I need Euskadi

Udako opor aurreko azken ttakunkada honetan ezin udari, turismoari edo udatiarrei buruzko iruzkinik egin gabe gelditu.
Uda hasieran Euskadiko turismoa sustatzeko hitzartu den leloa belarri batetik besterako bidean oraindik dinbi-danbaka dabilkidan artean, unibertsitatean ikasten jardun nueneko garaia etorri zait burura. Bilbon urte batzuk generamatzala, jada, uda hartan urtero bezala, pisu bila hasi ginen, ikasturte berrian nora joana izateko. Pisukide berri bat ere hartu genuen hartakoan. Eta lagun berriak gidatu gintuen berak nahi zuen lekura –horretaz ondotik konturatu ginen arren–: auzo on batean nahi zuen pisua, etxebizitza berrian. Gainontzekoa, berdin zitzaion. “Kaskara” berria alokatzeko gerrikoak estutu behar izan genituen, lasterrera konturatzeko, “kaskara”rekin nahikoa zuela gure lagun berriak. Izan ere, ikasturte osoan etxera hurbildu ere ez baitzen egin. Erreferentzia zen gure lagunak “erosi” zuena; “deigarria” zatekeen kokagunea; esanahi bat zukeen espazioa. Zertarako? Bere interesak balio bereizgarriz janzteko.

José Luisek, bere ttakunean, euskaldunon akordiorako, hitzarmenetarako eta adostasunak bateratzeko eta sustatzeko abileziaz hitz egiten zigun, horrek dakarzkien ondorioekin. Euskal Herriaren pluraltasunaren interesen defentsarik eraginkorrenaren alde egiteko daukagun erraztasunaz, alegia. Baina pluraltasuna defendatu nahi horretan, gutxienez, “herri bat” existitzen dela esan liteke. Zeren eta orain, pluraltasuna errespetatu eta, ez hori bakarrik baizik eta pluraltasun horren izaera anitza “normalizatu” nahirik, gure herriko kaleak atzerritarrez beteko diren garaian, turista horiei Spain behar dutela esan behar diegu. Hau da, Spain dela eskaintzen dieguna. Spain garela.

Gure lagunak erabili egin gintuen. Halako pisu batean bizi zela jakinarazi behar zion bere familiari, eta beste batzuei. Baina ez zitzaion barrukoa ezer axola; ez etxea, ez etxekook.

Lelo berria asmatu duenak ere, berdinketa bat eginez gero, erreferentzialtasuna izan du helburu. Deigarria dena. Esanahiz jantzi dezakeena. Eta kokapena zabartzen saiatu da. Spain oso baita zabala. Engaiatu egin nahi gaitu, turistak engainatuz.
Gure lagunak engaiamenduaz askotxo zekien. Pisua alokatu bitartean ondo asko azaldu zigun pisukideen arteko adiskidantzaren garrantziaz, nork bere nortasuna erakutsi eta bizitzeko askatasunaren premiaz, eta abar. Ondo ikasia zuen bai esan beharrekoa, gero, barruan zeramana azaleratzen uzteko.

Eta Eusko Jaurlaritzaren asmoa ere halakoxea. Guztiok bateratzearena. Normalizatzearena. Bakoitzari berea ukatzearena. Hemengo kultura, gastronomia eta natura kontzeptuak gainontzeko hondartza, bero kiskalgarri eta piña-kolaz bateratuz.
Bakoitzari berea. Ez txarragoa, ez hobea.

Pisukideari, erreferentzia hura erabiltzeko ez zuela alokairua ordaindu behar esan genion. Ez gintuela behar. Eta pisua axola zitzaion norbaiti lekua harrapatzen ari zela. Erreferentzia, kokagunea eta izena baziren nahi eta behar zituenak, erabil zitzakeela –lapurreta ez deitzeagatik– baina gurekin kontatu gabe.

Horixe bera! I need Spain baino I need Euskadi erabiltzea zuzenagoa zukeela.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude