Bi menderen lekuko

  • 1728koa da abiapuntua. Ana-Maria Neuburgokoa Espainiako erregearen alargunak lehen egonaldia egin zuen Kanboko bainuetxean. Kanboko ura eta herriaren xarma Frantziako goi mailako jendarteari ezagutaraziko zizkion. Hots, Kanbok medaila jantz dezake: Biarritz baino mendea lehenago “sozietate oneko” jendeen erakarle izan zen. Gaur, biriketako gaitzen osatzeko gune sonatua da. Gainera, Arnagakoa Iparraldeko bigarren museorik bisitatuena da.
XII. mendetik dira ezagunak Kanboko bainuetxeak, urtero milaka bisitari erakartzen duen amua. Gaizka Iroz
Bere orografia dela eta, Kanbo hiru partetan zatika daitekeen herria da. Erdigunean eliza, Terrazetako karrika eta baratze publikorainoko ibilbidea ditu. Eliza XVII. mendekoa da eta inguruan ditu hainbat euskal hilarri borobil. Abbé Pierre ikustokitik Ursuia mendia agertzen da eta Errobi ibaia behereko aldean. Malda horretan Paleolitikoko aztarnak atzeman ziren 1917an. Terrazetako karrikak platanondo azpiko egonleku itzaltsuak ditu. Terrazadun hotelak orain mendea ireki ziren, sendatzeko gogoz etorritako kanpotiarren inguruan zabaldu zen aktibitate ekonomikoaren ondorioz. Xerri karrikak berriz, Kanbo herrikoieraino garamatza Trinketaren azpitik, Lapurdiko etxe dotoreak, erromatar zubia, latsarri freskoa eta... malda bidaide. 80 eskailerek Kanbo Behererainoko jaustea darakuste. Baina Frantses Iraultzaren denboran La Montagne deitu bazuten ere, Kanbok ez du 70 metro baizik, itsasoaren mailatik gora. Kanbo Behereko bestaldean, Baiona eta Donibane Garazi arteko tren geltokia dago. Azkenik, Kanboko hirugarren eremua herriko baratzeetatik haragokoa da, Hazparneko bidean. XII. mendeaz geroz famatuak diren eta gaurko egunean Kanbora milaka jende dakartzaten bainuetxeak lokarturik bezala daude, Errobi ibaiaren gaineko aldean eta Ursuia mendiaren altzoan. Hango bazterrak denborak iragan nahi ez balu bezala daude. Herritik sendaetxera doan bideko arbola erraldoiek hiru mende dituzte. Kanboko seme Jean Fagalde, Napoleon III.aren xokoleta hornitzaile ofizialak manatu eta ordaindu landaketa izan bide zen. Benetan merezi du bainuetxeko parke erraldoian promenatzea. Landaretzaren joritasunari, palmondoen eta lekuko arbolen nahasteari, baita arkitekturaren berezitasunari ere, eklektikotasuna darie. Euskal Herrikoa bezain Tim Burtonen filmeko paisaian gaudela dirudike.

Kanboko urberoak

“Zuhaitz ederrez apainduriko bide politak malda gozotik gidatzen zaitu ur onen sendaetxeraino, hau baitago Errobi ibaiaren ertzean kokatua, herri barnetik kilometro bakarrean. Itxura du xumea, baina bere uren eraginkortasuna arrazoinarekin da goraipatua”. Honela mintzo zen Justin Lallieren Pirinioetako bainuetxeetako gida, 1858an. Laudorioari laudorioak gehitzen zizkiola: “Itzala, isiltasuna eta gune ikusgarriez gozatu nahi izatera, zoazte Kanbora. Han, ez Eaux-Bonnes-etako ez Cauterets-eko luxuaren arrastorik, ezta lekuz kanpoko jantzirik. Norbera bere gisara bizi da, huros, egiazki baserrian gira”. Ana-Maria Neuburgokoa Espainiako errege Karlos II.aren alargunak eta haren ondotik jin ziren guztiek ez zuten Erdi Arotik ospetsua zen omena baizik segitu. Izan ere, Kanboko urak sufretsuak dira, eta burdinez nola magnesioz aberats. Hauek birikietako eritasunak eta erreumatismoak sendatzen bezainbat minak eztitzen laguntzen dute.

XX. mendearen hastapenean, Jacques Grancher medikuak akuilua eman zion Kanbori. Bularreko medikuntzan zuen puntako ezagutzari fidaturik, haren aholkua jarraitu zuten hainbat paristarrek eta Lapurdiko bainu herrian atseden hartzera etorri ziren. Honela, Edmond Rostand idazlea, pleuresiak jota. Rostandek Kanbon idatziko zuen Chantecler antzerkia. Eta aurten preseski, herriak ospatzen du obra hori taularatua izan zeneko mendeurrena.

Grancherrek izandako ideiaren garapenaren poderioz, osagarria berreskuratzeko gune da gaurko Kanbo. “Ongizatea eta osasunerako duen bokazioak garapen ekonomiko esanguratsua segurtatu dio bi mendez Euskal Herriko laborari herrixka bat baino ez zenari”. Horixe da Chaîne Thermale du Soleil Kanboko ur sufretsuen esplotazioa bereganatu duen bainuetxe katearen ikusmoldea. Kanbokoak 12.000 bezero errezibitzen ditu, urtero. Honen ondoan, Kanbok bihotz ala biriken eritasunetan berezituriko hamazazpi sendaetxe ditu. Hots, osasunaren saila ekonomikoki baitezpadakoa zaio, mila lanpostu zuzen izanez. Hori dela eta, ez zaitezte harri karrikaz karrika zabiltzatela bat baino gehiago ikusten baduzue orgatto bati tiraka. Jende horiek maleta utzirik daukate hotelean ala erietxean. Tramankulu txirringadunak oxigeno botila daramakie.

Kanbo aintzatsua

“Etxetto alokatua, ongi zerbitzaturiko askariak, kulunkaulkia zurezko balkoiaren gainean...”, biziaren plazerei emanikako Léa, amodio minaren eztitzera etorri zen Kanbora, behin bazen, Frantziako “Urte Ero” haietan. Léa biziarazi zuen Colette idazleak Chéri bere eleberrian, bidenabar, zertzelaturik utziz Munduko Lehen Gerla aurreko Kanboko hiri erdiko giro mundanoa. Literaturaren historiografiak ez badio ere Colette Kanboko zer ostatutan egon zen –egon bazen behintzat– Terrazetako karrikako Saint Laurent Hotelaren balkoieria sotilari behatzea aski da hartantxe izan zitekeela pentsatzeko. Irudimena libre.

Zer ez zuten urte haietan Kanboko jendeek ikusiko? Professeur Grancher karrikako Rosa-Enia etxeak baduke zer konta. 1898an estreinatu zuten Grancher senar-emazteak, Pariseko Operako kantaria Lafargue andereñoa abeslari. Jacques Grancher Louis Pasteur-en laguntzaile izan zen. Tuberkulosiaren prebentzioan eta sendatzean aritu izan zen bizi osoan. Pneumoniak Kanbora bideratu zuen, Frantziako medikuntzan erreferentzia nagusietatik bihurturik zegoela. 1896az geroz herriko etxeko zinegotzi errepublikar erradikala izan zen. Gero, 1900 eta 1905 artean, auzapez. Gaur egun, Kanboko erietxe batek haren izena darama. Eta Rosa-Eniako paretek zer erran behar lukete, ote? Bada, Grancher andere jatorriz kubatarrak elefanteak eduki zituela baratzean. Edukitzeaz gain, han ere hil zirela. Egia ala gezurra? Rosa-Eniak erantzuna.

Honela, goi mailako paristar sozietatea Kanbon bizitzera gelditzen hasi zen. Hark zituen “neo-basque” arkitektura motako hainbat etxe eraikiarazi. Ikusgarriena, dudarik gabe, Edmond Rostand-en Arnaga proiektu megalomanoa da, gaur erakustoki bihurtua. Edmond Rostand Kanbon bizi izan zen 1906 eta 1918 artean. Pariseko literatura kritikarien ausikietatik ihes egiteko uharte baketsutzat pentsatu zuen Arnaga eta bere xedea lortu, Cyrano de Bergerac obraren arrakastak eman zizkion egile eskubideei esker. Arnaga eihera, urmaela, pergola, iturria, parkea eta Versailleskoei parezkatu ohi diren frantses baratzeekilako eremu zoragarria da. Baionako bidean, Hirukurutzeta baserriaren ondoko tontorrean erroturik dago. Begien bazka ditu Ursuia, Hartzamendi eta Mundarrain. Arnagako eraikinak hiru urte baino gehiago iraun zuen. Rostanden moldagaitza zela ikasi zuten arkitektotik harginetaraino, lan-kateko eragile guztiek. Planoak, paretak edertzeko tapizerien oihala ala burdin forjatuen itxura behin eta berriz errefusatzen zituen Frantses Akademiako kide eginak. Noizbait 40 geladun jauregia bukatu zuten eta honela Sarah Bernhardt, Anna de Noailles, Paul Faure eta garaiko antzerkilari, olerkari eta idazle gehiagok egonaldirik egin ahal izan zuten. Arnaga museoa, apiriletik urrira bitartean bisita daiteke. Urtero 60.000 jendek hala egiten du. Ipar Euskal Herriko hirugarren lekurik bisitatuena da, Larrungo trenaren eta Biarritzeko Itsas Museoaren ondotik.

...eta Kanbo xumeagoa

Kanbora etorritako kanpotiar artistetan, xumetasuna lehenetsi zuten batzuek. Batek arkatza atera eta Aragoin, Andaluzian, Madrilen ala Marokon hasitako margolaritzako bere lana segitu zuen euskal herritarren artean eta ia haiekin bat eginez. Hori Pablo Tillac margolari, ilustratzaile eta grabatzailea izan zen. “Tillac, malgutasunaren eta indarraren dohaina daukazu. Natura kopiatzea aski zaizu arte-eder lana lortzeko”, esaten zion Ignazio Zuloaga eibartar maisuak. Ikatziriz, kolorezko margoz ala tinduz, Tillacek orduko jendarteari buruzko ehunka lanez osaturiko egiazko lan etnografikoa utzi zuen. Herriko bestak, merkatuak, ostatuko mahai baten ixkina berdin zituen lanerako pizgarri. Kanpoan zegoen beti, zer irudikatu zain. Hainbesteraino non, Anguleman jaiotako artista euskalduntzen hasi baitzen. “Aita mini gison chiminoa”, idatziko zuen bere obretatik batean eta izenpetuko: “Tillac-ak egina-1928”. Eta 37x15 zentimetroko bere irudiak xapela eskuinera eta zigarreta ezkerrera bihurturik dauzkan gizonttoa darakuskigu, irri abegikorra ezpainetan, aulkian jarria: “Aita mini gizon tximinoa”, kanboarra. Urte askotarako.

Horiek horrela, iduri luke Kanbok ez duela kanpotiarrez beste, lekuko jende ospetsurik. Hortik urrun, egia. Marie Argain Urkodoia aipa genezake, 1860ko hamarkadan Kanbon sortu bertsolaria. Piarres Lafittek zionez, “ez zen batere herabe gizonekin ere koblaka artzeko. Ardurenean polliki ari zen, andere bati zoakon neurria atxikiz. Baina hainbat gaixto, sobera atakatzen bazuten: mihia txartzen zitzaion eta zonbait aldiz, itsuski!”. Azkenik, nork ez du Joseph Apesteguy, “Txikito de Cambo” pilotaria ezagutzen? Kanboko hilerrian ehortzirik dagoen Frantziako txapeldunak fama ikaragarria lortu omen zuen Lehen Mundu Gerlako lubakietan. Diotenez, alemanei xisteraz botatzen zizkien eskuko bonbak...

Kanboko zuen itzulian tximinia gorrixka badakusazue Abbé Pierre ikustokitik elizaren bestaldean zeruan gora, Kanboko txokolatearen industriari pentsa ezazue, bi mendez zinez pusanta izan zen. Eta karrika ixkina batean gitarra soinua aditzen baduzue, ez duda Mixel Labèguerie kantari eta politikari izanarena izan daitekeenik. Kanboar sutsuaren ondoan badaiteke Isaac Albeniz entzutea, piano jole. Ezen Kanbok argi uzten baitio ezagutu nahi duenari oihartzun anitzen kurutzalekua badela.

Azkenak
Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Independentziaren aurkari Alcide Ponga izanen da Kanakyko presidente berria

Abenduaren 24an erori zen gobernua, Kaledonia Elkarrekin alderdi loialistako ordezkariek dimititu zutelako. Hori horrela, loialistek berreskuratu egin dute independentistek 2021ean lehen aldikoz lorturiko presidente kargua. Maiatzaz geroztik krisi politiko, sozial eta ekonomiko... [+]


2025-01-09 | Julene Flamarique
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak osatzen duten Euskal Sagardoa Iparraldera zabaltzeko bidea martxan da

18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.


Eguneraketa berriak daude