I Badut dudamudarik nire barrenean Eliza gai gisara hartu dudanean… Jaungoikoaren eta euren izenean ez al dabilen asko debalde lanean munduko enpresarik aberatsenean. |
II Zenbatzen hasiz gero herriz herrikoa eliza kopurua da infinitoa. Beraz, badut zalantza kategorikoa, ez ote den eliza apostolikoa lehen espekulatzaile urbanistikoa. |
III Kristauentzat izanik horren kristau onak, kardinalak, gotzainak zein elizgizonak sortarazi ohi dizkit zalantza sakonak: zer babesten dituzte bakarrik pertsonak edo eurak babesten dituzten poltronak? |
IV Armaniren sotana, urrezko kaliza, papamobil berrian luxuzko geriza… Pobreei laguntzea bada lehen premisa, ez dakit Aita Santu, ez dakit Eliza, guzti hau har daitekeen adibide gisa… |
V Hamaika artzai eta hamaika artalde, libre izanagatik, debekuen alde dabiltzalako egin nahi nieke galde, behingoz egin daitezen egiaren jabe, ba al den aingerurik deabrurik gabe? |
VI Nahiz zalantzak agertu ditudan nabarmen, gure aiton-amonen aiten eta amen sinismenik ez nuen egurtu nahi hemen; pekatarien gisan, berandu baino lehen, konfesatu nahi nuen… Hala bedi, amen. |
Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.
Doinua: Mutil koxkor bat.
Urte askoan gurea izan da
abundantzien bailara
zenbat familia joan ote da
orain langabeziara?
Mahaian dago eztabaidagai
zer ginen eta zer gara
alfer alferrik izango dira
hemen ERE eta Hara!
Mentalitate aldaketa bat
ematen ez... [+]