Nazio zatiezina

Aspaldi esan genuen, baina eurek esan dute orain: ez daukagu lekurik Espainian. Eta baietz esaten zigutenak nabarmen geratu dira. Independentziarik gabe ba ei zegoen estatu hau denon aterpe izatea, desberdintasunean baturik, deitu federalismo edo eman beste edozein izen. Eta ideia horretara limurtu zirenek Espainia seduzitu zela zioskuten, baina Espainiak agerian uzten du zer den, aukera duen bakoitzean: futbolean bikain ibilita ere, ezin umiltasun ariketarik egin, ezin aprobetxatu beren selekzioan diharduten katalanak zein euskaldunak integrazio atsegina bultzatzeko, hor ere espainiar sentitzen ez garenak umiliatzera jo behar izan dute, nazionalismo atzerakoi eta narratsena aterata. Egunotan kaleetan gorri-horiak baino ez du izan lekua, Espainiaren beste erdia ei den ikur errepublikar bakar bat ez dut ikusi. Zer esanik ez estatu plurinazionalak izan litzakeen beste nazioetako banderak.

Behinola, une labur batez, egin zuten ahalegina ikurrina eta beren piperpotoa maila berdintsuan agertzen, biak geureak ditugula sinestarazten, baina honezkero horretan ere ez dute galtzen ahaleginik. Garai batean indarkeria barik dena zela posible esaten zuten; gero, hitza hartuko zietela sumatuta ñabardurak etorri ziren, prezio politikorik ezin ordaintzea eta abar, eta azkenean, dagoena dagoela eta horretan integratzea besterik ez dugula.

Auzitegi Konstituzionalak argi utzi du: benetako federalismoa Konstituziotik kanpo dago, estatuaren ikuspegi plurinazionala ez dago egikaritzerik. Kataluniako nazioari zentzu juridikoa ematea “bateraezin eta kontraesankorra da Espainiako Nazioaren zatiezintasunarekin”. Ba horixe dago, lagunok: estatutuek eman beharrekoa emanda, eta Konstituzioak egin daitekeenaren mugak argi zehaztuta. Konstituzio hori aldatzeko, espainiarren ordezkarien bi heren behar dira, PSOEk eta PPk oniritzia eman ezean ez dago deus aldatzerik, katalanen ordezkarien ehuneko 85ek adostuta ere.

Eta kartak mahai gainean jarrita, federalistek onartzen dute argudiorik gabe utzi dituztela, eta Konstituzioa aldatzea baino zentzu handiagoa daukala, orain eta hemen, autodeterminazio ariketa zuzena egitea. Euskal Herrian eta Katalunian gatazkaren funtsa hor dago. ETArik gabe ere, milaka euskaldun eta katalani benetako terrorea ematen diena aurrean duten estatua da. Zortzi aldiz errepikatu dute nazio zatiezina dela, eta behin ere ez, zein den zatiezintasun horren berme. Ez dago esan beharrik zertarako dagoen armada.

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude