Txerra Rodriguezek, Garaigoikoa blogean, Juan Inazio Hartsuagaren Euskararen egoerari irizten liburuari heldu dio eta Euskarari lotzeko balio sorta zaharberritzen izenburupean liburuko hainbat proposamen jaso du:
- Kito arbasoekin. Hitz egin dezagun eteten ez den kateaz. Kanpotik etorritakoak ezin ditu hemengo arbasoak izan. Areago, hemengo arbasoen kontu horrek ez du batere laguntzen haren euskararekiko identifikazioa sendotzen.
- Kito hizkuntza zaharrenaren kontuarekin. Euskararen meritua ez da besteak baino zaharrago izatea (...). Euskara iraupen adibide paregabea da. Aspaldian Eurasian zabaldu eta nagusitu zen hizkuntza familia bateko oinordeko bakarra Europan. Hizkuntza indoeuropar hedazaleek inguraturik ia 3.000 urtez bizirik irautea asmatu duen tradizio militar edo hedazalerik gabeko herri baten hizkuntza.
- Baserriko eredua gainetik kendu ezinik gabiltza eta hori hizkuntza politikaren porrotaren adibide garbia da. 2009an Peru Abarka eta Maisu Juanen arabera gabiltza oraindik. Tolosako ikastolan umeren batek euskara egoki eta bizi erabiltzen duenean casherito deitzen diote”.
Ana Etxaide hizkuntzalariak Euskonews & Media webgunean esanak: "Nafarroan inkestatu asko euskaldun sentitzen ziren, baina baziren euskaraz egin arren... euren buruak euskalduntzat hartzen ez zutenak ere, Pirinioetako zonaldean, batik bat. Nafarrak sentitzen ziren, eta kito. Hori 1968 aldean... Ordudanik sentimenduek norantz jo duten ez dakit".
Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.
Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.
ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]
Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.
PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.
"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]
Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.
Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.