan ez zela gehiegi zaindu, lo gutxi egiten zuela, eta gauez gaixotasun larrien hurbiltasunak erotzeraino erasaten ziola; aitortu behar izan zuen gehitxo erre eta edaten zuela, eta gutxiago jaten zuela nekeza zitzaiolako ahamena irenstea. Sendagileak, orduan: “Adinarekin tiroak gero eta hurbilago entzuten dira, ezta? Badakizu angustia hitza nondik datorren? Latineko angustus hitzetik hain segur, eta toki estu eta hertsia adierazten du. Ba horixe da zure bizitza laburbiltzen duen hitza. Estres apur bat beharrezkoa da, baina neurrian. Nago bolo histerikoa duzula, horixe dela jatekoak irensten uzten ez dizuna. Bizimodu mantsoagoa komeni zaizu, eta on egingo dizu, hasteko, Tranxilium pilulak egunean hiru bider hartzeak”.

Anbulatoriotik irtetearekin batera, tiroak urrunago sumaturik, telefonoa itzali zuen. Gero, botikara joan beharrean, kafe batera jo zuen. Berrian, Nafarroa Behereko Behorlegi herrixkan Maddi Oihenarten eta Jeremy Garat biolontxelo jotzailearen kantaldia iragartzen zen. Tokitan zegoen, baina ez bat eta ez bi, joan egin zen. Gidaritza –Oihenart beraren azken diskoa lagun– lasaigarria egin zitzaion, eta paisaia bihotz altxagarria, eta Irunberriko Arroilara iritsirik, harrika jaurti zuen telefonoa. Otsagabian, bazkaldu aurretik ciber kafe batean sartu zen hemerotekan kuku bat egiteko, eta horra aurreko batean irakurritako erreportaia: Zuberoako Gamere herrixkan, Lamina Zilo izeneko osinean, ura 34 gradutan irteten da lurpetik. Kasik sms bat zirudien email bat idatzi zuen: “Ongi nago. Berandutuko”. Bolo histerikoa ahantzirik bazkaldu zuen, eta Orhirako bidean gora aurrena eta Larrainerako bidean behera hurrena, presarik gabe egin zuen aurrera. Eta noizbait ere osinera heldu zelarik, astiro biluztu, eta gozoro sartu zen uretan.

Iluntzean, Behorlegi herri miniaturazkora iritsirik, Santa Grazi kaperara jo zuen. Gaualdia hasi aurretik, azaldu zuten kapera hartara haur ttikiak eramateko usadioa dagoela, ibiltzen eta mintzatzen ikas dezaten. Eta berak irudipena izan zuen, ezbeharren bat izan dutenen gisara, berriro ere ibiltzen eta mintzatzen ikasi beharra zeukala. Kantaldia kandela soil baten argitan garatu zen, mikrorik gabe, a capella alegia, eta txorien firurikak eta hegaldiak izan zituen ardatz, eta berak, hunkiturik, irudipena izan zuen aspaldian lurretik arrasegi ibili zela eta berriro ere hegaldatzen ikasi beharra zeukala. Akaberan, autoan sartu, eta abiatu ondotik, zin egingo luke ibilgailua hegan zihoakiola.

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude