Nola bidaiatu Iruñetik Macondora

  • Idazlea eta zinema gidoilaria, Mexikora erbesteratutako errepublikar iruindarren alaba, iaz zendu zen Maria Luisa Elio. Haren izena betiko geratu da lotuta XX. mendeko literatura hegoamerikarrari, Gabriel García Márquezekin izandako laguntasuna medio.
Maria Luisa Elio
Maria Luisa Elio
“Handik urte askora, fusilamendu pelotoiaren aurrean, Aureliano Buendia koronelak...” baina itxoin, itxoin, Gabriel García Márquezen Cien años de soledadeko aurreko orrian ere zerbait jartzen du-eta. “Para Jomi García Ascot y María Luisa Elío”. Gaur, hilda daude biak: García Ascot 1986an joan zen; Elio 2009an; Mexikon eman zuten azken arnasa. Baina aurrenekoa, munduak zauritu berritako jaioberriaren garrasia, Iruñean egin zuen Maria Luisa Eliok, Emilio Arrieta kalean, 1926ko abuztuan.

Haren omenez eskaini zuten joan den ekainaren 17an En el balcón vacío filma Iruñean, IPESek antolatutako Zinea eta Emakumea erakustaldian. García Ascotek zuzendutako pelikula da, eta gidoia Elioren testuetan oinarrituta dago. Batzuen ustez Mexikon egindako lehen film esperimentala izan zen eta, agian horregatik, inoiz ez zen pasa zinema-areto komertzialetatik, hainbat jaialditan sariak jaso arren.

Ez zuen lagunduko, Espainiako aretoetan proiektatzeaz ari bagara behintzat, filmaren tematikak. En el balcón vacíok Gabrielaren istorioa kontatzen du: leihotik begira dagoela, errepublikar bat nola atxilotzen duten ikusten duen haurra; hori ikusirik Gerra Zibilaren zentzua ulertzen duen haurra; familiarekin batera, Iruñetik alde egin behar duen haurra; eta handik urte askora, “erbeste” hitzaren atzizki guztiak ikasita, sorterrira itzultzen den haurra, ordurako heldu.

Horrelakoxea izan zen, gutxi gorabehera, Maria Luisa Elioren bizitza ere: haren aita, Luis Elio, abokatua zen ogibidez, familia aristokratikokoa, baina errepublikarra. Eta Maria Luisak hamar urte ere ez zituenean, aitaren bila etorri ziren etxera. Kuarteletik bizirik atera ordea, eta hiru urtez egon zen gordeta, alkandora urdinen izua ezin eraman zuten lagun karlista batzuen etxean. Ia gerra amaituta pasa zen bestaldera; Parisen elkartu zen familiarekin ostera. Eta handik Mexikora. 1970ean itzuliko zen Elio Iruñera, aita hil ondoren. Tiempo de llorar liburuan jaso zuen itzulera hura. Aurreneko esaldiak zera dio: “Orain konturatzen naiz itzultzea, joatea dela”. 

García Márquez 1960ko hamarkadan ezagutu zuen, Mexikon. Elio eta orduan bere senarra zen García Ascot, hiriburuko zirkulu intelektualetan baziren nor: Juan Rulfo, Octavio Paz, Elena Poniatowska... bikotearen ezagunak ziren. Eta idazle kolonbiarrak beraiei esker ezagutu zituen. Ez da anekdota hutsa, kontuan izanda Rulforen literaturak Márquezen estiloan gerora zer eragin izango zuen.

Esker ona adierazteko-edo, Elio eta García Ascot izan ziren aurrenekoak Cien años de soledaden berri izaten. Gabok hiru edo lau ordu behar izan zituen nobela osoa Eliori kontatzeko eta bukatzean, zer iruditu zitzaion galdetuta, Eliok esan omen zuen: “Hori idazten baduzu erokeria izango da; erokeria zoragarria”. Erokeria zoragarri horren aurreneko orrialdean geratu da Elioren izena betiko.

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude