Gero eta argiago... independentzia

ESPAINIA Munduko Koparen txapeldun izateak ez lituzke abertzaleon neuronak txarrera berotu behar, burua hotz mantenduz gero behintzat. Ospa dezatela lasai garaipena, udazkenean izango dutela –dugula– porroterako astirik. Gogoratzen? Lan erreforma, krisia...

Ospa dezatela bai, futbolaren ikuspegitik merezi izan dute eta. Hara, irakurleak gogoratuko du euskal futbol selekzioaz gure espainiarrek “orgia abertzale” eta gisakoak idazten dituztenean, ezta?

Artean, euskal herritarrok ez dugu futbol selekziorik, baina argi jokatuz gero, Espainiaren aurkako gure  partidu berezitik onura handiz atera gaitezke epe ertainean. Buru argiz, talde izaeraz eta griñarekin jokatuz gero, irabazi daiteke partidua. Eta pazientzia handiz, pazientzia itzelez arituz gero. Eta hori, ez munduko futbolari onenak ditugulako, erabaki eskubidearen aldekook euskal herritarren gehiengo zabala irabaz dezakegulako baizik.

Ez da txantxa, komunikabide espaniarrek beren futbol balentriak haizatu ahal izango dituzte, baina ezin beste errealitate garrantzitsuagoak ezabatu. Partida horretan, ekonomia da gure indarretakoa, ongizatea, bizimaila.
                                                                                                                                                         
EH 2 - ESPAINIA 1. Hara datu gutxi batzuk –baina gura adina daude–. Langabezia: Espainian %21, Hego Euskal Herria %11. Barne Produktu Gordina biztanleko (2007): Euskal Herria 33.014 euro, AEB 38.800, Japonia 27.900, EB 24.900. Espainiako Estatuan BPG biztanleko handienak 2009an: EAE (30.703), Madril (30.029), Nafarroa (29.598), Katalunia (26.831), Espainia batez beste (22.000).

Gaindegia eta Espainiako INEtik hartu ditut datuok, eta nagusiki egungo ekonomia globalean erabiltzen diren adierazleak dira horiek. Gini koefizientea (aberastasunaren banaketa neurtzen du) edo Hatkinson indizea (errenta desberdintasuna) erabili izan banu justuagoa litzatekeela badakit, baina hemen jasotakoek ere balio dute gure partidu berezi honen nondik norakoez ohartzeko. Gehiago nahi duenak jo dezala azken hiru urteetan Gaindegiaren Urtekari interesgarrietara, eta mundu mailan euskal herritarrok dugun posizioaz are eta hobeto ohartuko da. Eta bide batez, gure ahulgune eta miseriez ere bai. San Ferminetako biharamonetarako ez dute balio datuok, baina akaso “La Roja”-ren garaipenaren ondorengorako bai.

Beraz, ikuspegi horretatik begiratutera, nork behar du Espainia?
                                                                                                                                                                                                                                                            
KATALANEK ERE EZ BEDEREN, hori adierazi zuten uztailaren 10ean Bartzelonan bildutako milioi eta erdi pertsonek, Kataluniako populazioaren %20k. Tira, ohiko datu gerraz gain, Katalunian inoiz egin den manifestazio jendetsuenaren aurrean gaude eta ulertu behar zuenak ulertu zuen: “Independentzia!”. Eta ulertu ez badu are eta okerrago. Omnium Culturaleko lehendakari Manuel Casalsek astelehenean Deia-ko elkarrizketan zioen legez, “herrialdeak dagoeneko ez dira ezkontza edo gerrekin egiten, herritarren borondatearekin baizik”.

Omnium Cultural kultura katalanaren aldeko elkartea da, ez dago bere zereginetan halako manifestazioak antolatzea eta hala egin badu sentsibilitate ahalik eta gehien biltzeko izan da. Hara ikasgaia. Eta, hala ere, begira zer dioen Casalsek lehen aipatutako elkarrizketan: “Desobedientzia, hori da Madrilgo Gobernuaren aurrean Kataluniako Gobernuari geratzen zaion bakarra”. Gogoratzen Ibarretxe Plana? Eta kontsulta Legea? Aurrera egiteko bi aukera galdu abertzaleontzat. Eta are aukera argiagoa oraindik Lizarra-Garazikoa. Bai, badakit gatazkarena tartean zegoela, baina  zorionez gatazka kontuak gero eta gutxiago dira hemen ere.

Orain, Kataluniako independentistek larunbatekoari zentzu politikoa nola eman pentsatu beharko dute. Helburua? Udazkeneko hauteskunde autonomikoetatik ateratako Legebiltzarrean independentzia aldarrikatzeko 68 eserleku biltzea. Inbidia ezta? Lanari lotu behar.
                                                                                                                                                                                                                                  
POLO BURUJABEZALEAK horixe adierazi zuen Donostian, haiek prest direla, eta ez dutela bidezidorrik behar: “Nazioa gara: autodeterminazioa”. EAJk, Aralarrek eta H1!-ek “Nazioa gara: guk erabakitzen dugu” adierazi zuten Bartzelonan. Hain desberdinak ote?

Non ote da gure Omnium Cultural? Seguruenik hor da katalanen eta gure arteko desberdintasun handietako bat, Kataluniako politikari eta agintariak ohartzen dira katalan kulturak herrigintzan duen zementu funtzioaz (ez nahastu “zementuaren kulturaz”). Hemen oraindik ez.

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude