«Kurduera bateratzeak gure herriaren banaketa ekar lezake»

  • Iranen mendeko Kurdistanen jaio zen Behrooz Shojai. Suedian, hizkuntzalaritzan,  unibertsitate irakaslea denak Dohuken (Irakeko Kurdistan) hartu du Argia. Kurdistanera itzuli da Shojai, kurduera normalizatzeko behar dute eta.
"Irakeko Kurdistango belaunaldi berriek apenas duten kontakturik arabiar hiztunekin".

Zer da kurduera? Nondik dator?


Gaztelania, ingelesa eta Europako hizkuntza gehienak bezala, hizkuntza indoeuroparra da gurea. Kurduera, indoiraniar adarrekoa da, hain justu, farsiera, balutxera eta pastunera gertuko ahaideak ditu. Esan ohi da gure arbasoak mediarrak izan zirela. Tamalez, zaila da frogatzea, apenas baititugu inskripzioak mediarren hizkuntzaz. Gaur egun 40 milioi lagunen hizkuntza da kurduera.


Lau herrialdetan banatuta dago Kurdistan. Ageri al da banaketa hau hizkuntzan?


Bai, Iran, Irak, Siria eta Turkiako mugek banatzen dute gaur egun gure herria. Zaila da kurduera sailkatzea prozedura tradizionalaren bidez. Batzuetan nekez esan daiteke dialekto multzoaz ari garen ala hizkuntza bakarraz. Orduan, betiko galdera datorkigu burura: Non dago hizkuntzaren eta dialektoaren arteko muga? Horrexegatik, nahiago dut soziolinguistikari eutsi eta “aldaerez” hitz egin. Kurduerak bost dauzka: iparraldeen dagoen dimili edo zazaki izenekoa; kurmanji, Turkia, Siria eta Irakeko Kurdistango iparraldean hitz egiten dena; soraniera edo erdialdeko aldaera; farsieraren eragina duen hego kurduera; eta azkenik gorani hizkera, Iran eta Iraken artean sakabanatuta. Bost aldaera horietako bakoitzak azpialdaerak ditu.

Zuk emandako mapan komunitate sakabanatu bat ikus daiteke Irango ekialdean, Kurdistandik urrun. Zein da haien aldaera?


Khorasan eskualdeko kurduak XV. eta XVI. mendean mugitu ziren ekialderantz, mongoliarren kontra borrokatzeko. Soldadu oso trebeak zirenez pertsiar inperioaren ekialdeko mugak defendatzeko erabili zituzten. Gaur arte mantendu dira han, baina euren arbasoen kurmanjieraz mintzatzen dira.


Kurduera batua existitzen al da?


Kurmanjieraren eta soranieraren estandar bana dugu. Lehenengoa latindar alfabetoz idazten da, eta bigarrena arabiarraren bidez. Ezin dezakegu izan estandar bakarra, ospea duen aldaera behar baita horretarako. Hizkera batean edo bestean oinarritzeak esan nahiko luke bestearen gutxiespena. Kurmanjieraren kasuan, Botan eskualdekoa hartu zen estandartzat 1920ko eta 30eko hamarkadetan, han sortu baitzen kurduerazko literatura gehiena. Kurduera bateratzeko ahalegin gehienak Kurdistandik kanpo egin ohi dira, oso zaila izan baita gure lurraldean horrelako ekimenak bultzatzea. Kontuan izan kurduerazko lehen egunkaria Kairon argitaratu zela, 1898an.

Beraz, bi estandar eta bakoitza bere alfabetoarekin...


Zaila da, bai. Askok diote arazo handia bihur daitekeela egoera hori, baina gustatu ala ez, hizkuntza plurizentrikoa dugu kurduera. Nazio eraikuntzaren prozesua oso berandu hasi zen gurean. Periferia indartsua izan ohi da, erdigunea aldiz, ahula. Esaterako, frantsesaren kontrako adibidea da gurea. Paris izan da beti erdigunea. Frantsesak aldaera ugari izan arren, hiriburuko hizkera nagusitu zen berehala. Gurean, ez kurmanjiarrek ezta soraniarrek ere, ez lukete onartuko bestearen inposaketa, eta desberdintasunak ez dira xumeak. Askotan ez dago elkar ulertzerik bi aldaeren artean. Gauzak horrela, kurdueraren bateratzeak gure herriaren banaketa ekar lezake. Hizkuntza baino, elkarbanatzen dugun errepresiopeko historia dugu adierazlerik garbiena.


Ados, baina ez al litzateke egokiagoa alfabeto bakarra erabiltzea?


Alfabetoa ez da garapenerako oztopo. Edozein alfabeto egokitu daiteke kurdueraren sistema fonologikora, nahi izanez gero, txinatarra ere erabil genezake. Kurmanjiarrek osatzen dute gehiengoa, beraz, zaila litzateke hogei milioi lagunek arabiar alfabetoa ikastea. Errazagoa da Irak eta Irango kurduek latindar alfabetoa ikastea, ingelesaren ezagutzen baitute.


Zeintzuk dira kurdueraren epe motzerako erronkak?


Gustatu ala ez, hizkuntza guztiek bateratze prozesua izan behar dute bizirauteko. Guk kurmanjieraren eta soranieraren estandar on bana behar ditugu. Tamalez, oraindik ezin dezakegu estandar onez hitz egin, batez ere soranieraren kasuan. Irakeko Kurdistango Gobernuak ez du onartzen bi estandar egotea, bereari besterik ez diote eusten. Baina elkarrengandik isolatu beharrean, aldaera horiek elkarrekin egin beharko lukete lan.


Hots?


Neologismo desberdinak erabili beharrean, turkieratik batetik, eta arabiarretik edota frantsesetik bestetik, hitz berriak elkarrekin adostu litezke modu errazean. Edonola ere, ezinbestekoa da kurmanjieraren eta soranieraren arteko onarpena etorkizunari begiratu ahal izateko. Bi aldaeren hiztun bakoitzak berea mantentzeko eta garatzeko eskubideak bermatu behar dira. 

Irakeko Kurdistanen ingelesak ordezkatu du arabiera bigarren hizkuntza gisa. Ez al da kontraesana Ekialde Hurbileko erdialdean bizi den herrian?


Arabiera irakasten da oraindik, baina egia da ingelesak pisu handiagoa hartu duela. Gaur egun, Irakeko Kurdistango belaunaldi berriek apenas duten kontakturik arabiar hiztunekin. Hegoaldeko bizilagunen hizkuntza telebistatik baino ez da iristen. Hein batean, familia bereko hizkuntzak diren kurdueran eta ingelesean oinarritutako hezkuntzan, mendebaldearekiko lotura ezarri nahi da. Gustatu ala ez, arabiera hizkuntza semitikoa da. Oso hizkuntza desberdina da eta gurearen garapenerako oztopo bilakatu da askotan. Esatera baterako, arabierara itzulitako zientzia liburuak lituanierazkoak beste dira. n

ASTEKARIA
2010ko uztailaren 11
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-11-27 | Julene Flamarique
Espetxe zigorra ezarri dio Turkiak Beritan Canözer kazetari kurdu feministari

Urtebete eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diote PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aldeko "propaganda2 egitea leporatuta. Canözerrek hamar urte daramatza kazetari lanetan. Tarte horretan sei bider aldiz miatu du bere etxea Turkiako Poliziak, bost aldiz atxilotu... [+]


2024-11-13 | Julene Flamarique
Iranen heriotza-zigorra jaso duen Pakhshan Azizi feminista kurduaren espetxekideek justizia eskatu dute

2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten etxean Teherango Inteligentzia Ministerioko agenteek. Desagerrarazi eta gero, fisikoki nahiz psikologikoki torturatu zuten Evingo espetxean. Orain heriotza-zigorra ezarri diote, eta espetxekideek haren aldeko defentsa eskutitza argitaratu... [+]


2024-10-31 | Justus Johannsen
ANALISIA
Öcalan gabe ez dago konponbiderik Turkiaren eta PKKren artean

Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]


2024-10-21 | Justus Johannsen
Beste bi kazetari kurduren hilketa
Turkiaren zapatako harri koxkorra

Bi kazetari, Hêro Bahadîn eta Gulistan Tara, eta haien txofer zihoan Rêbîn Bekir lankidea, Hewraman eskualde kurduan dokumental bat egitera zihoazen. Beren autoa misil batek jo zuen. Bekir zorteduna izan zen, autoa sutan lehertu baino lehen, inpaktuak... [+]


Sebahat Tuncel
“Ohikoa bihurtu da politikari kurduak espetxeratzea”

Sebahat Tuncel Kurdistango politikaria da, Turkiaren menpeko lurretan. Hainbatetan egon da kartzelan kurduen askapen mugimenduaren parte izateagatik, eta Turkiako Parlamenturako diputatu gisa hautatu zuten lehen presoa izan zen, 2007an. 2016an espetxeratu zuten azkenengoz eta... [+]


2024-07-22 | Justus Johannsen
ANALISIA
Turkia Irakeko Kurdistan konkistatzen ari da, PKKren aurkako borrokan

Helikoptero eta gerra hegazkin turkiarrek betetzen dute zerua Irak iparraldeko kurduen zonaldean. Azken asteetako operazio militar handian 381 kokaleku bonbardatu ditu Turkiako Aire Armadak Kurdistango Eskualde Autonomoan. Turkiako Defentsa Ministerioak adierazi du “talde... [+]


2024-03-20 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
“Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du”

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-01-29 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
“Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori”

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
“Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen”

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


2023-05-22 | Aitor Aspuru Saez
“Osasun sistema oso ahula dugu, ahaleginak ISIS, Turkia eta Al Asaden kontrako defentsan bideratu direlako”

Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko osasun esparruko ardurak ditu Ciwan Mustafak eta herri kurduak lideratzen duen proiektu politikoaren osasun ministrotzat jo daiteke. Mediku-Ekintza Koordinakundea gobernuz kanpoko erakundearen laguntzarekin Eusko Legebiltzarrean... [+]


Bederatzi kazetari kurdu askatu dituzte, zazpi hilabete preso eduki ostean

Epaiketaren lehen eguna amaituta eta bederatzi kazetari kurduak askatu dituzte. Urte erdia pasatxo preso eduki dituzte "terrorismoa" egotzita. Ankarako espetxean zeuzkaten eta orotara hamaika kazetariri erakunde terroristako kide izatea egozten diete.


Turkiako ezkerrak bat egin du Erdogan boteretik botatzeko

Parlamentuan ordezkaritzarik lortuko ez duten beldur, ezkerreko alderdi gehienek Kemal Kiliçdaroglu zentro-ezkertiarraren aldeko botoa eskatzea erabaki dute, egungo presidentearen aurkari nagusia dena.


2023-03-20 | ARGIA
HerriBiltzak udaberriko festa ospatu du kurduekin batera eta iraultzaren haziak ereiteari ekin dio

Behe Nafarroako Behorlegin asteburu osoko egitaraua eraman du aurrera herriBiltzak. Larunbatean Parisko Komunaren iraultzaren urteurrena gogoratu dute eta igandean kurduen eta euskaldunen arteko elkartasuna indartzeko udaberriko festa ospatu dute elkarrekin. Bi egunetan erein... [+]


Eguneraketa berriak daude