Tartaren banaketa berria huts egiten ari da

  • Alde zein kontrakoentzat, EITBren azken urteko bilakabidea EAEko gobernu aldaketaren ikurretako bat bihurtu da. Egoera berriak programazioari eragin dio nabarmen, eta horrekin batera, ekoiztetxeei. Tartaren banaketa zeharo aldatzen ari da; lehen aparretan zebiltzanen ustez irizpide ideologikoek gidatzen dute EITBren jarduna, kalitatea kontuan hartu gabe eta haren kalterako. EITBk dio ekoiztetxe guztiei aukera berdinak ematea dutela helburu. Lehen ez bezala.
Aldaketa, aldaketa, aldaketa… Euskadi diferente baten promesa egin zien PSEk EAEko hautesle konstituzio-zaleei, iazko hauteskunde-kanpainan. Ondoren ere, Ajuria Eneara iritsi ostean, lelo bera izan du behin eta berriz mintzagai Patxi Lópezek: bere gobernuak ekarri ei dituen onuren ardatza da, zorioneko aldaketa. Iragarrita zegoenez, EITB izan zen kanbioa azkarren jasaten hasi zen erakunde publikoetako bat. Emaitza aski ezaguna da: igaro den urtebete honetan, ETBren parrilla –irratiaren azterketa beste baterako utziko dugu– aro jeltzalean zegoenarekiko aldatzen zihoan heinean, kritikak ia bazter guztietatik iritsi zaizkio Alberto Surioren lantaldeari.

ETBren ildo editorialak izandako metamorfosiaz igerileku olinpiko bat betetzeko adina tinta isuri da honezkero; ez da hori erreportaje honen gaia. Komeni da gogoratzea, hala ere, inor ez litzatekeela harritu behar aldaketa horiengatik. Hedabide publikoak unean uneko gobernuaren hain menpekoak diren sistema honetan, horixe da logikoena. Arazoa areagotu egiten da, ordea, aldaketak produktuaren kalitatea –ideologiaz gaindiko irizpideekin neurtua– jaitsiarazten duenean. Eta hori bada erreportaje honen gaia.

ETBren eta ekoiztetxeen arteko harremana

Ezer baino lehen, apur bat argitu dezagun zertaz ari garen. Gauza jakina da telebista-kate batek, publiko zein pribatu, ezin dezakeela bere kasa sortu egunean emititzen duen programazio osoa. Ekonomikoki eutsi ezinezkoa litzateke eredu hori. Telebistek ekoiztetxeen beharra dute, baina alderantziz ere bai: ekoiztetxeen sektoreak –ez ekoiztetxe guztiek– telebistaren beharra du. Sinbiosi horren bi noranzkoetatik, bat legediak ezarritakoa da, bai behintzat Espainiako Estatuan eta kate publikoei dagokienez. Hala, ETB behartuta dago EAEko ikus-entzunezko sektorearen sostengua izatera, traktorea. Maiatzetik indarrean dagoen ikus-entzunezkoen espainiar legeak hori berretsi eta are indartu du hein batean, telebistek proiektu berrien finantzazioari bideratu beharreko portzentajeak handitu baititu oro har, nahiz eta kasu batzuetan atzerakada izan den. Kontua da neurri horrek, berez, ez dituela ekoiztetxeak estutasunetik libratzen.

Ikus-entzunezko sektorea oparoa da EAEn. Oparoa diogunean, enpresa asko daudela esan nahi dugu, ez enpresa horiek aparretan bizi direla. Kontrakoa da, salbuespenak salbuespen. Kontsultatu ditugun eremu horretako profesional guztiak, bakoitza bere ñabardurekin, bat datoz: ekoiztetxe gehiegi dago. Telebista propioa izateak eragiten du EAEk ikus-entzunezko sektore handia edukitzea, baina behiak ez du denentzat esnea ematen, lau errape besterik ez du eta. Bestela esanda, ETBk ezin du emititu egunero 24 ordu baino gehiago. Horri gehitu behar zaio errape txiki samarrak dauzkala, aukeran: batetik, krisiak aurrekontu murrizketa eragin du; bestetik, iraupen luzeko zenbait saio ditu parrillan, beste txahalek aprobetxatu ezin dituzten ordu asko jaten dituztenak. Eta hirugarrenik, sektorea sustatzera behartuta egoteak ez du esan nahi ETBk enpresa guzti-guztiei jaten eman behar dienik.

ETB, ekoiztetxeentzat funtsezkoa

Erraz ondorioztatzen da testuinguru horretan ekoiztetxe guztiek ez dituztela telebistarako produktuak sortzen. Batzuek zinema dute lan-eremu bakarra, beste batzuek biak, eta txikienetako batzuek ez bata ez bestea: hortik kanpo geratzen diren ogi apurretatik bizi dira. 60tik gora enpresa daude Euskal Herrian –Nafarroan gutxi eta Iparraldean ia bat ere ez–, eta bi heren inguru IBAIA ekoiztetxeen elkarteko kideak dira, ETBrako lan egiten duten gehienak barne. Joxe Portela IBAIAren presidenteak dioskunez, “ekoiztetxe gehienek diote ez dela ona sektorerako hainbeste enpresa egotea; izan ere, ekoiztetxe handirik ez dago. Eta askok badakite ezinezkoa dela beraientzat telebistarako produktuak sortzen hastea”. Nolanahi, sektoreak batez ere ETBtik jaten duela dio Portelak. Zinema egiteko behar den finantzazioaren zati bat ere, azken batean, telebistaren patrikatik ateratzen da.

Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE) euskal ekoiztetxeen beste herena biltzen du. Zineman dihardutenak dira nagusi, baina telebista mundua ez zaie arrotz. Carlos Juárez presidentearen hitzetan, “hemen dagoen ekoiztetxe kopurua izugarria da, beste sektore batzuek aspaldi nozitutako birmoldaketa egiteke dago gurean. Legearen arabera ETBk izan behar du ikus-entzunezkoaren motorra EAEn, egia, baina hainbeste enpresa egonda, jabetzen hasi beharko dugu lehiakortasun irizpideen arabera lan egin behar dugula, eta ezin gaitezkeela bizi telebista-kate bakar batetik”. Juárezen ustez, irtenbidea Estatuko merkatuan lehiatzea da. Zenbait euskal ekoiztetxetako arduradunek esan digutenez, ordea, emaitza gutxi duen lan eskerga da hori. Kate pribatu handiak, batez ere, debekatutako eremua dira, Madrilen egoitza daukaten ekoiztetxe gutxi batzuekin baizik ez baitute lan egiten. Nekez onartzen dituzte kanpoko ideia berriak.
Aro berria

Testuinguru horretan iritsi zen ETBko zuzendaritza aldaketa, duela hamalau hilabete. Lehenbiziko neurriak azkar hartu zituen Alberto Surioren lantaldeak, ez polemika gutxirekin, baina programazioan, oro har, denbora gehiago behar izan zen aldaketa sumatzen hasteko. Besteak beste, aurreko zuzendaritzak ekoiztetxeekin sinatutako kontratuak errespetatu behar zituztelako.

Ekoiztetxeek aurtengo otsailean izan zuten ETBko arduradunen asmoen berri modu zuzenean. Joxe Portela IBAIAko presidenteak azaldu digunez, “bai gu bai EPE deitu gintuzten bilera batera, eta han esan ziguten ordura arteko politika aldatuko zutela: ateak zabalduko zizkietela enpresa guztiei, eta ez, lehengo zuzendaritzak bezala, gutxi batzuei bakarrik”. Kontua ez zen guztiz berria ere. Asmo horien aurrerapena Eusko Legebiltzarrean egin zuen Suriok iazko azaroan. Adierazi zuenez, ETBrako lan gehien egiten zuten hiru ekoiztetxeen kontratazio bolumena murriztu nahi zuen, gehiegizko kontzentrazioaren arriskuak saiheste aldera. Batetik, ekoiztetxe horiek erosoegi sentituta, lan kaxkarragoa eta garestiagoa egitea; eta aldi berean, beste batzuek baztertuta ikustea euren burua. EITBko zuzendariak ez zuen izenik aipatu, baina aurreko zuzendaritzarekin lan gehien egin duten ekoiztetxeen izena ondo ezaguna da, batik bat ETBk berak jakinarazi zituelako Gasteizko Legebiltzarrean bertan, 2008ko urtarrilean: 3Koma, Baleuko, Pausoka, K-2000, Orio Produkzioak eta Hostoil (Globomedia espainiarraren euskal adarra). Sei enpresa horietako hiruk, Surioren esanetan, ETBk azpi-kontratazioetan gastatutako aurrekontuaren %62a eraman zuten 2008an.
Ideologiak agintzen du telebista publikoan?

Azken urtean programazioan izandako aldaketek aipatutakoen fakturazioari eragin diote batez ere –kasu batzuetan oso nabarmen–, beste batzuena gizendu duten hein berean. EAJtik kritikatu izan da aldaketaren helburu bakarra dela PSErengandik gertu dauden ekoiztetxeei mesede egitea. Ildo berean mintzatu zaigu, off the record, aipatutako ekoiztetxe horietako baten arduraduna: “Euren hurbilekoak ipini dituzte, eta abertzaleak zigortu, EAJkoak izan ala ez. Plantamendua ideologikoa da”.

EITBko iturriek adierazi digutenez, “hori ez da inondik inora horrela, ez dago bazterketa ideologikorik; ekoiztetxe guztiek daukate lekua aurkezten duten produktuaren kalitatearen arabera”. Alberto Suriok azaroan egindako agerraldiaren ildo beretik, aukerak sektore osoari, eta ez bakan batzuei bakarrik, zabaltzearen garrantzia azpimarratzen du EITBk helarazi digun erantzunak, eta espreski esaten ez badu ere, aditzera ematen du ea bazterketa ideologikoa aurreko zuzendaritzak egiten zuena ez ote zen. “Eskaintzen dugun programazioak gizartearen isla izan behar du eta gizartea anitza da”. Irizpide ideologiko hutsen arabera mugitzen ez diren adibide gisa, gogorarazten dute Iparraldean aurreko zuzendaritzarekin baino informazio gehiago eta euskarazko programazio zabalagoa ematen dela orain –igandero Iparraldearen Orena Astekaria saio berria estreinatu dute–, batzuek Iparraldeko informazioa desagertuko zela iragarri zuten arren. Horren aurrean, zenbaitek susmatzen du Baionako egoitza kolokan egon zenean egindako protestek bultzatu zutela EITB Iparraldeari behar duen arreta ematera.

Kalitatean dago gakoa

Kalitatea aipatu du EITBk, eta izan ere, alde horretatik dator gehienbat gorago aipaturiko ekoizle anonimoaren salaketa. Harentzat, izan ere, ez da kritikagarria ETBko zuzendaritzak ekoiztetxe batzuei lana kendu eta beste batzuei eman izana. Kritikagarria dena aldaketa hori egitean kalitate irizpiderik gabe jokatu izana da.

“Ekoiztetxe guztiei ateak zabalduko dizkietela esatea hitz egiteko era bat da. Arrapaladan sartu dira, dena aldatu nahian, lehendik zeuden egitura guztiak deuseztatuz”. Okerrena, mintzakide beraren ustez, egitura horien ordez beste batzuk jarri ez izana da, edo onenean, jarritakoak ahulegiak izatea. Hitz bakunagoz esanda: ekoiztetxe askok, orain, ez dakite nora jo ETBrekin harremanean jartzeko, eta lehengo zuzendaritzarekin, dena perfektua ez bazen ere, komunikazio-kanalak zeintzuk ziren argi zegoen behintzat.

Audientzien lege zorrotzari soilik erreparatuta, garbi dago Surioren apustua porrot egiten ari dela. EAJ oposizioa izateari tamaina hartzen ari zaio, eta haren oihartzun den Noticias taldeko hedabideek ez dute astebete pasatzen uzten EITBren flotazio marrara torpedoren bat jaurti gabe. “Surioren telebista digitu bakarrekoa da”, zioen euren egunkarietako batzuetan otsailean argitaratutako izenburu batek, ETBren saio berri enblematikoenetako batzuk –Uyyyyy! eta Euskadi Directo, hain zuzen– %10eko audientziara ez direla iristen adierazteko. Ikur bihurtu den beste batek –txarrerako, esan beharko–, Antxon Urrusoloren Aspaldikok, ozta-ozta gainditzen du kopuru hori, albiste berean esaten zenez. Hirurak ere urte askoan ETBrentzat lanik egin ez duten ekoiztetxeek egindakoak.
Audientziak beherantz

Otsailetik hona gauzek ez dute hobera egin: ikusle kopuruek maldan behera segitzen dute. Eusko Jaurlaritzak, dagoeneko, ezin dio eutsi Blanca Urgell Kultura Sailburuak iazko azaroan emandako argudioari: “Audientzia beherakada aurreko lantaldeak utzitako oinordetza da”. Datu hotzek diote ETBk estreinatu dituen saio gehienek aurretik ordutegi berean zeudenek baino emaitza txarragoak lortu dituztela. Akats galanta litzateke, nolanahi, arrakasta eta porrota audientziaren arabera bakarrik neurtzea, are gehiago zerbitzu publikoa eman behar duen kate batean; ezagun da kalitatea eta atxikimendua, telebistan, ez doazela beti elkarrekin. Hau idazten duenaren iritzia da, alabaina, zeharo ulergarria dela azken hilabeteetan ETBk harrabots handiz iragarri dituen saio gehienetatik ikusleek ihes egitea. Telebista kritikari askorekin partekatutako iritzia da.

“Zalantzarik gabe, urte batetik hona EITB guztien ahotan dago”, adierazi digute telebista honetako ordezkariek, “telebistaren panorama aldatzen ari da etengabe. LTDaren sorrerak iraultza eragin du, telebista tarta zati ugaritan banatzen da eta ez dira garai samurrak. Argi dago, gainera, kinka ekonomikoak eragina izango duela programazioan eta horrek ere ekarriko dituela, nola ez, murrizketak. Datorren ikasturteko programazioa ez dago taxututa, baina batzuek, jada, jakintzat ematen duten honako programa honek edo beste hark ez dutela jarraituko. Horrela lan egitea eta nahi ditugun ekimen eta asmoak aurrera ateratzea ez da erraza”.

ETBren lemazainak ez dira audientzia datuei bizkarra emanez bizi, bistan dena. Mugitu, mugitzen hasi dira, eta iragarritako lehen neurriek ETB1-ek galdutako ikusleak berreskuratzea izango dute xede. Joseba Arruti Radio Euskadiko zuzendariak koordinatutako lantaldearen txostena oinarri, lehen telebista-katea epe ertainean suspertzeko urratsak emango direla esan du EITBk. Apusturik sendoena lauzpabost ordu iraungo duen eta lanegunetan emango den magazina da. Lauzpabost ordu... Errapeen metafora datorkigu gogora ostera ere.

Aspaldiko
aipatu dugunez gero, ez da alferrekoa izango gorago aurkeztu dugun ekoizle anonimoaren hitzak berriro ekartzea gogora, haren ustez Urrusoloren saioarekin gertatutakoak ederto islatzen duelako ETBn ematen ari den aldaketa, eta ez ordezkatu duen programa (Pásalo) baino askoz aniztasun ideologiko txikiagoa edukitzeagatik bakarrik. “Norbaitek esan dezake Urrusolo bere pentsaeragatik eduki duela baztertuta ETBk. Baliteke, baina orduan, non egon da urte hauetan guztietan? Profesional ona bada, nolatan ez du inon lanik egin hain denbora luzean?”. Horri gehitu behar zaio aurtengo abendura arteko kontratua daukala sinatuta Urrusoloren ekoiztetxeak, Sirimirik. “Lehengo zuzendaritzarekin, baldintza batzuk ezartzen ziren: hiru emanaldi eta gero audientziak oso txarrak baziren, kontratua berrikusten zen. Gerta zitekeen saioak aurrera jarraitzea –ETB publikoa da, azken batean–, baina gerta zitekeen ezetz”. Kritika harago doa: “Oro har, ETBko zuzendaritza berria osatzen duen jendeak eskarmentu gutxi dauka halako lanetan. Eta hori emaitzetan islatzen da”. Telebista mundua hurbiletik ezagutzen duen batek baino gehiagok –hain hurbil, euren izena hemen agertzea ez zaiela komeni– agertu digu uste bera. Honi buruz ez digu ezer erantzun EITBk.

Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude